Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko eta Psikologikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,66 KB
Garuna ezinbestekoa da giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Garuna baino goragoko maila bat da gogoa. Garuna ordenagailu oso ahaltsu bat bezalakoa da; gogoa, berriz, geneetako informazioan jada badagoen adierazpen bat da.
Garunari eta gogoari buruzko teoriak
Giza psikismoa garunaren ondorio hutsa baino ez dela dioten teoriak: gizakiok oso garun garatua dugu eta horren ondorioa da giza psikismoa.
Teoria monista materialistak
- Materialismo fisikalista: Demokrito, Epikuro, Boyle, Gassendi eta La Mettrie. Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimikoak edo neurofisiologiko hutsak dira.
- Materialismo emergentista: Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko haietatik agertu zen. Substantzia bakar bat dago, materia; hainbat propietate ditu eta hiru alderdi bereizten dira: fisiko-kimikoa, biologikoa eta mentala.
Teoria dualistak
- Platonen dualismoa: Arima hilezkorra eta materiagabea da; gorputza, aldiz, materiala eta hilkorra. Platonen arabera, biak bereizten dira gizakian.
- Hilemorfismoa: Munduan materia eta forma daude. Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira, Aristotelesek zioenez. Gizakia substantzia bat da eta arimaren bidez bereiz dezakegu.
- San Tomas Akinokoa: Arimak, gorputza hiltzen denean, existitzen jarraitzen du; ikuspegi hau fedean oinarritzen da. Berpiztean, gorputza eta arima elkartuko dira.
- Dualismo kartesiarra: Substantzia existitzeko beste ezer behar ez duena da zentzu zabalean (zentzu pentsatzailea eta zentzu zabala edo materiazkoa dena).
Interakzionismoa eta Estrukturalismoa
- Dualismo interakzionista: Gogoa eta garuna bi errealitate ezberdin dira. Arima autokontzientea dugu; hura gabe ezin ditzakegu hainbat gertakari azaldu. Alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko interakzioa edo elkarrekintza gertatzen da.
- Interakzionismo emergentista: Errealitatea hiru mundutan banatzen du: 1. mundua (gorputz fisikoak), 2. mundua (esperientzia psikikoak) eta 3. mundua (giza gogoaren produktuen multzoa).
- Estrukturalismoa: Pedro Laín Entralgok dioenez, egitura kontzeptua egokiagoa da emergentzia hitza baino. Gogoa garunean egituratzen da, baina ez da garunarekin identifikatzen; gogoa gailuaren gainetik dago. Garunak egitura dinamikoa du eta bere kabuz funtzionatzen du, kanpoko ezerk ez dio agintzen; zenbait ekintzarako garunaren zati batek funtzionatzen du eta beste batzuetarako garun osoak.