Gogoa eta Garuna: Dualismoa, Monismoa eta Kontzientzia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,55 KB
Teoria Dualistak: Gogoa eta Gorputza
Teoria dualisten arabera, gizakia ez da ez espiritu hutsa ez materia hutsa, bi elementuz osatuta dago: gogoaz eta garunaz, edo gorputzaz eta arimaz.
Dualismo Klasikoak
- Platonen Dualismoa: Arima hilezkorra eta materiagabea da. Gizakia arima da, beraz, gorputzari bizia eta mugimendua ematen dion printzipioa. Gorputza hilkorra da.
- Hilemorfismoa (Aristoteles): Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira; ez bata ez bestea ezin dira banandu. Aristotelesen arabera, arima hilezkorra da.
- Dualismo Kartesiarra: Bi substantzia erabat desberdinen batura: substantzia zabala (res extensa) eta substantzia pentsatzailea (res cogitans).
Dualismo Interazionista
Ideia garrantzitsuenak: Gogoa eta garuna bi errealitate desberdin dira. Arima autokontzientea dugu. Alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko interakzioa edo elkarreragina garun-azalean gertatzen da.
Monismoa eta Dualismoa: Ikuspegi Osagarriak
Interakzio Emergentista (Popper)
Popperrek hiru mundu bereizten ditu:
- Mundua: Ageriko gorputz fisikoek osatzen dute.
- Mundua: Egoera mentalak dira.
- Mundua: Giza gogoaren produktuen multzoa da (kultura, zientzia, etab.).
Estrukturismoa
Egitura kontzeptua egokiagoa da emergentzia edo agertze kontzeptua baino. Honako hauek hartzen ditu barne: pentsamendua, autokontzientzia, askatasunez aritzea eta buru- eta arte-sormena.
Subjektua, Kontzientzia eta Bizitza
Izaki bizidun guztiek dute kontzientzia, inguruneari nahiz norberari buruzko informazioa jasotzeko gaitasuna dena. Giza kontzientziak bi funtzio nagusi ditu:
- Nor bere burua norberaren errealitate gisa hartzea.
- Ni-ak jarrai dezan bermatzea (ginenak izaten jarraitzea). Hori kontzientzia pertsonal bihurtzen da.
Garuna, Gogoa eta Arima
Garunaren Funtzioa eta Adimen Artifiziala
Garuna ezinbestekoa da giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Adimen Artifizialean (AA), giza garuna oso ordenagailu ahaltsu baten pareko zerbait bezala ikusten dute.
Gogoa ez ote da garunaren adierazpen bat, genetako informazioan jada badagoen adierazpen bat? Ateoek, erlijio-sinesmenek eta agnostikoek arima gure gorputza hil eta gero ere bizirik irauten duen entitatea dela uste dute.
Gorputza eta Arima Ulertzeko Teoriak
Filosofiak bi alderdi hartzen ditu gizakia ulertzeko: gorputz deritzoguna eta arima, espiritu edo gogo esan nahi duena.
- Monismo Materialista: Giza psikismoa garunaren ondorio hutsa baino ez dela dioten teoriak. Gizakiok oso garun garatua dugu. Errealitate materiala baino ez du onartzen.
- Dualismoa: Gizakiak gorputzeko materia ez ezik, gorputzez kanpokoa eta materiagabea den printzipio bat ere baduela diote (arima). Hura gabe ezin azal liteke giza ekintza.
- Ikuspegi Haratagokoak: Azalpen materialistez eta dualistez haraindi joan nahi duten teoriak.
Teoria Monistak: Materialismoaren Aldaerak
Bi izan ziren monismoaren aitzindariak: Demokrito eta Epikuro. Aldaera garrantzitsuetako batzuk:
- Materialismo Fisikalista edo Fisikalismoa: Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko hutsak direla diote. Fisikalismoaren baitako beste joera bat Materialismo Zibernetikoa da.
- Materialismo Emergentista: Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen.