Antzinako Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Platon

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,05 KB

Sofistak

Eszeptizismo epistemologikoa

Zentzumenen bidez ezagutzen dugu errealitatea. Jasotako informazioa aldakorra da eta jasotzen duenaren araberakoa. Horregatik ematen zaio lehentasuna esperientziari. Sofistek esaten dute egia erlatiboa dela, jasotzen duenaren araberakoa delako. Niretzat ona dena zuretzat txarra izan daiteke.

Erlatibismo morala

Legeak eta ohiturak indarra galtzen doaz. Lehen zuzenak eta onak ziren, sakratuak, jainkoek jarri zituztelako. Baina sofistek uste dute ez dutela balio absoluturik, legeak onak edo txarrak izan daitezkeelako pertsonaren eta egoeraren arabera.

Legeen konbentzionaltasuna

Legeak lehen sakratuak eta aldaezinak ziren, naturalak bezala. Legeak gizakiok egiten ditugunez, konbentzionalak dira. Ados jartzen dira eta hitzarmenez egiten dituzte. Esan daiteke onak edo txarrak direla, baina gizakiek egin dituzte komenigarria dela pentsatuz. Gizakien legeak ez dira naturalak; aldatu daitezke konbentzionalak direlako.

Sokrates

Intelektualismo morala

Morala arazo intelektuala da, adimenaren menpean dagoena. Ona edo txarra izatea jakinduriaren araberakoa da. Ongia zer den jakinez gero, ona izango zara. Inork ez du gaizkia nahita egiten. Hori ongia eta zuzentasuna zer den ez dakielako da, edo egoeraren datu guztiak ez dakizkielako. Hauei ongia zer den erakutsi behar zaie. Sokratesena lehen moral arrazionala da.

Antierlatibismo morala

Sokrates erlatibismoaren kontra zegoen. Sofistek esaten zuten ez dagoela definizio unibertsalik. Edertasunaren kontzeptua erlatiboa da, interpretatzen duenaren araberakoa. Sokratesek, ordea, edertasunaren ideia definitu daitekeela esaten du eta unibertsala izango dela. Izan ere, gauza guztiek zeozer daukate komunean eta komun horretatik sortuko da kontzeptuaren definizio aldaezin absolutua. Arrazoimenaren bidez zientzia posiblea da eta zientziak egia lor dezake. Hau frogatzeko, elkarrizketa erabili zuen. Argi zegoen ideia bat zalantzan jarri zuen; ondoren, kontzeptu horren eredu konkretuak jarri zituen eta eredu horietatik komunean dagoena definitzean, definizio unibertsala lortzen da.

Platonen Ideien Teoria

Ideien Mundua eta Mundu Fisikoa

  • Ideien Mundua: Materiagabea, izaki bizidunek sortua. Egiazkoa eta erreala da.
  • Mundu fisikoa: Itzalek osatua. Sasimundua da eta ez da benetakoa.

Mundu fisikoko gauzak ideietatik datoz. Adibidez, mundu fisikoan dauden gauza onak ongiaren ideiatik datoz. Sentipenezko munduaren errealitateak ideien mundutik datoz. Ideiak gauzen ereduak izango dira. Mundu fisikoko gauzak ideien kopiak baino ez dira. Metexia gauza sentigarriek ideietan duten partaidetasuna da. Ideiak, ordea, paradigmak dira, mundu fisikoko gauzen eredua. Metexia bi munduen arteko zubia dela esan dezakegu, imitazioaren bidez ematen dena. Beraz, ideiak gauzen kausak dira. Ideiak benetako errealitatea izango dira, errealitatearen esentzia. Ideiak kontzeptuak dira, gauza partikularrei dagozkie eta existentzia propioa dute, ez bakarrik gure pentsamenduetan. Ideiak adimenaren bidez bakarrik hauteman daitezke eta hauen artean erlazio hierarkikoa dago: azpian gauzen ideiak, ondoren matematikoak eta gailurrean ongiarena.

Arimaren teoria

Arimaren orekak gizakiaren zuzentasuna eta zoriontasuna dakar. Gizakia bitan banatzen du:

  • Arima: Betiko, hilezina.
  • Gorputza: Hilkorra, nekagarria eta arimaren kartzela.

Arima hiru zatitan banatzen da eta bakoitzari gorputz zati bat egokitzen dio:

  • Zati arrazionala: Gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen du eta gidaria da. Pentsatuko duena da. Bere bertutea prudentzia izango da.
  • Zati oldarkorra: Ausardiaren eredua izango da eta bihotzean kokatzen da. Zaldi zuria izango da. Bere bertutea sendotasuna da.
  • Zati irritsua: Plazerra, nahia eta sentimenduak biltzen ditu. Gerrialdean kokatzen da. Zaldi beltza izango da eta bere bertutea neurritasuna da.

Hiru hauetatik arrazionala nagusitu behar da, hiltzen ez den bakarra delako.

Hiri ideala eta politika

Arimaren teorian oinarritzen da. Estatu bat nola izan beharko litzatekeen zehazten du. Ez zuen jarraitzeko eredurik, berak sortu zuen. Errepublika da honen testuingurua, zuzentasuna helburu duelarik. Zuzentasunik gabe ez dago elkartean bizitzerik. Hiritarrek haien eginkizuna betetzen badute, lortuko da. Gaitasunaren eta arimaren araberakoa izango da bakoitzaren zeregina.

  • Produktugileak: Neurritasuna; arima irritsua nagusitzen da.
  • Zaintzaileak: Arima oldarkorra; sendotasuna.
  • Gobernaria: Filosofoa izango da, justizia zer den dakielako. Gidariak hezituz gero gobernatu dezakete, baina familia utzi behar dute horretan zentratzeko.

Justizia egoteko baldintzak: diru ezberdintasuna desagertu behar da. Soldaduek eta gobernariek ez dute dirurik behar eta eskulangileei ezin zaie jabetza ukatu. Estatua egiteko forma eta gizabanakoak elkarrekin doaz. Platonek aristokraziari jarraitzen dio, onenek agintzen dutelako. Beste forma batzuk:

  • Timokrazia: Klase militar batek gobernatzen du.
  • Oligarkia: Aberatsen menpean dago.
  • Demokrazia: Herriaren soberbia; ez dituzte ezagutzak zenbait kontuz erabakitzeko.
  • Tirania: Demokrazian askatasun gehiegi dagoenean sortzen da.

Ezagutzaren bi iturri

  • Zentzumenak (pertzepzioa): Gauzen alde aldakorra. Itxurak dira. Ez dute benetako ezagutzarik ematen; doxa da, iritzia. Objektuaren errealitate fisiko eta materiala da.
  • Arrazoimena: Irauten duena, aldaketarik gabea. Benetako ezagutza da, episteme edo zientzia. Objektuaren ideiak dira: objektiboak, unibertsalak eta absolutuak.

Bide okerra hartzea ezjakintasunaren ondorioa da. Nahita gaizki jokatzea ezinezkoa da. Heziketa prozesuaren ondorioz, filosofoak ezagutza gorena lortuko du. Heziketa jasotzean doxatik epistemera pasatzen zara, arimaren zati arrazionalera. Ongiaren ideia dago heziketaren atzetik. Politikan aritzeko dialektika beharrezkoa da.

Doxa eta episteme azpimailatan banatzen dira: Doxaren azpian imaginazioa dago (itzalak). Doxaren goiko aldean fedea dago (objektu materialen ezagutza). Zientzia mailan bi mota daude: pentsamendua (matematika, adimena lantzen da baina ez da perfektua) eta goiko mailan dialektika (intuizioaren bidez egia bat-batean antzematen da).

Ezagutzea oroitzea da

Ezagutzea oroitzean datza (anamnesia). Arima gorputz barruan egon baino lehen, Ideien Mundua ezagutu zuen. Benetako errealitatea ikusi zuen eta istripuz gorputz baten menpe geratu da. Jatorriarekiko batasuna da; bere mundura bueltatu nahi du eta lehen zekiena oroituko du.