Kultura, Gizakia eta Filosofiaren Kontzeptu Nagusiak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,45 KB
Kulturaren Definizioak
Edward Tylor
Kultura zerbait konplexua da, gizakiak gizarteko kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, morala, legeak eta beste hainbat gaitasun biltzen dituena. Kultura maila txikienetik handienera.
Marvin Harris
Ikuspegi materialista erabili zuen kultura definitzeko: “Gizarteko kideen ikasitako bizitzaren tradizioen eta estiloen multzoa, beren pentsatzeko, sentitzeko eta aritzeko erak barne.”
Jesús Mosterín
“Espezie bereko animalien artean ikaskuntza sozialaren bitartez ondorengo belaunaldiei eskainitako informazioa.”
Bronisław Malinowski
Malinowskiren iritziz, kultura sistema bat da, bere zatiak elkar lotzen dituena.
Platonen Filosofia: Arimaren Funtzioak eta Bertuteak
Arimaren Funtzioak
- Goi mailakoa (Arrazoiduna): Bere zeregina pentsatzea da, egiari begiratuz zentzumenetatik aparte. Jakinduria da horren bertutea. Hilezkorra da.
- Bigarren maila (Suminkorra): Gorputzetik bereizi ezin denez, hilkorra da. Indarra da horren bertutea.
- Hirugarren maila (Desiratzailea): Ezin da gorputzetik bereizi, hilkorra da. Neurritasuna da horren bertutea.
Gizakiaren Harmonia
Arrazoimenak kemena eta desira zuzentzean sortzen da harmonia giza bizitzan. Platonek justizia deitu zion gizakiaren bertuteak harmonia egoeran jartzen dituen bertuteari.
Gizakiaren Irudi Bikoitza Jatorrizko Bekatuaren Ondorioz
Jatorrizko bekatua dela-eta, gizakiaren irudi bikoitza sortzen da:
- Jainkoaren irudia eta bere izaera osoarekin Jainkoarenganako joera.
- Gizaki errealaren izaera (gizaki bekataria), Jainkoaren kontrako joera duena.
Karl Marx: Gizakiaren Ezaugarriak
(Marxen printzipioa): Lan egitean garatzen da pertsona bezala.
Gizakiaren Berezko Lau Ezaugarriak
- Gorputza duen izakia: Ez da kontzientzia, ezta arima hilezkorra eta betierekoa ere. Ezin dugu gizakia ulertu bere barneari so eginez; bere gizakiekin eta naturarekin dituen harremanei begira jarri behar gara.
- Lanaren bidez garatzen du bere burua: Lanaren bidez gizakiak bere bizi-baldintzak sortzen ditu: natura eraldatzen du bere beharren arabera eta modu horretan bere burua ere.
- Izaki soziala: Gizakia gizaki bihurtzen da gizarte zehatz baten partaidea den heinean; gizarte zehatz baten produktua da. Gizakiak lanaren bidez bere burua aldatzen duen neurrian, gizarte harremanak ere aldatzen dira.
- Izaki historikoa: Gizakiak eta gizarteak ez dira egonkorrak denboraren joanean. Gizakien eta gizartearen aldaketen bidez, historia sortzen dute.
Niaren Defentsa-Mekanismoak (Freud)
Mekanismo horien bidez, Niak Zeren eskakizunetatik eta Superniaren jasanezineko presioetatik babesten du bere burua:
- Errepresioa: Erru sentimenduen arteko gatazkatik askatzeko erabiltzen da mekanismo hori, eta ametsen bidez agertu ahal da.
- Proiekzioa: Gure kontzientziak onartzen ez duen nahia beste gizabanako bati atxikitzea da.
- Arrazionalizazioa: Gure burua justifikatzeko azalpen arrazionala bilatzen da, gure portaeraren benetako arrazoiak ezkutatzeko.
- Ukazioa: Kontzientziarako desatsegina dena ez ikustean datza.