Gabriel Arestiren 'Bilboko kaleak' poemaren azterketa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,97 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Gabriel Arestiren 'Bilboko kaleak' poema aztertzen du, bere bizitza eta obra labur aurkeztuz. Poemaren testuingurua, Frankoren diktaduraren eta hiriguneko errealitate sozialaren kritika, ihes egiteko gogoa eta euskararen aldarria azaltzen ditu. Halaber, hizkera, poesia molde askea eta ikuspegi utopiko-ezkorra ere aztertzen ditu.
Puntos clave
- Gabriel Aresti 1933an jaio eta 1975ean hil zen Bilbon, euskara batuaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen.
- 'Bilboko kaleak' poesia soziala da, Frankoren diktaduraren garaikoa.
- Poemak Frankoren diktaduraren eta hiriguneko errealitate sozialaren kritika egiten du.
- Poemak ihes egiteko gogoa (hiritik mendira) eta euskararen aldeko aldarria adierazten ditu.
- Hizkera euskara batura hurbiltzen da, hizkera herrikoiaren arrastoak eta maileguak dituelarik.
- Poesia molde askea erabiltzen du, silaba-kopuru aldakorrarekin eta hoskidetasun gutxirekin.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
“Bilboko kaleak” Gabriel Arestiren poema dela agerian geratzen da, poesia molde askeari erreparatzen bazaio.
Gabriel Aresti: Bizitza eta Obra
Aresti 1933an jaio eta 1975ean hil zen Bilbon. Bere bizitzan zehar luzaroan merkataritza-ikasketak egin zituen eta kontable aritu zen. Garaiko euskal kulturako pertsonarik garrantzitsuenetakoa izan zen: euskara batuaren bultzatzailea, argitaratzailea, antzerki-taldeen zein idazleen sustatzailea. Nahiz eta euskaldun berria izan, zeharo barneratu zituen euskara eta euskal literatur tradizioa.
Hainbat poesia-lan idatzi zituen, baita hainbat saiakera, itzulpen eta antzerki-lan ere. Poesia-liburuen artean hauek daude: Bizkaitarra trilogia eta Maldan behera (1959an argitaratutakoak); Harri eta herri (1964an argitaratutakoa eta oihartzun handiena lortu zuena); horri jarraituz idatzitako beste hainbat liburu: Euskal Harria (1967), Harrizko herri hau (1970) eta Azken Harria (1976).
"Bilboko kaleak" poemaren testuingurua
Bilboko kaleak Arestik **poesia soziala** idatzi zuen garaikoa da. Hori agerian geratzen da ondorengo ezaugarriei erreparatzen bazaie.
Poemaren ezaugarri nagusiak
Frankoren diktaduraren kritika
Lehenik eta behin, Bilboko kaleen izenak baliatuz, **Frankoren diktadurapean sortutako errealitatearen kritika** ageri da, bai maitatu dituenak eta faltan botatzen dituenak aipatuz (“Autonomia… gauzak”), bai garaian esanguratsuak ziren zenbait militarren, ekonomisten zein eliza-gizonen izenak aipatuz, baita horiek higuina ematen diotela adieraziz. Horren lekuko dira “Urkijo… gizonak”.
Hiriguneko errealitate sozialaren kritika
Bestalde, garaiko **hiriguneko errealitate soziala** ere kritikatzen du, bertako biztanleek bizi dituzten baldintza eskasak aipatuz, esaterako: “makinez / bizioz eta bekatuz / karitatez eta kriminaz”. Bilboko kaleen deskribapen laburretan ere ageri da kritika hori: “Kale motzak, / kaleak hemendik, hortik, / handik, / edonundik”.
Ihes egiteko gogoa eta euskararen aldarria
Aipatu **errealitatetik ihes egiteko gogoa** ere adierazten du, alegia, hiritik mendira, hitz hauetan ikus daitekeen bezala: “Gorbeiara… salbazioa”. Are gehiago, hitz horietan **euskararen aldeko aldarria** egiten du, aditzera emanez hirian euskararen egoera eskasa dela.
Ikuspegi utopikoa eta ezkorra
Gainera, errealitate horren inguruan ikuspegi **utopikoa zein ezkorra** nabaria da poemaren bukaeran: “Baina… baitdut”. Olerkian adierazitako errealitateak lor ezin daitekeen irtenbidea du, hain zuzen ere, mirakulua gertatzea, baina horren aurrean ezintasuna adierazten du.
Arestiren poetaren egitekoa eta hizkera
Arestiren iritziz, **poetaren egitekoa egia aurkitzea eta azaltzea** da. Poema horretan Bilbok garai hartan bizi zuen errealitatea adierazten du. Mezu hori **irakurlearentzat ulergarria** izan dadin, euskalki ezberdinetako hiztunek uler dezaten **euskara batura hurbiltzen den hizkera** erabili zuen, besteak beste, erabilitako aditzetan ikus daiteke hori: “ditudan, baitdut”. Batueraz gain, **hizkera herrikoiaren** arrastoren bat ere badago, adibidez, “edonundik”, eta beste hizkuntzetatik harturiko **maileguak** ere erabiltzen ditu, esate baterako: “makinez, bizioz, bekatuz, karitatez, kriminaz, plaza…”
Poesia molde askea eta ulergarritasuna
Era berean, ulergarritasuna bideratzeko asmoz, **poesia molde askea** erabiltzen du, nahiz neurrian, nahiz hoskidetasunean. Silaba-kopuruari erreparatuz, poesia-lerro ezberdinak ageri dira: 2 silabatakoak (“handik”), 4koak (“kale motzak”), 8koak (“maitatu ditudan gauzak”), etab. Hoskidetasunari begiratuta, gehienetan ez da jasoa, antzerako soinuekin eratua baizik. Poesian zehar garbia da hori: “kaleak; behera; mendira; artezak; zeiharrak; da; gizonez; bestera; eramateko…”
Ezaugarri horiek guztiak kontuan izanda, argi geratzen da poema Gabriel Arestirena dela.
Preguntas frecuentes
Zein da 'Bilboko kaleak' poemaren ezaugarri nagusia?
Poema soziala da, eta Frankoren diktaduraren garaiko errealitatearen kritika egiten du. Bilboko kaleen izenak baliatuz, hiriguneko baldintza eskasak eta garaiko pertsonaia esanguratsuak kritikatzen ditu.
Zein poesia-molde erabiltzen du Arestik poeman?
Poesia molde askea erabiltzen du, silaba-kopuru ezberdinetako lerroekin. Hoskidetasuna gehienetan ez da jasoa, antzeko soinuak erabiltzen ditu..
Zein hizkera erabiltzen du Arestik?
Euskara batura hurbiltzen den hizkera erabiltzen du, euskalki ezberdinetako hiztunek uler dezaten. Hizkera herrikoiaren arrastoak eta beste hizkuntzetako maileguak ere badaude.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.