Euskarazko esamolde eta lokuzio ohikoenak: 100 adibide
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,17 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek euskarazko esamolde eta lokuzio ohikoenen zerrenda ematen du, bakoitzaren esanahi laburrarekin batera. Ikaslea hizkuntzaren hiztegi espresiboa ezagutzen eta esaldietan modu egokian erabiltzen ikasiko du.
Puntos clave
- Esamoldeek eta lokuzioek hitzen esanahi literala baino esanahi figuratua dute.
- Zerrendan esamolde ugari agertzen dira, esanahi laburrarekin batera (adibidez, "Gaitzerdi": eskerrak).
- Esamolde batzuk jarduera edo egoera jakin batzuetarako erabiltzen dira, hala nola "Bertan behera utzi" (zerbait bukatu gabe utzi).
- Esamolde batzuk harremanetarako formulak dira, hala nola "Bostekoa eman" (norbait agurtzea) edo "On dagizu(e)la" (on egin).
- Zenbait esamolde ohikoak datoz, hala nola "Hitzetik hortzera", zeinak hainbat esanahi hartzen baitu testuinguruaren arabera.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
- Larrugorritan jarri:
- Biluzik, arroparik gabe.
- Gaitzerdi:
- Eskerrak.
- Erdibana:
- Gauzak erditik banatu.
- Hor konpon, Marianton:
- Bost axola niri.
- Jesus batean:
- Denbora laburrean, amen batean.
- Negar batean:
- Negar zotinka.
- Lehenengo eta behin:
- Batez ere, garrantzitsuena, lehenik.
- Bertan behera utzi:
- Zerbait bukatu gabe utzi.
- Batek jakin:
- Nork daki! / Ez dakit.
- Noren aldean:
- Bi edo gauza gehiago konparatu.
- Egunak joan, egunak etorri:
- Denbora pasa ahala.
- Nagiak atera:
- Loaldi baten ondorengo giharren luzatzea.
- Esanak esan:
- Gauzak bere horretan gelditu.
- Zerua irekita ikusi:
- Irtenbideren bat aurkitu.
- Buru-buruan:
- Behar den tokian asmatu.
- Esku bete lan:
- Lanpetuta ibili.
- Hobe izan:
- Komenigarriago izan.
- Alde hemendik:
- Ospa!
- Kristorenak esan:
- Zerbait gogorra esan.
- Lekutara joan:
- Oso urrun joan.
- -t(z)ea izan/eduki:
- Gonbitea edo aholkua adierazteko balio du.
- Berriketan aritu:
- Hizketan jardun.
- Azpijanean aritu:
- Sator lana.
- Kolokan egon:
- Seguru ez egon.
- Zeharka begiratu:
- Aurrez aurre ez begiratu.
- Buru-belarri:
- Lan batean gogor aritu.
- Itzal handikoa:
- Ospe handikoa.
- A zer alea:
- Pertsona bitxia, bihurria edo berezia.
- Txotxolo alea:
- Lelo halakoa.
- Hitzetik hortzera:
- Maiz egiten den gauza, barra-barra.
- Gainezka egin:
- Neurriz kanpo isuri.
- Begitan hartu:
- Gorrotoa, kontrako sentimendua izan.
- A zer alea:
- Ziria sartu, gezurra esan.
- Utikan:
- Alde hemendik.
- Hazkura izan:
- Hatz egiteko nahia.
- Inoren platerean sartu:
- Besteen arazoetan sartu.
- Hitzetik hortzera:
- Bat-batean, tupustean.
- Txantxetan ibili:
- Brometan ibili.
- Gaur zortzi:
- Gaur asteazkena bada, hurrengo asteko asteazkena.
- Firin-faran ibili:
- Kalean ibili ezer onik egin gabe.
- Txitean pitean:
- Maiz, hitzetik hortzera.
- Amona etorri:
- Hilekoa etorri, hilekoa eduki.
- Norbaitekin harria eduki:
- Norbaitekin arazoa eduki.
- Tarteka-marteka:
- Zenbait unetan, noizbehinka.
- Bidenabar:
- Bide batez.
- Bostekoa eman:
- Norbait agurtzeko erabiltzen da.
- Astegun buru-zuri batean:
- Lanegun arrunt batean.
- Zureak egin du:
- Ez duzu konponbiderik.
- Esku-eskuan:
- Aukeran.
- Hitza jan:
- Agindutakoa bete ez.
- Ez aurrera, ez atzera:
- Egoera batetik ezin atera.
- Hurrengo kukua ez entzun:
- Hil.
- Gaur-biharrean:
- Bi eguneko tartean egin dena.
- Nora ezean ibili:
- Joateko tokirik edo helbururik ez izan.
- (Goizeko bostak) aldera:
- Hor nonbait/hor inguru.
- Arestian:
- Orain dela gutxi.
- Zozo garbia izan:
- Ergel hutsa izan.
- Harira joan/etorri:
- Gaia kokatu, gaiari lotu.
- Mutur joka ibili:
- Kolpeka, borrokan aritu.
- Zazpi belarriz egon:
- Arreta handiz entzun.
- Zenbat ditu hilak gaur?:
- Egunaren zenbakia jakin nahi.
- Saltsatan ibili:
- Erronkan jardun.
- Ezinean ibili:
- Pattal, makal egon.
- Begiz jo:
- Zerbait/norbait gustatu.
- Atzekoz aurrera:
- Gauzak aldrebes egin, jantzi...
- Sutan egon:
- Haserre egon.
- Aurrea hartu:
- Ekintza batean bestea baino arinago ibili.
- Larrutik ordaindu:
- Neke handiak igarota ordaindu.
- Lepoa egin:
- Apustu egin.
- Bidel-handia izan:
- Tolerantzia handia izan / Barrunbeak eduki.
- Bila zebilena jaso:
- Merezi duena aurkitu.
- Saltsa erdian ibili/aurkitu:
- Istilu guztietan agertu.
- Hau da (zaldi)z:
- Kantitate handia adierazteko.
- Garai onean:
- Une desegokian.
- Begi-gorri hori:
- Mozkorti izan edo mozkortuta egon.
- Zakurraren putza:
- Kaka zaharra.
- Bete-betean asmatu:
- Igerri.
- Ba ote? Egia ote?:
- Egia ote den ala ez.
- Bide eman:
- Aukera eman.
- Ezetz…:
- Apustu egitean esaten da.
- Tipula tristura:
- Gezurrezko negarrak.
- Txakur txikirik ez:
- Sosik ez.
- Ez hanka, ez buru:
- Zentzurik ez izan.
- Zakurraren putxa:
- Huskeria.
- Tripazorriak eduki:
- Gose izan.
- Golko handia izan:
- Gauza asko pairatzen dituen pertsona.
- Bereak eta bi:
- Kristorenak.
- Hitz eman:
- Zerbait agindu.
- Goitik jota:
- Gehienera ere.
- On dagizu(e)la:
- On egin! / On egin diezazuela!
- Baietz igerri:
- Apustu egiteko unean esan ohi da.
- Lau oilo:
- Oso jende gutxi.
- Alferrik aritu:
- Balio ez duen lana egin.
- Kale egin:
- Asmatu ez. Huts egin.
- Agi denez:
- Ematen duenez. Dirudienez.
- Nondik ezagutu?:
- Pertsona bati buruzko azalpenak adierazteko eskatzean.
- Zerraldo erori:
- Bertan behera jausi.
- Besterik ezean:
- Beste erremediorik ez badago.
- Onetik irtenda:
- Senetik aterata.
- Txori-kaka izan:
- Ahuntzaren gauerdiko eztula.
Preguntas frecuentes
Zer da esamolde bat?
Esamolde bat hitz multzo finkoa da, eta bere esanahia ez da bere osagaien esanahien batura. Adibidez, "Gaitzerdi" esamoldeak eskerrak esan nahi du, ez gaitz eta erdi.
Zer esan nahi du "Bertan behera utzi" esamoldeak?
Zerbait bukatu gabe uztea esan nahi du. Dokumentuaren arabera, zerbait bertan behera uztea da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.