Testu iruzkin kadizko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,1 KB

1.TESTUA: CADIZKO KONSTITUZIOA

Hemen daukagun testua 1812an argitaratutako testua da, Eta beraz, publikoa da. Testu historikoa da, 1812ko Konstituzioaren artikuluen Multzoa delako. Gaiari dagokionez, argi eta garbi, testu juridikoa da, Konstituzio bat aztertzen ari garelako. Hala ere, beti bezala estatuaren Antolakuntza politikoa azaltzen duenez, izaera politikoa duela esan dezakegu. Hartzailea, testu publikoa izanik, eta are gehiago, Konstituzio bat kolektiboa Da, herriari zuzenduta dagoelako.

                Egileak 1812an Cadizen bildutako parlamentariak izan ziren. Nazioaren subiranotasuna beraien Eskuetan zegoen, Fernando VII.A erbesteratuta zegoen bitartean, eta horregatik, Beti bere izenean egiten zuten lan.

                Testu honetan aipu Garrantzitsu batzuk agertzen dira:

·Fernando VII.A. Aranjuezeko abdikazioak eta gero, Espainiako errege bihurtu zen. Independentzi Gerran, Frantzian bahituta zegoen, eta horregatik, Gorteek bere Izenean nazioaren subiranotasuna ordezkatzen zuten.

·Gorte Nagusiak. Hasiera batean, absolutismoaren garaiko erekunde tradizionalak ziren, Baina 1810ean, Independentzia Gerran bildu ziren erregea faltatzen zelako. Horrela, gorte estamentalak izateari utzi zioten eta gorte legegileak bihurtu Ziren.

·Erregetzako Erregeordetzak. Fernando VII.A bahituta zegoen bitartean, batzar probintzialak Gobernatzen zuten gerra koordinatzen. Horrela, botere betearazlea betetzen Zuten.

                Lehen esan dugun Bezala, hemen 1812ko Konstituzioaren artikulu batzuen multzoa daukagu.

-1.Artikuluan Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar lurraldeen batasuna dela esaten Da, eta horrela, baita kolonien garrantzia ere azpimarratzen da Konstituzioan.

-3.Artikuluaren Arabera, subiranotasun nazionala aldarrikatzen da.

-8.Artikuluak Dioenez, espainiar guztiak berdinak dira haziendaren aurrean.

-Erlijoari Buruz, 12.Artikuluan hitz egiten da, Espainiako erlijio ofiziala katolikoa dela Esaten denean, eta horrela erlijio askatasunik eza aldarrikatzen da.

-14.Artikuluan estatu mota ezartzen da: monarkia moderatu heredagarria.

-15,16 eta 17.Artikuluetan botere banaketa egiten da: Gorteek eta erregeak aginte Legegilea, erregeak berak betearazlea eta auzi zibilek judiziala.

-Azken Artikuluaren bitartez (371.A), prentsa askatasuna bermatzen da.

                Testu hau Erregimen Zaharraren amaieran eta estatu liberala ezartzeko lehenengo mugimenduetan Kokatuko dugu. Fontainebleauko Itunaren ondorioz, Napoleon Espainian sartu zen, Eta Baionako abdikazioei esker, Espainiako tronuarekin egin zen. Hala ere, Espainiako liberalak altxatu ziren eta Independentzia Gerra hasi zen. Horren Ondorioz, franteseak onartzen ez zutenak Cadizen bildu ziren, estatua Birrantolatu nahian. Batzar horien ondorio zuzena daukagu hemen aurrean Aztertzen ari garen Konstituzioaren zatia.

                1812Ko Konstituzioa Hau Espainiaren historiako lehenengo konstituzioa izan zen. Gogoratu behar Dugu, Napoleonek Baionako abdikazioetan aurkeztu zuela konstituzio proiektu Bat, baina herriak onartu ez zuenen ez da hartzen benetakotzat. Konstituzio hau Cadizko Gorteek Independentzia Gerra garaian sortutakoa da, “La Pepa” izenekoa. Badakigunez, Espainiakoa baino lehen
Estatu Batuetako eta Frantziako Konstituzioak sortu ziren, eta horregatik, bi horiek eragin handia izan zuten Espainiakoan.

                 Parlamentarioen gehiengoa liberala zenez, Konstituzioa nahiko aurrerakoia izan zen, testuaren analisian ikusi dugun Moduan. Izan ere, subiranotasun nazionala, botere banaketa, berdintasun fiskala Eta eskubide batzuk eskaintzen zaizkie herritarrei (3,8,15,16,17 eta 371.Artikuluak). Hortaz parte, garrantzitsua da aipatzea Espainia lehen Azaldutako Independentzia Gerran sartuta zegoela, eta Konstituzioa egin zutenek Frantsesen kontra borrokatzen zirenez, ez da harritzekoa izaera erradikalagoa Izatea. Izaera berezi hori nahiko argi ikusten da xedatutako printzipio batzuetan, Hala nola, gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzea eta ganbara bakarreko Parlamentua.

                Testu honetan, Artikuluen edukiei dagokienez, argi eta garbi bi zati bereiz ditzakegu: Lehenego zortzi artikuluek planteatutako estatu liberalaren antolakuntza Azaltzen da eta azken artikuluaren bidez, eskubide oso garrantzitsu bat ematen Zitzaien herritarrei, prentsa askatasuna. Izan ere, burgesentzako horixe izan Zen 1812ko Konstituzioan xedaturiko printzipiorik inportanteenetariko bat. Beraien estatu liberala ezartzeko, lehenik eta behin, zentsurarik gabeko Erregimena behar zuten, eta artikulu honen bitartez, horixe bera lortuko zuten.

                Lehen esan bezala, Hemen daukagun testua Espainiako lehen Konstituzioa izan zen, izaera Erradikalekoa. Nahiz eta lorpen oso garrantzitsua izan garaiko egoera kontuan Hartuta, oso gutxi iraun zuen. Frantsesen erasoen eta geroago Fernando VII.Aren Eraginez, indar gutxi eskuratu zuen. Izan ere, Independentzia Gerra bukatzean, Fernando VII.A erbestetik bueltatu eta Konstituzioa deuseztatu zuen Pertsiarren Manifestuaren bidez 1814an. Hala ere, berriro ere indarrean egongo zen 1920tik 1923ra “Hirurteko liberalean” eta 1936an. Hortaz, esan dezakegu oso denbora Laburrez indarrean egon zela, baina nahiz eta iraupen gutxikoa izan, liberalismoaren Sinbolo bihurtu zen, eta horregatik, XIX.Mendean egindako Konstituzio guztien Oinarria izango da.

                Nire ustez, hemen Daukagun testua oso garrantzitsua izan da Espainiako historian. Izan ere, Espainiako lehenengo Konstituzioarekin, “La Pepa” izenekoa, aurkitzen gara, Liberalismoaren mugimendua era harrigarri batean piztu zuenak. Testu honen Ondorioz, zentzu batean, esan dezakegu absolutismoaren haustura gertatu zela, Eta behin betirako liberalismoa eszenatoki politikoan finkatu zela, eta XIX.Mendean Zehar indartuko zena. 

Entradas relacionadas: