Frantziako Iraultza: Estatu Orokorrak, Bastilla eta 1791ko Konstituzioa

HistoriaActualizado el 3,76 KB

Resumen

Dokumentuak Frantziako Iraultzaren lehen urteetako gertaera nagusiak laburbiltzen ditu, 1789ko Estatu Orokorretatik Asanblea Legegilearen garaira arte. Estatu Orokorretako bozketa-eztabaida, Asanblea Nazional Konstituziogilearen sorrera, Bastillaren erasoa, Izu Handia eta 1791ko Konstituzioa azaltzen dira. Ikaslearentzat, iraultzaren hasierako faseko kausak eta ondorioak ulertzeko baliagarria da.

Puntos clave

  • 1789ko Estatu Orokorretan bozketa estamentuka egiten zen, eta horrek pribilegiatuei mesedea egiten zien.
  • Hirugarren estatuak banako bakoitzak boto bat izatea eskatu zuen, eta pilotaren aretoan Asanblea Nazionala aldarrikatu zen.
  • 1789ko uztailaren 14an Bastillako kartzelari erasoa egin zioten, iraultzaren sinbolo bihurtu zena.
  • Asanbleak sistema feudala abolitu zuen eta Gizakien eta Herritarren Eskubideen Deklarazioa onartu zuen.
  • 1791ko Konstituzioak subiranotasun nazionala, botere banaketa eta sufragio zentsitarioa ezarri zituen.
  • Asanblea Legegilea garaian, Erregea Varennesen atxilotu zuten eta Austriari gerra deklaratu zioten.

Ponte a prueba

Estatu Orokorren Bilera (1789ko maiatza)

1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren. Laster, bozkatzeko moduari buruzko eztabaida sortu zen. Tradizionalki, estamentu bakoitzak boto bat ematen zuen. Horregatik, pribilegiatuen ikuspuntuak nagusitzen ziren, bi boto zituztelako. Baina orain eztabaida sortu zen, kexa-koadernoetan hirugarren estatuko ordezkariek pertsona bakoitzak bozkatzea eskatu zutelako; hirugarren estatuko ordezkarien kopurua bikoiztea ere eskatu zuten, hala, hirugarren estatuak gehiengoa izango luke. Erregeak onartu egin zuen hirugarren estatuko ordezkarien kopurua bikoiztea, baina ez banako bakoitzak boto bat izatea.

Herri Matxinada eta Asanblea Nazionala

Pilotaren Aretoaren Zina

Pribilegiatuek ere uko egin zioten hirugarren estatuarekin batera biltzeari eta herritar bakoitzeko botoaren sistema onartzeari. Horri erantzuteko, hirugarren estatuko diputatuek Asanblea Nazionala aldarrikatu zuten bere burua, eta erabaki politikoak hartzeko eta zergei buruzko bozketak egiteko eskubidea zuten bakarrak zirela adierazi zuten. Ondoren, pilotaren aretoan bildu ziren eta Frantziari konstituzio bat eman arte ez disolbatzeko zina egin zuten. Ondorioz, batzarrari izena aldatu eta Asanblea Nazional Konstituziogilea deitu zioten.

Bastillari Erasoa

Erregearen jarrerak mesfidantza sortu zuen iraultzaileen artean. Herriaren erantzuna Bastillako kartzelari erasoa egitea izan zen, 1789ko uztailaren 14an. Bastillan preso politikoak giltzaperatzen zituzten eta armak gordetzen zituzten; ekintza hori iraultzaren sinbolo bihurtu zen. Egoera ikusita, Erregeak Asanblearen erabakiak onartu zituen eta ministro erreformistak karguetan jarri zituen. Gainera, ordena berrezartzeko Guardia Nazionala osatu zen.

Izu Handia

Udan, nekazarien matxinada bortitza izan zen. Nekazariek utzi zioten jaun-eskubideak ordaintzeari, jauntxoen gazteluei eraso egin zieten eta jauntxoen eskubideak abolitzeko eskatu zuten.

Asanblea Nazional Konstituziogilearen Lana

Asanblearen lehenengo erabaki garrantzitsua sistema feudala abolitzeko dekretua izan zen. Dekretu horrek pribilegio guztiak ezabatu eta zergak ordaintzeko berdintasuna deklaratu zuen. Bigarren neurria Gizakien eta Herritarren Eskubideen Deklarazioa izan zen. Pentsamendu-, ekonomia- eta erlijio-askatasuna onartu ziren, eta subiranotasuna nazioaren esku zegoela aldarrikatu zen. Kleroaren Konstituzio Zibilaren dekretuak zioen ordena erlijiosoak Estatuaren menpe zeuden, eta ez Aita Santuaren menpe. Azkenik, 1791ko Konstituzioa egin zuen:

1791ko Konstituzioaren Ezaugarriak

  • Subiranotasun nazionala ezarri zen.
  • Botere banaketa onartu zen.
  • Sufragio zentsitarioa ezarri zen, hau da, herritar aktiboek (dirudunek) bakarrik zuten boto-eskubidea.

Asanblea Legegilea

Konstituzioa idatzi ondoren, hauteskunde berriak egin zituzten eta Asanblea berria osatu zuten (sektore moderatu eta monarkikoak nagusi zirelarik). Orain Asanblea Legegilea deitu zioten. Asanblea Legegilea oso periodo nahasia izan zen: elikagaiak urriak ziren eta kanpoko mehatxua azaldu zen. Europako erregeek laguntza eskaini zieten erbesteratutako nobleei eta armadak prestatzen hasi ziren Frantzia Iraultzailearen aurka. Egoera honetan, Erregea ihes egiten saiatu zen, baina Varennesen ezagutu eta atxilotu zuten, eta Parisera ekarri zuten, han zaintzapean geratu zelarik. Azkenean, Asanbleak gerra deklaratu zion Austriari, baina Austriako armadak frantsesak garaitu zituen eta Prusiako armadak ere herrialdea hartu zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik eztabaidatu zuten bozketa-moduari buruz 1789an?

Estamentu bakoitzak boto bat zuen tradizioz, eta horrek pribilegiatuei (bi boto) mesedea egiten zien. Hirugarren estatuak banako bakoitzak boto bat izatea eskatu zuen.

Zein izan zen Bastillaren erasoaren data eta garrantzia?

1789ko uztailaren 14an erasotu zuten Bastilla kartzela. Preso politikoak eta armak gordetzen zituen, eta iraultzaren sinbolo bihurtu zen.

Zer ezarri zuen 1791ko Konstituzioak sufragioari dagokionez?

Sufragio zentsitarioa ezarri zuen: boto-eskubidea herritar aktiboek (dirudunek) bakarrik zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer zen tradizionalki Estatu Orokorretako bozketa-modua?
2. Noiz erasotu zuten Bastilla kartzela?
3. Zein dekretuk abolitu zuen sistema feudala?
4. Zer izan zen Varennesen gertatu zena?
5. Zein sistema ezarri zuen 1791ko Konstituzioak boto-eskubideari dagokionez?
6. Nork ezarri zituen karguetan ministro erreformistak Bastillaren erasoaren ondoren?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.