1837ko Konstituzioa eta Isabel II.aren garaiko gertaera politikoak
Resumen
Dokumentuak Isabel II.aren erregealdiaren hasierako gertaera politikoak azaltzen ditu: Maria Cristinaren erregina-ordetza, Lehen Gerra Karlista, Errege Estatutua, desamortizazioa eta 1837ko Konstituzio aurrerakoia. Halaber, Espartero eta hamarkada moderatuaren gobernua ere jorratzen ditu. Irakasleak liberalismoaren zatiketa eta gobernu aldaketen arrazoiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Fernando VII.a hil ondoren, liberalismoa moderatuetan eta aurrerakoietan banatu zen.
- Lehen Gerra Karlista 1833an hasi zen, Carlos Maria Isidroren aldeko absolutistek Lege Salikoa argudiatuta.
- Errege Estatutua (1834-1835) liberalek ez zuten onartu, konstituzio benetakoa nahi zutelako.
- Mendizabalen gobernuak Elizaren ondasunak desamortizatu zituen eta partikularrei saldu.
- 1837ko Konstituzioak Koroaren boterea sendotu zuen eta bi ganbera ezarri zituen, Kongresua eta Senatua.
- 1840an Bergarako Hitzarmenarekin Lehen Gerra Karlista amaitu zen, baina Esparterok foruei eusteko agindua ez zuen bete.
- 1845eko Konstituzio moderatuak subiranotasun partekatua ezarri zuen erregina eta gorteen artean.
Isabel II.Aren erreginaldian liberalismoaren garaipena izan zen. Absolutismoak, berriz, behin-betiko behera egin zuen.
MARIA CRISTINAREN ERREGINA-ORDETZA
Fernando VII.A hildakoan transizio garaia hasi zen. Etapa horretan liberalismoaren zatiketa gertatu zen, bi korrontetan:
Moderatuek ordena eta jabetza eskubidea denaren gainetik jartzen zuten.
Aurrerakoiek askatasun politikoa eta ekonomikoa aldezten zuten aldiberean.
Maria Cristina eta Isabel II.A moderatuen alde agertu ziren. Monarkiaren egonkortasuna babestu behar zenean baino ez zuten gobernatu progresistek.
I. GERRA KARLISTAREN HASIERA (1833)
Fernando VII.A hil zenean sektore absolutistenak Carlos Maria Isidrorekin, hildako erregearen anaiarekin, konjuratu ziren agintea bereganatzeko, argudiatuz Lege Salikoak zioela tronuan ezin zela emakumerik egon. Horrela hasi zen Lehen Gerra Karlista, absolutistak eta liberalak aurrez aurre izan zituena. Karlismoaren programa ideologikoaren funtsa erlijioaren, monarkia absolutua, foruak eta Antzineko Erregimenaren defentsa izan ziren.
ERREGE ESTATUTUAREN ERREGIMENA (1834-1835)
Maria Cristina erregina-ordea – Isabel II.A adin txikikoa zen bitartean- karlistak eta liberalak erakartzen saiatu zen. Baina Karlistekin akordiorik ezin zuela lortu ikustean liberalekin gobernua osatzea erabaki zuen eta Errege Estatutua aldarrikatu zuen (liberalei emandako konzesio batzuk, besterik ez). Errege Estatutuak ez zuen arrakastarik izan, argi eta garbi ikusi baitzen agiri hori ez zela liberalen gustukoa, haiek benetako konstituzia eta herri-subiranotasuna nahi zutelako.
GOBERNU PROGRESISTAK eta DESAMORTIZAZIOA
Erregina-ordeak Mendizabal liberal progresistari deitu zion gobernua osatzeko. Mendizabalen gobernuak gerra kleroaren ondasunen desamortizazioarekin ordaindu eta irabaztea planteatu zuen. Hortaz, Elizaren ondasunak nazionalizatu eta partikularrei saldu zizkien, enkante publikoan. Horrekin liberalen kausari atxekitako jabe berrien klase bat sortu nahi zuen, bai eta zor publikoa onbideratu ere.
1837ko KONSTITUZIOA
La Granjako sarjentuen matxinadak joera progresistako gobernua ekarri zuen. Gobernu berriak Cadizko Gorteen eta hirurteko liberalaren legediaren zati bat berrezarri zuen eta 1937ko konstituzio aurrerakoia idatzi zuen:
Koroaren boterea sendotu zen. Subiranotasun nazionalaren printzipioa onartu zuten, baina Koroak beto-eskubidea zuen eta gorteak disolbatu zitzakeen.
Gorteek bi ganbera zituzten. Diputatuen kongresua eta senatua.
1812ko Konstituzioaren beste alderdi batzuei eusi egin zitzaien; adibidez, boterearen banakerari eta banakako eskubideei.
Euskal lurraldeetan, Konstituzioa eta lege liberalak ezarri zituen.
Hauteskunde-legea moderatuagoa izan zen. Biztanleen %2k eman zuen botoa. 1837ko hauteskundeetan moderatuak nagusitu ziren. Gobernua berriak udalen legea aurkeztu zuen. Ondorioz, egoera politiko nahasia sortu zen harik eta Espartero generala, liberal progresisten buruzagia, presidente izendatu eta Maria Cristinak erregeordetzari uko egin zion arte. Maria Cristina Parisera atzerriratu zen.
LEHEN KARLISTALDIAREN AMAIERA (1840)
Gobernu liberalaren tropen garaipenarekin amaitu zen. Armada isabeldarraren eta karlisten aldekoek Bergarako Hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmenean euskal foruei eutsiko zitzaiela agindu arren, Esparterok ez zuen sinatutakoa bete.
ESPARTEROAREN ERREGINA-ORDETZA
Espartero erregina-ordetza eskuratu eta agintekeriaz agindu zuen. 1842an krisia hasi zen, Bartzelonako gertakarien erruz. Catalunyako ehungintza arriskutan zegoen, gobernuaren politika librekanbistak britainiar ehunen sarrera baimentzen zuelako. Ondorioz, kale-istilu larriak izan ziren. Esparterok berak hartu zuen errepresioaren ardura, Bartzelona bonbardeatzea agindu zuen eta ehunka lagun hil zuen. Esparterok, prestigioa galduta, Londresera erbesteratu zren. Egoerak behartuta, erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu zuten, hark 13 urte baino ez zituela.
ISABEL II.Aren ADIN-NAGUSITASUNA
HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)
Presidente gisa, Narváez jeneral moderatuak estatu zentralizatua eratu zuen legedi zorrotz baten bitartez:
1845ko Konstituzio moderatuak subiranotasun partekatua jarri zuen (erregina eta gorteen artean), Espainiaren batasun katolikoa eta errolda-sufragioa ezarri zituen eta Milizia nazionala deuseztatu. Senatu osoa erregeak izendatua izatea ekarri zuen, Elizako, armadako eta oligarkiako kideen artean.
Udalak zerga-ordaintzaile handienek hautatzen zituzten eta koroak hiri handietako alkateak izenda zitzakeen.
Moderatuek 1851ko konkordatua ere sinatu zuten Vatikanoarekin. Elizak hezkuntza-sistema ikuskatzea onartu zen eta estatua arduratu zen, bere aurrekontuekin, Elizaren mantenuaz.
Azkenean, ustelkeria-kasuek sistemarekiko mesfidantza ekarri zuten. Ezegonkortasun politikoaren aitzakiaz militar talde bat altxatu zen O ̈Donnell jeneralaren aginduetara.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen 1837ko Konstituzioaren ezaugarri nagusia?
Koroaren boterea sendotu zen, subiranotasun nazionalaren printzipioa onartu zen baina Koroak beto-eskubidea zuen eta gorteak disolbatu ahal zituen. Gorteek bi ganbera izan zituzten: diputatuen kongresua eta senatua.
Zergatik ez zen Errege Estatutua arrakastatsua izan?
Liberalek ez zuten gustuko, haiek benetako konstituzioa eta herri-subiranotasuna nahi zituztelako. Errege Estatutuak liberalei emandako konzesio batzuk baino ez zituen.
Zer izan zen Mendizabalen desamortizazioaren helburua?
Gerra kleroaren ondasunak ordaintzea eta irabaztea, Elizaren ondasunak nazionalizatu eta enkante publikoan saltzea. Horrela liberalen kausari atxekitako jabe berrien klase bat sortu nahi zen eta zor publikoa onbideratu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.