Frankismoaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)

HistoriaActualizado el 6,78 KB

Resumen

Dokumentuak Estatu frankistaren sorrera eta 1939-1959 bitarteko lehen urteak aztertzen ditu. Erregimen diktatorial, zentralista eta errepresiozkoa izan zela azaltzen du, Bigarren Mundu Gerraren ostean nazioarteko isolamendua izan zuela, eta Gerra Hotzarekin nazioarteko onarpena lortu zuela. Gizartearen doktrinatzea, emakumeen egoera, autarkia ekonomikoa eta oposizio antifrankista ere jorratzen ditu.

Puntos clave

  • Erregimen frankistak botere guztiak Caudilloaren esku bildu zituen, eta estatu unitario eta zentralista bat ezarri zuen.
  • Errepresioa instituzionalizatua izan zen: armada izan zen errepresioaren eragile nagusia, eta 1963tik TOP auzitegiak delituak epaitu zituen.
  • Bigarren Mundu Gerran Espainia ez zen erabat neutrala: Franco Hitler eta Mussolinirekin hitz egin zuen, eta Dibisio Urdina bidali zen.
  • Gerra Hotzak lagundu zion nazioarteko onarpena lortzen, eta 1953an behin betiko onarpena lortu zen.
  • 1940ko hamarkada miseriaren eta gosearen urteak izan ziren. Autarkia ekonomikoak geldialdi sakona eragin zuen.
  • Emakumeek eskubide juridikoak galdu zituzten: Kode Zibilak lege-gaitasuna kendu zien.

Ponte a prueba

ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

Erregimen frankistaren ezaugarriak

Erregimen diktatorial bat da. Botere guztiak Caudilloak batzen ditu. Totalitarismoa ezaugarri nagusi bat da eta estatuaren izaera unitarioa eta zentralista da. Errepresio etengabea egin zuten eta zentsura oso zorrotza zegoen. **Armadaren, alderdiaren eta Elizaren babesa** izan zuen.

Gizarte-jarrerak

Babesa goi-mailako klaseek, erdi-mailako lur jabeek eta lur-jabe txikiek zuten. Gaitzespena, aldiz, erdi mailako klaseek eta pasibotasuna herri sektore gehienek jasan zuten, errepresio gogorra jasan behar izan zutelako. Oposizio aktiboa gutxiengo batek osatu zuen.

Erregimeneko “familiak” eta errepresioa

Garaituen aurkako errepresioa

Garaileen eta garaituen arteko zatiketa iraunarazten zuen errepresioa instituzionalizatua izan zen. Gerra gainditzeko eta adiskidetza sustatzeko borondate politikorik ez zegoen. Politika zapaltzaile gogorra planifikatu zuten. Beldur- eta isiltasun-garaia izan zen eta behartutako despolitizazioa egon zen. Armada, errepresioa gauzatzeko eragile nagusia izan zen. 1963tik, Ordena Publikoaren Auzitegia (TOP) izaera bortitza ez zuten delituak epaitzeko eta errepresioaren bitarteak gauzatu ziren. Legedia zapaltzailea izan zen eta kontzentrazio-esparruak sortu ziren. Soldaduentzako bataloiak egin ziren eta ondasunen konfiskazioa eta garbiketa aurrera eraman zuten. Hizkuntzaren jazarpena izan zuen, eta nazionalismoak zapaltzen zituzten.

Espainiako jarrera Bigarren Mundu Gerran

Neutraltasuna Ardatzeko potentzien aldeko sinpatia ezkutatu gabe zegoen. Francok elkarrizketak izan zituen Hitler eta Mussolinirekin eta boluntarioak izan ziren Alemaniako tropei laguntzeko: Dibisio Urdina. Gerraren norabidea aldatzean, erabateko neutraltasuna izan zuen. Faxisten behin betiko porrotak zalantzak eta beldurra ekarri zizkion Francoren erregimenari.

Frankismoa sendotzea

Erregimenaren irudia aldatzeko beharra zegoen. Faxismotik aldendu beharra bizirauteko ezinbestekoa zen. Diskurtso ofizialaren arabera frankismoa erregimen katolikoa, kontserbadorea eta antikomunista zen.

Nazioarteko boikotaren urteak (1945-1947)

Gerra Hotza, frankismoaren salbazioa izan zen. Gerra Hotzak goitik behera aldatu zuen nazioarteko egoera. Erregimena nazioartean onartu zen 1947an.

Erregimena instituzionalizatzea

Legezkotasun juridikoa erakusten ahalegindu zen. Oinarrizko legeak onartu zituen. Demokrazia organikoa zen: inolako ordezkaritza demokratikorik ez. Lurralde arloan, probintzia bakoitzean:

  • Gobernadore zibilak eta Mugimenduaren buruzagiak.
  • Gobernadore militarrak.
Autarkiako politika ekonomikoa

Kanpo-merkataritza araututa zuten: ezinbesteko produktuak baino ez ziren inportatzen. Industria sustatzea, batez ere interes estrategikoa zuena. Estatuak merkataritza eta prezioak arautzea erabaki zuen eta horrek ekarri zuen geldialdi ekonomiko sakon bat. Errazionamendua, merkatu beltza eta estraperloa.

Lan- eta bizi-baldintza gogorrak

1940ko hamarkada, miseriaren eta gosearen urteak izan ziren. Desagerrarazita zeuden gaixotasun batzuk berriro azaldu ziren. Heriotza-tasa igo zen, batez ere haurrena. Bizi-itxaropen urria zen. Txabolismoa eta azpialokairuak ugaritu ziren hirietan. Landa-eremuetan, haitzuloak etxebizitza moduan zeuden.

Nazioarteko onarpenaren urteak (1951-1959)

Falangismotik nazionalkatolizismora

Protestak egon ziren. Zailtasun ekonomikoak, politikoak, faxismoaren ezaugarriak leuntzeko beharra ugaritu zuen. Gobernua berrantolatu zuten mendebaldeko potentzietara hurbiltzeko asmoz. Nazionalkatolizismoa: garrantzi handia katolikoei eman zien. Carrero Blanco, Francoren aholkulari nagusi bihurtu zen.

Nazioarteko testuinguruan sartzea

Espainia komunismoaren oso aurka egon zen Gerra Hotza areagotu zenean. 1953an behin betiko nazioarteko onarpena izan zen.

Ekonomiari beste norabide bat emateko beharra

Egoera ekonomiko oso zaila zen. Protesta ugari egin zituzten. Gobernua berritu zen berriro: teknokratak eta Opus Dei.

Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (1958)

Erregimenaren printzipioak eguneratu ziren izaera diktatoriala aldatu gabe. Familia frankista guztiak elkartuta egituratu ziren. Mugimendua bere osotasunean Francoren mende zegoen. Espainia erresuma gisa berretsi zutek, baina monarka eta ondorengotzaren unea Francoren esku zegoen.

Gizartea doktrinatzea

Gizarte-jokabidearen arauak

Gizarte osoari aldaketa sakonak inposatu zieten, baina batez ere gazteei eta emakumeei, jarduera pribatuetan nahiz publikoetan. Francoren kultua inposatu zen. Moral katoliko tradizionalean oinarritutako jokabide-moduak ere zabaldu ziren eta zeremonia gehienek erlijio-izaera izan zituzten. Mezetara joatea betebeharra zen. Gizartea moldatzeko eta doktrinatzeko erakundeak sortu ziren.

Emakumeak menderatzea

Eskubide guztiak galdu eta balio matxisten sistema sendotu zen. Kode Zibilak lege-gaitasuna kendu zien. Gizona haien ordezkaria eta administratzailea zen. Ezkondutako emakumeak etxetik kanpoko lanetatik urruntzen saiatu ziren.

Doktrinatzeko hezkuntza bat

Lehen mailako irakaskuntza eta irakaskuntza ertaina Elizaren eskuetan zegoen. Baterako hezkuntza debekatu zuten. Emakumearen heziketa bereizia eta maila baxuagoa izan behar zen.

Oposizioa atzerritik

Frankismoaren aurkako erresistentzia erbestean zegoen baita ere:

  • Errepublikako erakundeak.
  • Kataluniako eta Euskadiko gobernuak.

Errepublikako erakundeak ahuldu ziren barne zatiketagatik eta Espainiako gizarte-errealitatetik urrun egoteagatik. Indar batzuk lan diplomatikoa garatzearen alde zeuden eta beste batzuk gerrilla-borrokaren alde.

Espainia barruko erresistentzia

Desegitetik klandestinitatera

Gerra Zibilaren ondoren oposizioko alderdiak eta sindikatuak desegin ziren. Oposizioaren jarduera hiru etapatan:

+1939-1944.

  • Oso mugatua. Makiak.
  • Altxamendu armatuak. Vall d’Aran inbaditu.
  • Porrota.
  • Komunistek eta anarkistek borroka armatuari uztea erabaki.
  • Errepresio gogorra: 3 000 gerrillari hilda eta 20 000 atxilotuta.
  • Atzerriko laguntzarik eza.

+1944-1947. Oposizioko indarrek plataforma bateratuak sortu.

+1948-1951.

  • Etsipena: oposizioko mugimendua berrantolatzea.
  • Erbesteko eta barneko oposizioaren aldea.

Gizarte-gatazka berpiztea

1940ko hamarkadaren amaieran protesta-mugimendu txiki bat berpizten hasi zen langile-klaseek bultzatuta. Lan-gatazkak 1946tik zeuden eta Euskadin greba orokorra 1947an izan zen. Ikasle-mugimendu garrantzitsu bat sortu zen SEUren aurka.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nola zen erregimen frankistaren izaera?

Diktatoriala, totalitarioa eta zentralista. Botere guztiak Caudilloak batzen zituen, eta zentsura oso zorrotza zen. Armadaren, alderdiaren eta Elizaren babesa izan zuen.

Zergatik izan zen garrantzitsua Gerra Hotza frankismoarentzat?

Gerra Hotzak nazioarteko egoera aldatu zuen, eta frankismoa salbatu zen. Espainia komunismoaren aurka agertu zen, eta horrek lagundu zion nazioarteko onarpena lortzen.

Zer izan zen Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea?

1958an onartu zen lege bat, erregimenaren printzipioak eguneratu zituena izaera diktatoriala aldatu gabe. Espainia erresuma gisa berretsi zen, baina monarkia eta ondorengotza Francoren esku geratu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan onartu zen Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea?
2. Zein erakunde judiziala sortu zen 1963an delituak epaitzeko?
3. Zer zen Dibisio Urdina?
4. Zer ondorio izan zuen Kode Zibilak emakumeentzat?
5. Zein izan zen oposizio armatuaren lehen etapako emaitza (1939-1944)?
6. Zein hamarkada izan zen miseriaren eta gosearen urteak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.