Frankismoaren oinarrizko legeak eta errepresioa (1939-1967): laburpena

HistoriaActualizado el 13,39 KB

Resumen

Dokumentuak Frankismoaren oinarrizko legeak aztertzen ditu 1939tik 1967ra: Erantzukizun Politikoen Legea, Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea eta autarkia, Municheko Kongresua (1962) eta Estatuaren Lege Organikoa (1967). Errepresioaren, oposizioaren eta erregimenaren instituzionalizazioaren prozesua azaltzen du.

Puntos clave

  • Erantzukizun Politikoen Legea (1939) Errepublikaren alde egon zirenak zigortzeko erabili zen, eta errepresio zabala ekarri zuen.
  • Gerra ondorengo autarkiak industriaren, nekazaritzaren eta soldaten atzerapena eragin zuen, eta errazionamendua zabaldu zen.
  • Frankismoaren aurkako oposizioa sendoa ez zen: barne eragin eskasa eta kanpo erbesteko gobernuko zatiketak izan zituen.
  • Municheko Kongresuak (1962) oposizio moderatuaren helburuak ezagutarazi zituen, baina ez zuen erregimena kolokan jarri.
  • Estatuaren Lege Organikoa (1967) frankismoaren azken oinarrizko legea izan zen, eta erregimena demokratizatzeko ez zen benetako aldaketa ekarri.
  • Erregimenaren kontraesana: ekonomia eta gizartea garatu ziren, baina politikan diktadura mantendu zen.

Ponte a prueba

1. Erantzukizun Politikoen Legea (1939)

Testuaren Analisia

  • Gaia: Erantzukizun Politikoen Legearen artikulu batzuk.
  • Edukia: Forma aldetik juridikoa da (lege bat delako) eta eduki aldetik politikoa (erabaki politikoak hartzen direlako).
  • Iturria: Historikoa.
  • Egilea: Francoren gobernua.
  • Hartzailea: Publikoa. Espainiako biztanleei zuzenduta dago orokorrean, baina bereziki Fronte Popularrarekin edo honen alde egon zirenei.
  • Data: 1939ko otsailaren 9a. Otsailaren 13an BOEn argitaratua.
  • Garaia: Gerra Zibilaren azken fasean, frankistak gerra irabaztear daudela. Francoren tropek Bartzelona okupatu ostean.
  • Helburua: Errepublikaren alde egon direnak politikoki eta ekonomikoki zigortzea.

Ondorioak eta Testuingurua

Gerra bukatu ondoren, Francoren erregimen diktatoriala eta pertsonalista ezarri zen.

Erregimenaren Ezaugarri Ideologikoak

  • Faxismoa
  • Antikomunismoa
  • Katolizismoa
  • Nazionalismo espainiarra

Gerraren bukaerak ez zuen bakea ekarri, baizik eta "garaipena": errepresioa, kartzela, kontzentrazio eremuak, bereizkeriak, umilazioak, garbiketak. Errepresiorako beldurrak eta lan egitearen beharrak eragingo du gizarteko sektore zabalak erregimenaren alde jartzea.

Legearen Ondorio Zuzenak

  • Ehunka pertsona exekutatu, kartzelaratu, erreprimitu eta lan bortxatuak egitera behartu zituzten lege honen aitzakiapean. Lege honek aukera eman zuen garbiketa ideologikoa egiteko.
  • Testuaren ondorioz, gerra bukatu eta gero, frankistek 50.000 lagun fusilatu zituzten. Erbestera joandakoak 300.000 izan ziren, eta 1945ean 100.000 preso zeuden, hauetariko asko bortxazko lanak egitera kondenatu zituzten.
  • Horren ondorioz, gizartean beldurra barreiatu zen, Erregimenarekiko atxikipen interesatua eragin zuena.
  • Lege hau Espainia frankistaren baliabide politiko garrantzitsuenetakoa izan zen, Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zirenak zigortzeko.

Oposizioa Frankismoaren Hasieran

Erantzukizun Politikoen Legea, testuaren gaia, oinarri juridikoa izan zen erregimen frankistaren aurkako oposizioa zigortzeko. Egoera honetan oposizioa egitea zaila zen.

  • Kanpo oposizioa: Errepublikako erbesteko gobernuan (sozialistek, komunistek eta nazionalistek osatua) tirabirak eta zatiketak etengabeak izan ziren. Oposizio sinbolikoa izan zen, ez eraginkorra.
  • Barne oposizioa: Alderdi Komunista bakarrik saiatu zen barnealdean zenbait talde berreratzen, baina ez zuten askorik iraun errepresioaren aurrean.
  • 40ko hamarkadan, gerrilla taldeak (maquis) osatu ziren Leon, Asturias eta Pirinioetan, komunistek eta anarkistek batez ere osatuak. Gerra Zibilarekin jarraitzen saiatu ziren, baina zapalkuntza gogorra jasan zuten eta ez ziren mehatxu serioa izan erregimen frankistarentzat.
  • Laster argi geratu zen ezinezkoa zela indarrez erregimenari bukaera ematea, eta ezin zela horretarako potentzia aliatuen laguntza jaso.

Oposizioaren ahultasunaren arrazoiak:

  1. Barnean zuen eragin eskasa, errepresioak ez baitzuen aukera gehiegirik uzten.
  2. Batasun eza (erregimen frankistaren iraupenaren arrazoietako bat izango dena). Komunistak, sozialistak, nazionalistak, errepublikanoak eta zenbait monarkiko ez ziren gai izan oposizio plataforma elkartuak osatzeko.

2. Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea (1939) eta Autarkia

Testuaren Analisia

  • Gaia: Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legearen artikulu batzuk.
  • Edukia: Forma aldetik juridikoa da (lege bat delako), eta eduki aldetik politiko-ekonomikoa (industriak babesteko neurri ekonomikoak zehazten direlako).
  • Iturria: Historikoa.
  • Egilea: Francoren gobernua.
  • Hartzailea: Publikoa, nazio osoa lege bat delako, batez ere industriariei zuzendua.
  • Data: 1939ko urriaren 25ean. BOEn argitaratua. G.Z. amaitu berritan eta Francoren diktaduraren hasieran.
  • Helburua: Oinarrizko industriak sustatzea inportazioak eragozteko, hau da, autarkia lortzeko. Estatuak ekimen pribatuak sustatuko ditu enpresei laguntza handiak emanez.

Testuinguru Historikoa eta Autarkia

Gerra Zibila bukatu berria. Diktadura frankistaren lehenengo urteak. Ekonomia suntsituta (gerraren ondorio ekonomikoak).

Arazo Nagusiak

  • Zorrak: Italia eta Alemaniari Gerra Zibilean emandako laguntza ordaindu behar zaie.
  • Dibisen eza.
  • Isolamendu politikoa: 1945ean II. Mundu Gerra amaitu ondoren Espainia isolatua geratu zen. NBEk (ONU) Francoren erregimena kondenatu zuen. Hori zela eta, Espainia Marshall Planetik kanpo geratu zen.

Arrazoi hauengatik eta baita ere arrazoi ideologikoengatik (estatu totalitario guztiak oso interbentzionistak dira) estatu frankista autarkikoa izaten saiatu zen.

Autarkia Lortzeko Neurriak

  1. Ekimen partikularrak sustatu, "nazio intereseko" industriei laguntza emanez.
  2. Kanpo merkataritzaren kontrola.

Autarkiaren Ondorioak

  • Per capita errenta jaitsi.
  • Industriaren atzerapena.
  • Nekazaritzaren atzerapena.
  • Soldata urriak eta gosetea.
  • Oinarrizko produktuen errazionamendua.
  • Inflazio handia.

Ekonomia ez zen errekuperatzen hasi 1953ra arte.

Testuaren Garrantzia: Testu baliagarria, estatuaren esku hartzea eta politika autarkikoa ulertu ahal izateko.

3. Frankismoaren Finkapena eta Oposizioa (1962-1967)

3.1. Municheko Kongresua (1962)

Gaia: Europar Mugimenduaren Kongresuak ordezkari espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia.

  • Edukia: Gai politikoa jorratzen du testuak, Espainiako Francoren diktaduraren aurkako oposizio moderatuaren helburu politiko nagusiak ezagutarazten ditu.
  • Egilea: Europar Mugimenduaren Kongresua. Municheko kongresuan parte hartu zuten 118 ordezkari espainiarrak (joera guztietakoak: monarkikoak, liberalak, demokrata-kristauak, sozial-demokratak, sozialistak eta nazionalistak). Komunistak baztertuak izan ziren.
  • Data: Munich, 1962ko ekainaren 8a.
  • Garaia: Frankismoaren finkapenaren hasieran (1959-75).
  • Helburua: Frankismoaren aurkako oposizioaren nahiak, hots, sistema demokratikoaren ezarpena Espainian lortzea.

Ondorioak eta Garrantzia

Munichen frankismoaren aurkako oposizioko talde gehienak bildu arren, oposizio hau ez zegoen bateratuta eta inoiz ez zen oposizioko plataforma bateratua sortzeko gai izan. Erregimen frankista inoiz ez zen arriskuan egon.

Bestalde, Municheko Kongresuaren erabakiak ez zuen inongo ondorio praktikorik izan, baina eskandalu izugarria sorrarazi zuen Espainian, horregatik errepresioa handitu zen (1962an TOP sortu zen).

Testuaren Garrantzia: Municheko kongresua frankismoaren aurkako oposizio moderatuaren lehen adierazpena izan zen. 60. eta 70. hamarkadetan oposizioa areagotu egin zen, hala ere proposatutako helburuak (diktaduraren amaiera eta Espainiaren demokratizazioa) ez zituen lortu.

Kanpo Politika eta Oposizioa (1962)

1962an Espainiak Elkarte Ekonomiko Europarrean (EEE) sartzeko eskaera egin zuen. Gainditu ezineko oztopoa zegoen: bertako erregimen politikoaren izaera ez-demokratikoa.

Oposizio espainiarrak ez zuen lehenengo 20 urtetan inolako indarrik izan erregimen frankista kolokan jartzeko. Urte berean frankismoaren aurkako oposizioa Munichen bildu zen, Espainiako egoera politikoa salatu eta demokraziaren ezarpena eskatu zuen; aldi berean, ezinbesteko baldintzak Espainia Merkatu Komunean sartzeko. Bost funtsezko puntutan laburtu zuten eskaera:

  1. Oinarrizko giza eskubideak.
  2. Erkidegoko izaera bereziak aitortzea.
  3. Askatasun sindikalak eta greba eskubidea.
  4. Alderdi politikoak antolatzeko aukera.

Municheko kongresua bilduta zegoenean, Espainian langile mugimenduaren gorakada ari zen ematen. Unibertsitatean ere ikasleen mobilizazio handien hasiera izan zen. Francok erreakzio gogorra izan zuen kongresuaren sinatzaileen aurka. Francoren aldeko manifestazioak ere izan ziren.

3.2. Estatuaren Lege Organikoa (1967)

  • Gaia: Estatuaren Lege Organikoaren zati bat, frankismoaren azken oinarrizko legea.
  • Edukia: Forma aldetik juridikoa da (Lege Organikoa delako) eta eduki aldetik politikoa (gai politikoak jorratzen dituelako, eta batez ere, Estatuaren izaera zehazten duelako).
  • Iturria: Historikoa.
  • Egilea: Francoren gobernua. Gorte frankistek onartuta eta baita espainiar herriak erreferendumean (1967).
  • Data: 1967-I-11, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua. Frankismoaren bigarren aldian, finkapenean.
  • Helburua: Estatu frankistaren instituzionalizazioa amaitzeko indarrean jarritako legea.

Testuingurua: Funtsezko Legeak

Gerra bukatu ondoren Francok botere guztiak bildu zituen, erregimen diktatoriala eta pertsonalista ezarriz, 1975 arte iraungo duena. Iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideia sortak laburtu zituen, faxismotik batez ere. Haren modura alderdi bakarra ezarri zuen (Falange Española y Tradicionalista de las JONS), bera buru zela. Antikomunismoa, nazionalismoa eta nazionalkatolizismoa izan ziren erregimenaren beste ezaugarri ideologikoak.

Francok FUNTSEZKO LEGE batzuk egin zituen 1938 eta 1967 artean:

  • II. Mundu Gerra bukatu aurretik: Lanaren Forua (1938) eta Gorteen Legea (1942).
  • II. Mundu Gerra amaituta: Francok demokrazia itxura azaltzeko beharra ikusi zuen. Falangistak baztertuak izan ziren, baita ere diskurtso "faxistoidea", eta bi lege promulgatu ziren: Espainiarren Forua eta Referendum Legea, biak 1945ean. Lege horiek, ordea, ez zuten erregimenaren demokratizazioa ekarri.
  • 1947an: Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea aldarrikatu zuen (erreferendumaren bidez onartua). Espainia erresuma aldarrikatu zuen.
  • 1958an: Mugimendu Nazionalaren Printzipioak (aurreko lege guztiak biltzen zituen).

Lege Organikoaren Garrantzia

1967an Estatuaren Lege Organikoa aldarrikatu zen (erreferendumaren bidez onartua), Funtsezko Legeen azkena, Estatuaren erakundetzea amaitzeko eginda. Erregimena modernizatzen eta demokratizatzen ari zela erakusteko egin zen, Europaren aurreko irudi garbiketa hutsa.

Espainian dagoeneko izan ziren aldaketak (desarroilismoa), espainiar ekonomia eta gizartearen garapena ez zetorren bat diktadura zaharkitu horrekin. Horrek erregimena demokratizatzeko presioak sortu zituen Europan eta barnean. Konstituzio moduko bat izan nahi zuen, Franco hil ondoren erregimenaren jarraipena ziurtatu nahi zuen, eta iraunarazi zuen demokrazia organiko deiturikoa (ordezkaritza politikoa gizartearen talde naturalen bitartez: familia, udala eta sindikatua). Lege honek ere ez zuen erregimenaren demokratizazioa ekarri. Testuaren 6. artikuluan ikusten dugun bezala, diktadura pertsonalista mantendu zuten. Francok botere guztiak biltzen jarraitu zuen eta estatu totalitarioa mantendu zen, zeinean nazioa, alderdi bakarra eta buru politikoa (Caudillo) identifikatzen ziren.

Ondorio Orokorrak (1967)

Francoren diktadurak 1975ean hil zen arte iraun zuen. Aldi luze horretan Espainiak aldaketa ekonomiko sakonak jasan zituen, 60ko hamarkadatik aurrera industria garapen garrantzitsua izan baitzuen; ondorioz, gizartean eta kulturan ere aldaketa handiak egon ziren, baina ez politikan. Hau izan zen erregimenaren kontraesana. Ekonomia eta gizartearen garapena ez zetorren bat frankismoaren mantentzearekin eta honen aurkako oposizioa areagotu zuen. Erregimenaren erantzuna, eboluzionatzeko gai ez zen neurrian, errepresio poliziala erabiltzea zen (Burgoseko prozesua, 1001 epaiketa, ikasle, langile eta disidentzia politikoaren errepresioa, Puig Antich eta Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiruren erahilketak...).

Testuaren Garrantzia: Estatuaren Lege Organikoak 1967ra arte promulgaturiko oinarrizko legeak eguneratzen ditu, eta Estatuko gai nagusiak zehazten ditu, batez ere estatuburuari dagozkionak. Erregimen frankistaren oinarri juridikoen funtsak ere zehazten ditu. Hau dela eta, garrantzi handiko dokumentu historiko baten aurrean gaude frankismoaren oinarriak ulertzeko: subiranotasuna, boterea, estatuburutza, eta herriaren lekua lege multzoan.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Erantzukizun Politikoen Legea?

1939ko otsailaren 9an onartutako lege frankista da, Errepublikaren alde egon zirenak politikoki eta ekonomikoki zigortzeko erabili zena. Ehunka pertsona exekutatu, kartzelaratu eta erreprimitu zituen.

Zer da autarkia frankistan?

Estatuak ekonomia kanpotik isolatu eta barnean industria sustatzeko politika izan zen, inportazioak murrizteko. Ondorioz, per capita errenta jaitsi zen, soldatak urriak izan ziren eta gosetea eta errazionamendua zabaldu ziren.

Zergatik izan zen garrantzitsua Municheko Kongresua (1962)?

Frankismoaren aurkako oposizio moderatuaren lehen adierazpen nagusia izan zen. Demokrazia ezartzea eta oinarrizko giza eskubideak eskatu zituen, baina erregimena ez zen arriskuan egon.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan onartu zen Erantzukizun Politikoen Legea?
2. Zein izan zen autarkiaren ondorio bat?
3. Zein izan zen Municheko Kongresuaren helburu nagusia?
4. Zein da Frankismoaren azken oinarrizko legea?
5. Zer zen oposizioaren ahultasunaren arrazoietako bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.