Euskal Herriko industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa

HistoriaActualizado el 5,37 KB

Resumen

Testuak XIX. mendearen amaierako Euskal Herriko industrializazioa aztertzen du, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren ereduak alderatuz. Hasierako egoera ekonomikoa, industrializazio berantiarraren arrazoiak eta bi probintzien ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Ondorio sozialak eta langile-mugimenduaren sorrera ere aipatzen dira.

Puntos clave

  • Industrializazioa XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen, Gerra Karlistak amaitu ondoren.
  • Bizkaian siderurgia nagusitu zen, Bilbo eta Ezkerraldean kontzentratuta, enpresa handien eskutik.
  • Gipuzkoan burgesia txiki eta ertainak bultzatu zuen industrializazioa, enpresa txiki eta erdi-mailakoekin, eta industria dibertsifikatua izan zen.
  • 1841ean «Santa Ana de Bolueta» sozietate anonimoa sortu zen Bizkaian, lehen burdin-labe garaia eraikiz.
  • 1891n Bilboko Merkataritza Bankua eta Burtsa sortu ziren, mozkinak inbertsioetara bideratzeko.
  • Industrializazioak migrazio handiak ekarri zituen landa-guneetatik eta Espainiatik, batez ere Bizkaira.

Ponte a prueba

Sarrera

XVIII. mendearen amaiera arte, Euskal Herriko ekonomiak landan zuen bere oinarria; hala ere, kanpoko elikagaiak inportatu behar zituen. Inportazio hauek orekatzeko, ondasunak eta zerbitzuak esportatu ziren: burdinoletan egindako burdina eta Gaztela eta Ipar Europaren arteko marinel-zerbitzuak. Hau honela, baldintza ekonomiko berrietara egokitzeko prozesua bideratuko zen.

Euskal Herrian, XIX. mendearen azken laurdenean burutu zen industrializazioa, Gerra Karlistak amaitu eta liberalismoaren garaipena eman zenean. Beste fenomeno batzuk ere garai haietan hasi ziren: demografia-hazkunde handia, immigrazioa eta espazioaren urbanizazio-prozesua.

Industrializazioaren ezaugarri nagusiak

Bizkaiak eta Gipuzkoak komunean dituzten ezaugarriak

  • Bizkaiko nagusitasun ekonomikoak beste probintzietako garapena markatu zuen.
  • Siderurgia-sektorearen nagusitasuna.
  • Berantiarra: 1880 inguruan hasi zen Euskal Herriko egitura ekonomikoa eraldatzen.

Hain berandu garatzearen arrazoiak

  • Politikoak: Fernando VII.aren erreinaldiko politika ekonomikoaren gelditasuna.
  • Gerrak: Ez zen finkatu ahalegin modernizatzaile seriorik azken karlistada amaitu arte.
  • Arrazoi ekonomikoak: XIX. mendea ondo sartu arte euskal kapitalak zuen ahulezia.

Egitura ekonomikoa eta eskulana

Espainiako merkatuaren menpeko egitura ekonomikoa izatea eta kanpoko eskulana erabiltzea izan ziren beste ezaugarri batzuk. Euskal Herrian sortutako ekonomiaren produkzio-ahalmenak gainditu egiten zuen Euskal Herriko esparru urria.

Bizkaian, immigrazioa XIX. mendean hasi zen eta, handik aurrera, garapen ekonomikoaren erritmoaren arabera, etengabea izan zen. Gipuzkoan, berriz, 1910 eta 1929 artean hasi zen portzentaje txikitan eta, geroago, handituz joan zen.

Bizkaiko eredua

Ezaugarriak eta oinarriak

  • Kontzentrazio geografikoa: Bilbo eta Itsasadarraren Ezkerraldean.
  • Aurretiko kapital-pilaketa, burgesia handiaren eskutik.
  • Enpresa handien nagusitasuna.
  • Sorrera: Burdinaren esportazio eta ustiaketa prozesuarekin hasi zen.
  • Oinarriak: Industria tradizionalaren presentzia, kokapen geografiko estrategikoa eta lehengai garrantzitsuak izatea.

Industrializazioaren hastapenak (1841-1876)

1841ean, Bilboko merkataritza-burgesiako talde bat burdina produzitzen eta eraldatzen hasi zen eta herrialdeko lehenengo sozietate anonimoa sortu zuen: «Santa Ana de Bolueta». Egur-ikatzez funtzionatzen zuen lehen labe garaia eraiki zuten. Aldi honetan, Bilboko merkataritza-burgesiak trenbidearen eta finantza-sistemaren ezarpena bultzatuko zuen.

Industrializazio-prozesua indartzea (1876-1898)

1876tik aurrera, Gerra Karlistak amaitu ondoren, Bizkaiko industria-hazkundea gauzatu zen. Enpresa handi hauen ekoizpenaren hazkundeak arazo larriak eragin zituen. Industria-garapenarekin batera, beste zerbitzu osagarri batzuk sortu ziren: 1891n Merkataritza Bankua eta Bilboko Burtsa, mozkinak inbertsioetara bideratzeko.

Mende amaierako garapena eta XX. mendeko lehen urteak

1898tik aurrera, nazioarte-mailako egoera egokia aprobetxatuz, Bizkaiko giro ekonomikoak aldaketa bat izan zuen; 1898-1901 urteen artean garapen nabarmena gertatu zen. XIX. mendearen bukaera honetan, burdin mearen eta burdin totxoaren esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-ontzigintzaren hazkundea ekarri zuten. Hori, aldi berean, bertako industria siderurgikoarentzat onuragarria izan zen. Euforia ekonomikoaren giroa nagusitu zen eta entitate handirik gabeko enpresa ugari sortu ziren Bilbon.

Gipuzkoako eredua

Ezaugarriak eta bilakaera

  • Banaketa geografikoa: Burgesia txikiaren eta ertainaren protagonismoa.
  • Gipuzkoako merkatariek industrializazioa bizkortu eta finkatu zuten.
  • Enpresa txiki eta erdi-mailakoen nagusitasuna.
  • Industria dibertsifikatua, sorrera ezberdinak eta garapen autonomoa, haien arteko erlaziorik gabe.

Gipuzkoako industrializazio-ereduaren oinarriak XIX. mendean jarri ziren. Industria-ekonomia modernoaren lehenengo aurrerapenak papergintzan izan ziren. Merkataritzaren bitartez bildutako kapitalak bideratu ziren industriara. Gainera, zenbait kasutan, iraganari lotuta; horrela, Urkitza zeharrola tradizionala Orbea lantegi bihurtu zen. 1860an bere instalazioak handitu zituen eta herritik kanpora ere atera zen. Zigarrolan, Aretxabaletan eta Bergaran zituen lantegiak.

Industrializazioaren ondorioak

Industrializazio modernoak zenbait gizarte-ondorio ekarri zituen. Lehenik, euskal lurraldeetako landa-guneetatik eta Espainiatik, batez ere Bizkaira, migrazio-olde handiak etorri ziren. Aldaketa eta egoera berriaren aurrean hainbat joera sortu eta eratu ziren. Mende hasieran sortu ziren lehen langile-elkarteak, Bizkaian baino geroago, nahiz eta Bizkaian beste industria-mota bat izan. Industria batez ere Tolosaldean, Deba ibarrean eta Errenteria aldean ezarri zen, eta beraz, baita sozialismoa ere. Aurrekoak berehala egin zuen talka bertako kultura tradizional, jainkozale eta elizkoiarekin.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Euskal Herrian industrializazioa?

Testuaren arabera, XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen, Gerra Karlistak amaitu eta liberalismoaren garaipena eman zenean. Bizkaian, 1880 inguruan hasi zen Euskal Herriko egitura ekonomikoa eraldatzen.

Zergatik garatu zen berandu industrializazioa Euskal Herrian?

Testuak hiru arrazoi ematen ditu: Fernando VII.aren erreinaldiko politika ekonomikoaren gelditasuna, Gerra Karlistek modernizazio-ahaleginak eragotzi zituztela eta euskal kapitalaren ahulezia XIX. mendean.

Zein ezaugarri ditu Bizkaiko industrializazioak?

Kontzentrazio geografikoa Bilbo eta Ezkerraldean, enpresa handien nagusitasuna eta siderurgiaren protagonismoa dira. Aurretiko kapital-pilaketa burgesia handiaren eskutik gertatu zen.

Zein ezaugarri ditu Gipuzkoako industrializazioak?

Burgesia txiki eta ertainaren protagonismoa, enpresa txiki eta erdi-mailakoen nagusitasuna eta industria dibertsifikatua dira. Papergintza izan zen lehen industria-aurrerapena.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Euskal Herrian industrializazioa?
2. Zein sektore nagusitu zen Bizkaian?
3. Zein izan zen Gipuzkoako lehen industria-aurrerapena?
4. Zein erakunde sortu zen 1841ean Bizkaian?
5. Zein izan zen industrializazioaren gizarte-ondorio bat?
6. Zein urtetan sortu ziren Bilboko Merkataritza Bankua eta Burtsa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.