Frankismoaren ezaugarriak: Politika, Ekonomia eta Egonkortzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Barne politika eta erregimenaren egitura

Politikoki diktadura ezarri zen, kanpo-harremanak murriztuz. Politika antidemokratikoa izan zen: eskubide gehienak ukatuak ziren, ez zegoen konstituziorik eta arlo politikoan falangistek indar handia zuten. Egoera aldatuz zihoan eta, ondorioz, Francok oreka aurkitzeko aldaketak egin zituen:

  • Espainiarren Forua: Eskubideen eta askatasunen deklarazioa izan zen. Gerra bukatzean, nazioaren itxura garbitzeko sortua, itxurakeria besterik ez zen izan; eskubide mugatuak zituen eta egitura autoritarioa goraipatzen zuen.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea: Espainian sufragio unibertsala onartua zegoela erakusteko, Francok erabakiak hartzean espainiarrei galdeketa baten bidez galdetzen zien.
  • Ondorengotzaren Legea: Erreferendumean bozkatua eta onartua, tradizioari jarraituz, Francoren buruzagitza biziartekoa eta berak aukeratutako ondorengoa onartzen zituen.

Ekonomia: Autarkia garaia

Gerra amaitzean, autarkia eta interbentzionismoa izan ziren ekonomiaren ezaugarri nagusiak; hau da, herrialdeak bere burua asetzeko bakarrik produzitzea. Hori lortzeko, estatuak sektore guztietan parte hartu zuen:

  • Inportazioak mugatu ziren.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako produkzioa kontrolatu zen.
  • Industrian protekzionismoa ezarri zen.

Industria sorkuntza kontrolatzeko INI (Instituto Nacional de Industria) sortu zen, eta horren bidez ENDESA, RENFE, ENSIDESA, IBERIA eta SEAT bezalako enpresak eratu ziren. Hazkundeak behera egin zuen, errenta per capita jaitsi zen eta lehengai zein teknologia falta nabarmena izan zen. Ondorioz, produkzioa, soldatak eta bizi-maila jaitsi ziren. Honek merkatu beltzaren sorrera ekarri zuen.

Erregimenaren egonkortzea

Kanpo-politikari dagokionez, Espainiak sistema totalitarioa izaten jarraitzen zuen, baina bere antikomunismoa garrantzitsuago bihurtu zen. Erregimenaren onarpena bi gertaera nagusik bultzatu zuten:

  1. Konkordatua: Vatikanoak eta Espainiak izenpetua. Itun honek erregimenari legezkotasun morala eta nazioarteko onarpena ekarri zizkion. Trukean, Elizak indarra irabazi zuen erakundeetan eta irakaskuntzan.
  2. Ekonomia eta nazioarteko harremanak: Merkataritza-harremanak sinatu ziren eta Marshall Planaren barruan maileguak lortu zituen. Azkenik, 1955ean NBE-n sartzea lortu zuen, baita UNESCO eta FMI erakundeetan ere (EEE eta NATO-n, ordea, ez).

Entradas relacionadas: