Espainiako garapen ekonomikoa eta gizarte aldaketak (1960-1975)
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,36 KB
Garapeneko Espainia (1960-1969): Hazkunde Ekonomikoa “Desarrollismoa”
Egonkortze plana gaindituta, Espainia herrialde azpigaratu izatetik munduko hamargarren industria potentzia izatera pasa zen. Horri esker, produktu nazionala hazi eta enplegua hobetu zen. "Desarrollismoaren" garaia zen eta zergen bidez babestu zen barne merkatua.
Gobernuko ministro teknokratek lau urteko hiru Garapen Plan burutu zituzten. Politika ekonomiko horiek, finantziazio publikoaren bidez lagunduta, kapitalak sektore eta leku jakinetara erakarriko zituzten.
Garapen Ekonomikoaren Finantziazioa
Inbertsioak eta inportazioak turismotik eta emigranteek bidalitako dirutik egiten ziren. Milioi bat langile inguru emigratu baitzuten.
Sektore Nagusiak
Erakunde eta enpresa pribatuen bitartez, industria produkzioak hazkunde handia izan zuen. Oinarrizko industria asko hazi zen: industria kimikoa, mekanikoa... Baina garapen sektorerik handiena automobilarena izan zen, espainolak modu masiboan hasi baitziren kotxea erabiltzen. Industrializazioa sustatzeko, ekipo ondasunen eta teknologiaren inportazio handia egin behar izan zen. Bankak eta industria talde handiek estatuaren laguntza itzela izan zuten.
Aldaketak Gizartean eta Kulturan: Desorekak
Espainiak desoreka handiak zituen. Baziren bizi maila handiena zuten hainbat probintzia. Gobernuaren planifikazioaren ondorioz, industrialdeak sortu ziren; baina Andaluzia eta Extremaduran atzerapenak zeuden.
Nekazari-exodoa
Espainiako hainbat biztanlek euren herriak utzi eta Europara edo Espainiako eskualde aberatsetara joan ziren. Horrela, hirien eta herrien arteko desoreka nabaria zen. Kontrolik gabeko hirigintza espekulatzailea hazi zen, eta txabolismoa eta ingurumen arazo larriak sortu zituen.
Bizi Mailako Hobekuntzak
Turismoaren, emigrazioaren eta enpresek eskainitako produktuen eraginez, espainolen artean beste bizimodu bat hedatu zen: kontsumismoa. Enplegu betetzearen, hezkuntza garatzearen eta soldatak igotzearen eraginez, ongizatearen eta tolerantziaren kulturan oinarritutako gizartea sortu zen.
Aldaketak Kulturan eta Hezkuntzan
Hedabideetan zentsura edo manipulazio sistematikoa izan zen, eta kulturaren tresna nagusia Televisión Española izan zen. Aldizkariak ere sortu ziren eta hezkuntza gizarte osora zabaldu zen.
Kanpo Harremanak: Gibraltar eta Europako Merkatu Batua
Estatu Batuekin egindako itunarekin diktadura indartuta, Marokorekiko tirabirak leundu ziren eta Espainiako diplomaziak arrakasta handia lortu zuen. Gibraltarren deskolonizazioa onartu zuten; baina ministroak presio ekonomikoak ezarri zituenez, Gibraltarreko biztanleen sentimendu britaniarrak indartu ziren. Frankok Ekuatore Gineari independentzia eman zion.
Elkarrizketak EEErekin eta Lehentasunezko Akordioa
1957an, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen; baina Espainia ezin izan zen sartu, estatu demokratikoek bakarrik zutelako eskubide hori. Hala ere, Lehentasunezko Akordioaren bitartez, zenbait truke erraztu ziren. Akordioa Espainiarentzat onuragarria izan zen EEErekiko merkataritza defizita murrizteko orduan. Baina, EEEn sartu gabe, Espainiako ekonomia baztertuta gelditzeko arrisku handia zegoen.
Erregimenaren Immobilismoa, Gizarte Mugimendu Berriak eta Erregimenaren Aurkako Oposizioa
Erregimenaren immobilismoa eta Prentsaren Legea
Erregimenak zapalkuntza gogortzen eta gizartea neutralizatzen saiatu zen, eta komunikabideen manipulazioaren bidez egin zuen. Horretarako, Ordena Publikoko Auzitegia sortu zuten biztanleria euren iritzi politikoengatik epaitzeko.
Oposizio "moderatua"
Erbesteko alderdi errepublikanoak batasun proiektu baten inguruan biltzen hasi ziren, eta harremanak ezarri zituzten indar monarkikoekin eta kristau demokratekin. Munichen, 1962an, bildu ziren euskal alderdi moderatuak ezkerreko oposizioarekin, guztien jarrerak batzeko eta ekintzak burutzeko. Kanpoan utzi zuten alderdi bakarra PC izan zen, orduan Errusiari lotuta egoteagatik.
PCEren protagonismoa
Alderdi Komunista (PC) zen Espainian jazarpen handiena jaso eta ekintza gehien burutu zituena. Haien helburu nagusia frankismoa salatzea eta benetako erakunde demokratikoak berrezartzea zen.
Langile mugimendu berria
Lan munduko gatazkak gero eta handiagoak ziren, eta horregatik, langile mugimenduak greba askatasunaren eta sindikatuak sortzearen aldeko ekintzak garatu zituen. Bi izan ziren langile borrokarako hautatu ziren estrategia nagusiak: sindikatu bertikalean sartzea eta barnetik borroka egitea (PCEk defendatzen zuen aukera, Langile Komisioak - CCOO); edota sindikatu bertikala errefusatzea (UGT eta ELAk defendatzen zutena).
Unibertsitate oposizioa
Unibertsitate ugari sortu zen, eta ikasle mugimenduak unibertsitate frankistaren egitura zaharrekin egin zuen topo; SEU sindikatuarekin, adibidez. Horregatik, protestak areagotu eta hainbat katedratiko kanporatu zituzten, ikasleen alde azaldu zirelako.
Mugimendu nazionalistak
Frankismoaren ultranazionalismoaren aurrean, Kataluniako eta Euskadiko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren. Katalunian, CNT desagerturik, kulturaren superraldia eta Kataluniako nazioari garrantzi handia eman zitzaion, baita organismo bateratua sortu ere. Baina diktaduraren arazo nagusia Euskadiko ETA erakundea izan zen; izan ere, borroka armatua aukeratu eta erresistentzia gaitasun handia erakutsi zuen.
Klero berria
Eliz hierarkiaren aldetik, jarrera autonomoago eta gero eta kritikoagoak erakutsi zituzten erregimenaren aurrean. Vatikano II. Kontziliotik, klero gaztea eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren, frankista zela leporatuta, eta Elizak diktaduraren aurka parte hartzea eskatu zuten.
Frankismoaren Gainbehera (1969-1975)
Carrero Blancorekin: Erregimenaren Jarraipena, Kontraesanak eta Matesa Kasua
1969an, diktadoreak 77 urte zituen eta Parkinson gaixotasunak jota zegoen. Gorteek Joan Karlos printzea izendatu zuten estatuko burutzan oinordeko. Falangeren ideologia monarkiaren aurkakoa izan arren, falangistek ez zuten arbuiatu Francoren hautagaia, ministro teknokratek lan gogorra egin baitzuten oinordekoa aukeratzeko. Beraz, Matesa kasua sortu zen.
Franco gehiago urrundu zen jarduera politikoetatik, eta erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko lehia sortu zen. Erregimenean krisi bat gauzatu zen, frankisten arteko barne zatiketa zelako. Gainera, terrorismoak gorakada nabaria izan zuen, eta oposizioaren antolamendua eta langile mugimendua ez zen bat erregimenekoarekin.
1973an, Carrero Blanco presidenteorde izatetik gobernuburu izatera pasa zen, eta bi arazori egin behar zien aurre: erreformak ezabatzea eta oposizioa zapaltzea. Carrerok alderdi politikoak legeztatzeko prozesua gelditu zuen, eta zapalkuntza politikoa "1001 Prozesua"-ren bidez gauzatu zen (Comisiones Obrerasko liderren aurka egindako epaiketa). 1973ko abenduan, atentatu batean, Carrero Blanco hil zuen ETAk, eta gauzak asko okertu zitzaizkion Espainiako gobernuari. Erregimenaren iraupenaren bermea eten egin baitzen.
Arias Navarro Gobernu Presidentea
Gobernua 1974ko urtarrilean eratu zen. Erregimenaren historia osoan, eragin zibil handiagoa izan zuen gobernua izan zen. Prentsa liberalizazioak egin zituen. Hala ere, elizaren aurka egin zuen, eta euskal nortasuna onartzeko eskatu zion.
Langileen grebak ohikoak ziren, petrolioaren kostuak gora egin eta prezioak igo zirelako, baita soldatak jaitsi ere.
Francoren lehenengo gaixotasunaren ondorioz, jarduera politikoa ugaritu egin zen. Alderdi Komunistak zenbait ekitaldi politiko aurkeztu zituen, eta jende ugari hurbildu zen. Gero, alderdi politiko gehiago batuz, demokrazia ekartzeko, elkarren artean zituzten desadostasunak gainditzeko biltzen ziren.
Irekitasunaren porrota (1974) eta azken krisia
Oposizioaren jarduera politikoak indartu egin ziren, eta gainera, talde terroristak ugaritu. Gobernuaren errepresioa indartu zen, eta erregimenaren nazioarteko isolamendua burutzen ari zen errepresioagatik.
Francoren gaixotasuna aprobetxatuz, Martxa Berdea antolatu zuten Saharan, deskolonizatu gabe zeukaten gunea. Arias Navarroren gobernuak, lurralde horren autodeterminazioaren aldeko konpromisoak baztertuta, bertan behera utzi zuen lurraldea, eta, horrela, Marokoren eta Mauritaniaren artean banatuta gelditu zen. Azkenik, Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen.