Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975): Zapalkuntza eta Erresistentzia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,7 KB

Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)

Sarrera

Francok Gerra Zibila irabazi zuenetik, hil zen arte, modu diktatorialean gobernatu zuen. Estatuko gainerako lurraldeetan bezala, euskara eta euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten, debekatuak izanik. Frankismoa totalitarismoan oinarritu zen, Espainia bakarra izan behar zuelakoan, eta diktadura pertsonalaren sisteman. Euskal Herriari dagokionez, gerra osteko lehen etapa eta irekiera ekonomikoa bereiz ditzakegu. Ondoren, garapen ekonomiko handia eman zen, baina baita erregimenaren aurkako herri mobilizazioak ere, eta erregimenak errepresio gogorrarekin erantzun zuen.

Gerra ostea eta erregimenaren hasierako urteak

Euskal Herrian, Bilbo erori zenean, bi bando bereizi ziren: irabazleena eta galtzaileena. Galtzaileek gerraren ondorengo ondorio latzenak jasan behar izan zituzten. 1939ko apirilaz geroztik, nazionalek erabateko garaipena eskuratu zutenean, Euskal Herrian eskubide eta eskumenak ezabatu eta ideiak zapaldu ziren. Hala ere, karlista, kontserbadore eta falangista askok altxamendua babestu eta Francoren alde egin zuten borrokan. Euskal gizartean, Francoren erregimenak goi burgesiaren, enpresaburuen eta nekazarien laguntza izan zuen. Bestetik, hiritar asko apolitikoak ziren.

Gerra osteko ekonomia

Gerra osteko urteak ekonomikoki oso gogorrak izan ziren. Gerra Zibilaren ondorioz, euskal industriaren egiturak ia gerra aurreko moduan gelditu ziren. Estatuak euskal industriako produktuen erosketa ziurtatzen zuen arren, euskal industriak arazoak izan zituen, bloke ekonomikoaren ondorioz lehengaiak eta erregaiak lortzeko zailtasunak izan zituelako, politika ekonomiko interbentzionista eta autarkikoaren ondorioz. Gainera, diktadurak Bizkaia eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak ezabatu zituen. Honen ondorioz, aldundiek diru iturri gutxiago izan zuten beren eginkizunak aurrera eramateko. Politikoki, J. A. Agirre buru zuela, Eusko Jaurlaritzak Bigarren Mundu Gerra hasi zenean itxaropena berreskuratu zuen.

Diaspora eta kanpoko erresistentzia

Frankistek Bilbo konkistatu ondoren, J. A. Agirrek Frente Popularreko alderdi politiko guztiak kontzentrazio gobernuan parte hartzera deitu zituen. 1938an, Euskal Gobernua Frantziara joan zen. Naziek Frantzia okupatu eta Vichyko gobernua ezarri zutenean, Eusko Jaurlaritzaren bulegoak eta EAJ alderdiaren lokalak itxi egin zituzten. Bigarren Mundu Gerran, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londresen eta New Yorken, eta harreman onak izan zituen nazismoaren aurkako borrokan. Aldi berean, Frantziako gerrilletan parte hartu zuten euskaldun askok, alemanen kontra egiteko. 1945eko martxoaren 31n, Baionako Ituna sinatu zen. Itun horretan, indar politiko eta sindikal guztiek Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten. 1947tik aurrera, euskal oposizioaren itxaropenak zapuztu zituen Francok. Erbesteko Eusko Jaurlaritzak garbi ikusi zuen aliatuek lagun izango zutela, komunismoaren aurkakoa zelako. Baina alferrik izan zen, erregimena ondo baliatu baitzen barneko oposizioa erreprimitzeko. Agirreren itxaropenak hutsean gelditu ziren, EEBBek 1953ko hitzarmena Francorekin izenpetu zutenean. 1953an, Vatikanoarekin Konkordatua eta Espainia NBEn sartu zen (1955), nazioarteak diktadura frankista onartuz. Aipagarriak dira 1947ko eta 1951ko grebak, arrazoi ekonomiko eta politikoengatik. Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren aurkako oposizio hasiberria zirela eta, greba orokor baterako deialdia egin zen 1947an. Grebak maiatzaren 9ra arte iraun zuen, eta errepresioa gogorra izan zen. Geroago, euskal erresistentziak beste greba orokor bat antolatzea lortu zuen. Bestalde, alderdien arteko adostasuna apurtu egin zen hiru urte geroago, PC alderdia Eusko Jaurlaritzatik egotzi zutelako eta Gerra Hotzaren ondorioz mendebaldekoen komunismoaren aurkako giroa zegoelako. 1957an, Pariseko Hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Errepublikari uko eginez, monarkikoengana hurbiltzeko asmoarekin. Hitzarmen hau kritikatua izan zen, euskal Estatutuaren erreibindikazio nagusietan amore eman zuelako.

Euskadi 1960tik 1975era bitartean: Aldaketa bizkorreko aroa: Desarrollismoa eta euskal kooperatibismoa

Garapen ekonomikoak Euskal Herrian eragina izan zuen. 1959tik aurrera, Euskadi etapa berri batean sartu zen. Une hartan onetsitako Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua. Atzerriko kapitala heldu, enpresa berriak sortu eta milaka etorkin heldu ziren. Baina ondorio garrantzitsuenetako bat erregimenaren kontraesan politikoaz jabetzea izan zen. EAE osoan, Egonkortze Planaren eraginpean, 1973ra arte hazkunde iraunkorra egon zen. Aldi honetan, Euskadiko garapen ekonomikoa ikusgarria izan zen. Nazio-berreraikuntzako planak aprobetxatuz, lantegiek...