Frankismoa: ezaugarriak, garapena eta amaiera (galdetegia)
Resumen
Dokumentu honek Frankismoaren oinarriak, zapalketa bitartekoak, Bigarren Mundu Gerrako jarrera, autarkia eta 1959ko Egonkortze Plana, 40ko eta 50eko hamarkadetako oposizioa, 60ko hamarkadako garapen ekonomikoa eta diktaduraren amaiera aztertzen ditu. Ikasleak erregimenaren ezaugarri nagusiak, bere euskarriak eta gizarte eta ekonomia aldaketak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Frankismoaren ezaugarri nagusiak nazional-katolizismoa, militarismoa, nazionalismo zentralista eta nazional-sindikalismoa izan ziren.
- Falangea alderdi bakarra izan zen eta Eliza Katolikoa, Armada eta lur-jabe eta enpresaburuek erregimena babestu zuten.
- Autarkiaren helburua kanpoko menpekotasuna murriztea zen, baina ekonomia atzeratu, inflazioa igo eta errazionamendua eragin zuen.
- 1953ko Vatikanoarekiko Konkordatuak eta AEBekiko akordioek isolamendutik ateratzen lagundu zuten.
- 1959ko Egonkortze Planak merkatu liberalizazioa eta atzerriko inbertsioak sustatu zituen, eta 1960-75eko garapen ekonomikoa ekarri zuen.
- 1969an Juan Carlos izendatu zuen Francok bere ordezkari, eta 1973an ETAk Carrero Blanco hil zuen.
I. Frankismoaren Oinarriak eta Ezaugarriak
1. Frankismoaren ezaugarriak eta bakoitza azaldu
- Nazional-katolizismoa: Muturreko pentsaera nazional-katolikoa. Francok Jainkoak salbatzeko hautaturiko gizona zela uste zuen. Espainiarra izateak berezkoa du fede katolikoa.
- Militarismoa: Gizartean garrantzi handia izango dute militarrek, eta kargu zibil asko haien esku egongo dira.
- Nazionalismo zentralista: Oso zentralista zen, nazionalista. Horregatik, abertzale katalan eta euskaldunen kontra zeuden.
- Nazional-sindikalismoa: Praktikan frankismoa kapitalista zen. Frankismoak alderdi politikoen sistema ukatu eta alderdi bakarra ezarri zuen: Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
2. Zeintzuk izan ziren Frankismoaren zutabeak?
- Falangea: Alderdi bakarra Falange Española Tradicionalista de las JONS zen. Falangek, erregimenak iraun zuen bitartean, ordezkariak izan zituen Francoren ministroen artean.
- Eliza Katolikoa: Estatua eta Eliza ezin ziren banandu. Eliza espainiarrak nahi izan zuen guztia eduki zuen: diru-laguntzak, hezkuntzaren kontrola... Horrela, aginte politikoak Eliza babestu zuen, eta aldi berean, Eliza Estatua eta Francoren ideal patriotikoak legitimatzeko tresna izan zen.
- Armada: Militarrek izan zuten indarrik handiena gobernuan. Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan.
- Laguntza eman zioten taldeak: Lur-jabe handiak, industria-enpresaburuak, finantzariak, probintzietako burgesia txikia eta nekazari katolikoak.
II. Zapalketa eta Nazioarteko Jarrera
3. Zapalketa bitartekoak
Erantzukizun Politikoen Legea (1939)
Lehen lege zapaltzailea izan zen. Errepublikarekin modu batera edo bestera elkarlanean aritu zirenak argitu nahi izan zituzten.Gerra Kontseiluak / TOP
1963 arte epaiketak militarrek egiten zituzten. Momentu horretatik aurrera, epaiketak zibilak egiten hasi ziren (Tribunal del Orden Público).Langile Batailoiak
1940an, kartzelan sartu zituzten errepublikanoak langile moduan erabili zituzten.Ondasunen Konfiskazioa
Gobernua atzerrira joandako guztien ondasunekin gelditu zen, baita alderdi errepublikanoen ondasunekin ere.Lan Arloan
Arlo publikoan, Errepublikaren aldeko funtzionarioak bota egin zituzten (irakasleak, abokatuak...). Arlo pribatuan, berriz, enpresaburuei presioa egin zieten, Errepublikaren alde egondako langileak botatzeko.Nazionalismoekin
Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako hizkuntza edo kulturarekin zerikusia zuen guztia debekatu egin zuten.
4. Zein paper jokatu zuen Espainiak Bigarren Mundu Gerran?
- Hendaiako Bilera: Franco eta Hitlerrek izan zuten bilera bat izan zen. Hitlerrek Espainia gerran sartzea nahi zuen, baina Francok eskatzen zuena eta eskaintzen ziotena oso urrun zeuden. Francok Hitlerri Frantziak Ipar Afrikan zeuzkan koloniak eskatu zizkion.
- Dibisio Urdina: 1941ean boluntario falangistek osatutako batailoia Errusiara joan zen Alemaniari laguntzera.
- Serrano Suñer: Atzerri ministroa eta alemanen aldekoa zen.
5. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, nolakoa izan zen irabazleen jarrera hasierako urteetan?
Isolamendua: Hartutako neurriak
- Frantziak bere mugak itxi zituen.
- Nazio Batuetan (NBE) ez zioten sartzen utzi.
- Enbaxadoreak Espainiatik joan ziren.
III. Ekonomia: Autarkia eta Egonkortze Plana
6. Gerraosteko ezaugarri ekonomikoak aipatu
- Goseteak
- Hornidura falta
- Azpiegiturak suntsituak
- Nekazaritzan krisia
7. Zer da autarkia edo iraupen ekonomikoa? Zertan oinarritzen da?
Autosufizientea izatea eta herrialdeak behar duen guztia berak ekoiztea, kanpotik ahalik eta gutxien erosiz.
8. Autarkiaren ondorioak eta eragina aipatu
Politika ekonomiko txarra izan zen, Espainiak oinarrizko lehengairik ez zuelako eta teknologia industriala atzeratua zeukalako. Ondorioak hauek izan ziren:
- Errenta per capita gutxitu zen.
- Hazkunde industriala oso baxua izan zen.
- Inflazio oso altua.
- Defizit komertziala: gutxi saldu eta asko erosi.
- Soldatak behera.
9. Zer izango da INI? Jarri adibide batzuk
Instituto Nacional de Industria. Estatuak edo gobernuak sortutako industria multzo publiko handi bat. Adibideak: Endesa, RENFE, Iberia.
10. Errazionamendu kartilak eta merkatu beltza. Azaldu.
- Errazionamendu kartilak: 40ko hamarkadan familia bakoitzari ematen zitzaizkion kartilak, oinarrizko produktuak eskuratzeko.
- Merkatu beltza: Merkatu ofizialetik kanpo salmentan egongo ziren produktuak, prezio altuagoetan.
IV. Oposizioa eta Nazioarteko Irekiera (40ko eta 50eko hamarkadak)
11. Barne oposizioa 40ko hamarkadan: Makiak eta greba orokorrak
- Makiak: Gerlariak ziren, erregimenaren aurka mendian borrokatzen zirenak.
- Val d'Aran harana (1944): 4.000 soldadu komunista saiatu ziren haranetik sartzen, baina erabateko porrota izan zuten.
- Lan gatazkak: Bilbon (1947) eta Bartzelonan (1951) egon ziren greba orokorrak.
12. 50eko hamarkadan Frankismoak isolamendutik ateratzea lortu zuen. Zeinekin lortu zituen akordioak?
- Amerikako Estatu Batuekin (AEB): Espainiak eta AEBk defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zuten. AEBk baseak instalatu zituen Rota (Cadiz), Zaragoza, Morón (Sevilla) eta Torrejón (Madril) hirietan. Espainiak Plan Marshallen diru-laguntza jaso zuen.
- Vatikanoarekiko Konkordatua (1953): Erregimenak laguntza asko eman zizkion Elizari, eta aldi berean, mundu katolikoaren babesa jaso zuen. Elizaren forua berretsi zen (apaizek euren jurisdikzioa zeukaten), apaizek soldata jasoko zuten eta Elizak irakaskuntzan eskubide zabalak lortu zituen. Gobernuak, berriz, gotzainak izendatzeko gaitasuna bere gain hartu zuen.
13. 50eko hamarkadan egoera ekonomikoa pixka bat hobetu zen. Zeren eraginez?
Marshall Plana eta turismoak utzitako diruagatik.
14. 1959ko Egonkortze Plana. Zertan oinarrituko da?
Gastu publikoa murriztu, kreditua murriztu, soldatak izoztu, aparteko orduak mugatu eta pezeta debaluatu. Era berean, Planak amaiera eman zien barruko merkataritza eta industria-kontrol askori, eta atzerriko inbertsioak sustatu zituen.
15. Oposizioaren eboluzioa 50eko hamarkadan. Zein sektoretan garatuko da?
Hiru sektore garatuko dira:
- Langileen Mugimendua: 1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak frankismoko eredu autarkikoarekin itota, zailtasunak sortu zizkion erregimenari. Horrela, langileen haserrea eman zen eta errebindikazio ekonomikoak nagusitu ziren. Alderdi Komunista barruko oposizioko indar nagusia izan zen.
- Unibertsitate Mugimendua: Ikasleen borroka.
- Nazionalismoak: Katalunian eta Euskal Herrian berpiztu ziren. ETA sortu zuten 1959an.
V. Garapen Ekonomikoa eta Diktaduraren Amaiera
16. 1960-75eko garapen ekonomikoak zer lortu zuen?
- Produktu Nazionala haztea.
- Enplegu betea.
- Espainia apurka-apurka munduko ekonomian sartzea.
17. Garapen ekonomikoak izan zituen ahuleziak
Diru gehienak bankarien eta enpresaburuen esku geratu ziren.
18. Zein aldaketa eman ziren gizartean eta kulturan 60ko hamarkadan?
- “Mirari ekonomikoaren” eraginez, Espainiako gizartea azkar aldatzen hasi zen. Hainbat milioi pertsonak euren herriak utzi eta Europara, Espainiako eskualde aberatsetara edo probintziako hiriburuetara joan ziren: Euskadi, Katalunia, Valentzia eta Madrilera.
- Turismoaren eztandarekin, Mediterraneoko itsasertza goitik behera aldatu zen. Laurogeiko hamarkadan onetsitako Kosta Legea berandu iritsi zen.
- Turismoaren, emigrazioaren eta enpresa multinazionalak ezartzearen eraginez, kontsumismoan oinarritutako ideia sartzen joan zen.
- Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea (1963) onartu zen: erretiroko pentsioak eta osasun estaldura.
- Hezkuntzaren Lege Orokorra (1970): Lege horren bidez, derrigorrezko eskolatze-aldia hamalau urtera arte luzatu zen.
19. Lortu zuen Espainiak Europar Batasunean sartzea? Zer lortu zuen?
Ezetza jaso zuen demokrazia eta garapen ekonomikoa lortu arte. Hala ere, Lehentasun Akordioaren bidez (1970), erraztu egin ziren Sei Herrialdeen eta Espainiaren arteko trukeak.
20. Zein sektorek egin zioten oposizioa Frankismoari 60ko hamarkadan?
- Langileen mugimenduak
- Ikasleen protestak
- Mugimendu nazionalistak
- Oposizio politikoa
- Eliza erregimenaren aurka
21. Noiz izendatu zuen Francok Juan Carlos bere ordezkari agintean?
1969an izendatu zuen.
22. Komentatu zer gertatu zen Matesa kasuan
Frankismo garaian lehen korrupzio kasu handia argitara atera zen.
23. Carrero Blanco. Nor zen? Zein funtzio bete zuen? Noiz hil zuen ETAk?
Francoren osasun txarraren ondorioz, Carrero Blanco presidenteordeak garrantzi handia hartu zuen. Pixkanaka, Carrerok agintea hartu zuen, eta haren helburua Frankismoa mantentzea zen, erreformetatik urrunduz. 1973ko abenduaren 20an ETAk hil egin zuen atentatu batean.
24. Martxa Berdea azaldu
Gobernu marokoarrak antolatutako oinezko martxa bat izan zen, Sahara berreskuratzeko. Horren aurrean, Espainiaren erantzuna lurralde horretatik alde egitea izan zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein ziren Frankismoaren lau ezaugarri nagusiak?
Nazional-katolizismoa, militarismoa, nazionalismo zentralista eta nazional-sindikalismoa. Erregimenak alderdi politikoen sistema ukatu eta alderdi bakarra ezarri zuen.
Zer da autarkia?
Herrialdea autosufizientea izatea eta behar duen guztia bere kabuz ekoiztea, kanpotik ahalik eta gutxien erosiz. Espainian politika ekonomiko txarra izan zen.
Zer da INI?
Instituto Nacional de Industria, Estatuak sortutako industria-talde publiko handia. Adibidez Endesa, RENFE eta Iberia.
Noiz sortu zen ETA?
1959an sortu zen, testuaren arabera.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.