Clara Campoamor: emakumeen botoaren aldeko hitzaldia Gorte Konstituziogileetan (1931)

HistoriaActualizado el 5,22 KB

Resumen

Testu honek Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emakumeen botoaren aldeko hitzaldia aztertzen du, 1931koa. Argumentuak, egitura eta testuingurua azaltzen ditu: Errepublikaren hasiera, Gorteen osaketa eta eztabaida politikoak. Ikasleak ulertuko du zergatik garrantzitsua zen emakumeen sufragioa eta zer eragin izan zuen 1932ko legearekin.

Puntos clave

  • Clara Campoamorrek emakumeen botoaren eskubidea defendatu zuen Gorte Konstituziogileetan, 1931n.
  • Testuak bi paragrafo ditu: lehenengoan eskubidea eskatzen du; bigarrenean Espainia lehen estatu izan behar dela azaltzen du.
  • 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeek monarkiaren aurkako plebiszitu gisa jokatu zuten, eta Alfontso XIII atzerriratu zen.
  • Errepublikarren eta sozialisten koalizioak gehiengo handia lortu zuen 1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan.
  • Campoamorrek dibortzioaren eta matrimonioz kanpoko seme-alaben berdintasunaren aldeko legeak ere lortu zituen.
  • Emakumezko sufragioa eta dibortzio legea 1932an onartu ziren, eta Frankoren diktaduran desegin zituzten.

Ponte a prueba

Testuaren sailkapena Iturria: 1. Mailakoa. Clara Campoamorren hitzaldia delako eta diputatu honek egin zuen moduan agertzen zaigu. Gaia: politikoa da, oraindik konstituzioaren artikulu bat bilakatu ez delako. Hitzaldi honekin diputatuak konbentzitu nahi ditu emakumeen aldeko botoa emateko. Egilea: Clara Campoamor Rodríguez (1888-1972) politikoa espainiarra, emakumezkoen botoa gehien defendatu zuena. Eskubide hau 1931an lortu ondoren, 1932an gauzatu zen. Biografia: ideologia mauristako La Tribuna egunkarian egin zuen lan, non politikarekin interesa hartu baitzuen. 36 urte zituelarik zuzenbidezko karrera bukatu zuen. Nahiz eta emakumeen eskubideen aldeko ideiak PSOEren hurbil egon, ez zen inoiz alderdi honen kide izan, ezta Primo de Riveraren sozialisten kolaborazioa onartu ere. Alperrik saiatu zen errepublikanoen batasuna lortzen. Jakako zenbait matxinatuen defentsa bere gain hartu zuen. 1931an, Partido Radical zerrendetako diputatua izan zen. Alderdi honen ideologia errepublikarra, liberala, laikoa eta demokrata zen. Gorte konstituziogileetan parte hartu zuen non borrokatu baitzuen berdintasunarengatik (sexua eta legezko/ez legezko semealabengatik), dibortzio eta sufragio unibertsalarengatik. Azken puntu hau lortu zuen parlamentuan eztabaida luze baten ondoren. 1933an, ez zen diputatu berriro izan. Hurrengo urtean alderdia utzi zuen CEDAren esanetara jartzeagatik eta Asturiasko errepresio gogorrarengatik. Gerra zibilaren hasieran Frantziara, Argentinara eta Suitzara atzerriratu zen. Testua subjektiboa da? Emakumeen botoen aldeko hitzaldia denez, testuak baditu pasarteak non emakumeen eskubideak askatasunean eta gizaki izateagatik defendatzen dituen. Hala ere, bigarren paragrafoan subjektibotasuna nabaritzen da: konstituzio progresista denez emakumeen botoa onartzeko lehena izan behar dela. Jasotzailea: Kongresuko diputatuak, emakumeen botoa eztabaidatzen dutenak. Dokumentuaren fidagarritasuna. Dokumentu fidagarria da Kongresuko saioen egunkarian jasota dagoelako. Jatorria: publikoa da, nahi duenak irakur dezake. Kokatze kronologikoa (1931an) eta kokatze espaziala: Madrilgo Gorte Konstituziogileetan.

Analisia Testuaren egitura. Bi paragrafoz osatuta dago testua.
Lehenengoan emakumeek boto edukitzeko eskubidea eskatzen du. Bigarrenean azaltzen ditu zergatik Espainia izan behar da lehenengo estatua non emakumeek boto eman dezaketen. Testuaren ideia nagusia: Emakumeen botatzeko eskubidea. Bigarren mailako ideiak: Arau juridikoa: legea. Printzipio aristoteliko. Filosofo honen metafisikan emakumeek ez zuten arima intelektuala. Hau gizonezkoei zegokien baino ez. Behin-behineko gobernua: konstituzio egiten zen bitarteko gobernua. Sufragio: botazioak. Monarkia eta errepublikaren arteko kontrastea. Monarkia hogei mendetan ez eta Errepublika 15 egunetan bai. Latindar ganbara batean: Latinez eratorriko hizkuntza hitz egiten duten parlamentu batean. Legegizonak: diputatuak.

 3. Testuingurua Kausak:
Primo de Riveraren diktadura erortzean 1930ean, indar errepublikarrak bildu ziren Donostiako Ituna sinatzeko. Honen helburua monarkia desagerraraztea zen. Damaso Berenguerren gobernuak ezin zion monarkiari galdutako ospea itzuli. Hala ere, hurrengo urterako udal hauteskundeak eta orokorrak prestatu zituen sistemari diktadurarekin galdutako itxura demokratikoa emateko. Udal hauteskundeak 1931ko apirilaren 12an egin ziren, eta azkenean, monarkiari buruzko plebiszitua bilakatu ziren. Hiri garrantzitsuenetan aukera errepublikarra garaile izan zenez. Alfontso XIII.A atzerriratu behar zen. Niceto Alcalá-Zamorak, errepublikaren lehenengo presidenteak, sozialisten eta errepublikarren behin-behineko gobernua osatu zuen. Lehenengo helburua zen konstituzio errepublikar bat egitea. Hauteskundeak, Gorte konstituziogileak osatzeko, 1931ko ekainaren 28rako antolatu ziren. Errepublikarren eta sozialisten koalizioak gehiengo izugarria lortu zuen. Hori dela eta Kongresuak ezkerreko joera nabaria zuen.

Testua eta bere inguru historikoa:

Testu honen inguru historikoa konstituzio eztabaidetan kokatuta dago. Clara Campoamorrek, komisio konstituziogilearen kidea izanik, diskriminazioaren kontra lan egin zuen. Matrimonioz kanpoko seme-alaben berdintasuna eta dibortzioaren aldeko legeak lortu zituen, baina emakumeen botoa Gorteetan eztabaidatu behar zen. Diputatu gehienek ez zuten nahi eskubide hau konstituzioan islatzea, emakumeek Elizaren eragina handia zutelako. Victoria Kent Alderdi Erradikal Sozialistaren diputatuak biziki aurre egin zio Clarari. Azkenean PSOEren eta eskumako alderdien laguntzarekin proposamen hau aurrera joan zen.

4. Testuaren garrantzia Testuaren ondorioak. Azkenean, Gorteek onartu zuten emakumeen zenbait eskubide. Emakumezko Sufragio eta Dibortzio legeak Gorte Konstituziogileek onartu zituzten, 1932an. Honen kontra alderdi katolikoak jarri ziren. Historiagile batzuen ustez, emakumezko botoak, oso kontserbatzailea zenez, zerikusia zuen 1932ko hauteskundeetan CEDA-ren garaipenean. Frankoren diktadurak, atzera-eraginez, lege hauek desegin zituen 1939.09.23an. Demokrazia heldu zenean, 1981ean UCD-k sufragio unibertsala eta dibortzio lege berri bat onartu zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik defendatu zuen Clara Campoamorrek emakumeen botoa?

Testuaren arabera, emakumeek gizaki izateagatik eta askatasunean eskubide bera dutelako. Campoamorren ustez, konstituzio aurrerakoi batek emakumeen botoa onartu behar zuen lehenengo.

Noiz onartu zen emakumeen sufragioa?

Testuaren arabera, emakumezko sufragio eta dibortzio legeak Gorte Konstituziogileek onartu zituzten 1932an.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan eman zen Clara Campoamorren hitzaldia?
2. Zein alderdi politikotan zegoen Campoamor diputatu gisa 1931n?
3. Zer lortu zuen Campoamorrek parlamentuan eztabaida luze baten ondoren?
4. Nork atzerriratu behar izan zuen Espainia 1931n?
5. Zein izan zen Frankoren diktaduraren eragina emakumeen legeetan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.