Fronte Popularraren programa (1936): laburpena eta azterketa

HistoriaActualizado el 5,22 KB

Resumen

Testua 1936ko urtarrilaren 16an "El Socialista" egunkarian argitaratutako Fronte Popularraren programa politikoa da, ezkerreko alderdiek sortutako koalizioarena. Dokumentuak amnistia, 1931ko Konstituzioaren berreskurapena, lurren, bankuen eta klase-gizartearen gaiei buruzko adostasunak eta desadostasunak azaltzen ditu. Ikasleak Bigarren Errepublikako azken hauteskundeen testuingurua eta koalizioaren ideologia ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Fronte Popularra 1936ko urtarrilaren 15ean osatu zen, Izquierda Republicana, Unión Republicana, PSOE eta UGT alderdi eta sindikatuekin.
  • Programak amnistia orokorra eta 1931ko Konstituzioaren berreskurapena proposatzen zituen, eta horretan adostasun osoa zegoen.
  • Errepublikarrek ez zuten onartzen estatuak lurren jabe izatea, baina nekazarien egoera hobetzeko neurriak babesten zituzten.
  • Errepublikarrek ez zuten banka pribatua desagerraraztea onartzen, baina bankaren gaineko kontrola onartzen zuten.
  • Sozialistek klaserik gabeko gizartea nahi zuten; errepublikarrek, berriz, interes publikoa eta interes orokorra bilatzen zituzten.
  • Hauteskundeak 1936ko otsailaren 16an egin ziren, eta Fronte Popularrak irabazi zuen; uztailaren 17an Melillan altxamendu bat hasi zen gerra.
  • 1933ko hauteskundeetan CEDAk irabazi zuen, Lerrouxen gobernuburutzapean, eta ezkerreko alderdiak zatituta aurkeztu ziren.

Ponte a prueba

FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)

1.SAILKAPENA

Honakoa Testu politikoa da, Fronte Popularra osatzen zuten alderdiek eginikoa. Idatzia Populazio guztiari zuzenduta dago. Aipatzekoa da, Madrilen, “El Socialista”n (alderdi sozialistaren Aldizkaria) argitaratua izan zela 1936.
urteko urtarrilaren 16an. Fronte Popularra, ezkerreko hainbat alderdik (Izquierda Republicana, Unión Republicana, PSOE, UGT..) 1936.Urteko urtarrilaren 15ean osaturiko koalizioa Zen. Hau sortzeko Europako beste koalizioen ereduari jarraituko diote.

2.ANALISIA

Testua Sei paragrafoetan banaturik dago:
Lehenengoan, sarrera moduan, ezkerreko alderdiak zein konpromisotara iritsi Diren azaltzen da. Hurrengo 5 paragrafoetan hauen azalpena ematen da.

Bigarren Paragrafoan, esaten da 33ko hauteskundeak CEDAk (Lerroux  gobernuburu) irabazi dituela. Hauek ospatu Eta gero, preso politiko guztien amnistia onartzen du gobernuak, nahiz eta Auzitegiek kontrakoa esan. Puntu honetan erabateko adostasuna dago.

Hirugarren Paragrafoan, aipatzen da 1931.Urteko konstituzioa ez dela  baliogabetu, baina eskuina boterean egon den Bitartean, honen bazterketa eman dela. Hemendik aurrera ordea konstituzioa bere Osotasunean berreskuratuko da. Honetan ere adostasun osoa dago.

Laugarren Paragrafoan diote, errepublikarrek ez dutela onartzen estatua izatea lurren Jabe, sozialistek eskaera hau egiten duten bezala. Baina errepublikarrek uste Dute komenigarria dela nekazarien egoera hobetzeko neurriak hartzea.

Bosgarren Paragrafoan, aipatzen dute errepublikarrek ez dutela onartzen banka pribatua Desagertzea, horrela bankuak estatuaren menpekoak izateko (sozialistek nahi Duten bezala). Hala ere, bankaren inguruan kontrol bat egon behar dela onartzen Dute.

Azkeneko Paragrafoan, esaten da sozialistek klaserik gabeko gizartearen alde egiten Duten bitartean (langileen alde),  errepublikarren ustez ez dela klase baten Helburu sozial eta ekonomikoaren alde egin behar, baizik eta interes Publikoaren alde. Hau da, sozialistek langileen alde egiten dute, baina Errepublikarrek interes orokorra bilatzen dute, horrela langileen interesak Defendatuz baina jabeek izan ditzaketen interesak oztopatu gabe. Beraz, errepublikarren Ustez langileen egoeraren hobekuntza eman behar da, klaserik gabeko gizarte Batera iritsi gabe.

3.IRUZKINA

Bi Urteko eskuindarraren porrotaren ondoren hauteskundeak deitu ziren 1936.Urteko Otsailaren 16rako. Hilabete bat lehenago ezkerreko alderdiek Fronte popularra Koalizioa sortu zuten. Honako testua da, koalizioak proposatzen edo defendatzen Duen programa.

Errepublika Lehenengo momentuan ezkerreko gobernu bat izan da. Gobernu honek presio handiak Jasan zituen eskuinetik eta ezkerretik. Eskuinetik Sanjurjok emandako Altxamendua dugu, eta ezkerretik ordea langileen protestak eta Andaluziako Casas Viejas herrian anarkistek emandako saio iraultzailea. Hau guztiaren Ondorioz, 1933.Urtean egin ziren hauteskundeetara ezkerra zatitua aurkeztu zen Eta CEDAK lortu zuen garaipena.

Horrela Bi urteko eskuindarrari emango zaio hasiera, Lerroux izango delarik Gobernuburu. Gobernu honek aurretik Azañak hasitako erreforma guztiekin bukatu Eta gero, ezkerreko taldeen erradikalizazioa emango da. Aipatzekoa da, Asturiasen Sozialisten, anarkisten eta komunisten iraultza egon zela. Gobernuak ezin Kontrolatu, marokoar tropak deitu zituen. Horrela mugimenduarekin bukatuko da Baina hildako eta kartzelatu asko egongo dira.

Orduan, Alderdi erradikaleko goi kargu batzuk “Estraperlo” izeneko ustelkeria kasu Batean harrapatu eta gero, CEDA eta erradikalen arteko bereizketa emango da eta 1936.Urterako hauteskundeak deituko dira. Hilabete lehenago sortuko da Fronte Popularra.

Koalizio Honetan hainbat adostasun egongo dira, amnistia eta konstituzioaren Berrezarpena hain zuzen ere. Maila ekonomikoan ordea, desadostasunak egongo Dira, sozialistak nazionalizazio orokor baten alde agertzen diren bitartean, Errepublikarrek sistema demokratikoaren defentsa egiten baitute. Hala ere, Akordio minimo batzuk gauzatuko dira.

4.BALORAZIOA

Hauteskundeak Fronte Popularrak irabaziko ditu, nahiz eta alde aldirik ez egon. Horrela Azañaren lehendakaritzapean gobernu berri bat osatuko da. Gobernua saiatuko da Lehen adosturiko aldaketak aurrera eramaten. Dena den, begi bistan geldituko Dira koalizioaren barruko desberdintasunak eta jabeen eta langileen arteko Konfliktoak ugariak izango dira. Egoera hau aprobetxatuko du eskuinak eta uztailaren 17an Melillan altxamendu baten bitartez gerrari emango zaio hasiera.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola sortu zen Fronte Popularra?

Fronte Popularra 1936ko urtarrilaren 15ean sortu zen, ezkerreko hainbat alderdi eta sindikatu batuz. Europako beste koalizio batzuen ereduari jarraitu zioten.

Zein gai izan zituzten adostasun osoan programak?

Amnistia eta 1931ko Konstituzioaren berrezarpena izan ziren adostasun osoa lortu zuten gaiak. Bi alderdi horien artean ez zegoen desadostasunik.

Zein desadostasun zeuden sozialisten eta errepublikarren artean?

Sozialistek lurren nazionalizazioa eta banka pribatuaren desagerpena nahi zituzten, errepublikarrek, berriz, sistema demokratikoa defendatzen zuten eta banka kontrolatzea nahikoa zela uste zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz osatu zen Fronte Popularra?
2. Zein alderdik irabazi zituen 1933ko hauteskundeak?
3. Zer proposatzen zuten errepublikarrek lurrei buruz?
4. Zein izan zen 1936ko hauteskundeen emaitza?
5. Zein gai izan ziren adostasun osoan Fronte Popularrean?
6. Nola hasi zen gerra, testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.