Municheko europako mugimenduaren kongresuan hartutako erabakia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

EUROPAR MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-06-07/08)

1.SAILKAPENA

Testua politikoa da, Espainiak Europar Batasunean Sartzeko eman behar dituen pausoak adierazten direlako. Testuaren egilea Espainiako Oposizioa da eta hartzailea  Espainiako Populazioa, baina gobernuari zuzenduta dago batez ere. 1962urteko ekainean aurkezten Da Munichen.

2.ANALISIA

Testua zazpi paragrafoetan banatuta dago:  Espainiak bete beharreko kondizioak agertzen Dira.

Lehenengo paragrafoan, edozein nazioak Europar Batasunean Sartu nahi badu, hau estatu demokratiko bat izan behar du.

Bigarren paragrafoan esaten da Espainiak benetako Erakunde demokratikoak izan behar dituela.

Hirugarrenean, herritarren eskubideak errespetatu behar Direla esaten da, askatasuna eta adierazpen askatasunak bereiziki.

Laugarren paragrafoan, lurralde bakoitzak dituen Berezitasunak onartu behar direla esaten da.

Ondoren, testuak askatasun sindikala baieztatu behar dela Dio.

Azken kondiziok dio alderdi politikoen eratzea onartu Behar dela.

Bukatzeko, oinarrizko arau hauek betetzen badira eta Demokraziarantz eboluzio prozesu bat badago, Espainia Europar Batasunean sartu Ahal izango dela ziurtatzen du kongresuak.

3.IRUZKINA

1962. Urtean Kokatzen da testua. Momentu honetan Espainia Frankok ezarritako diktaduran Aurkitzen da

 Garai honetan Espainia erabat isolatua zegoen. Erregimenak, Italia faxistaren nazionalismo ekonomikoak eraginda, Auto-askitasuna helburu zuen politika ekonomikoaren alde egin zuen. Horregatik Oso zaila zen lurraldea berreraikitzea. Autarkia hau lortzeko, dibisa kanbioen Kontrol zorrotzak ezarri zituzten, soldatak izoztu zituzten.. Baina politika Ekonomiko honek ez zuen lortu Espainiako ekonomiaren garapena.

Modu honetan agerian Gelditu zen frankismoak ezarritako politika ekonomikoa jarrai ezina zela. Hori Dela eta, teknokratek egonkortze plan bat bultzatu zuten Espainiaren garapen Ekonomikoa lortzeko asmoarekin.

Modu honetan Espainiak hazkundea ezagutu zuen 60.Hamarkadan. Hau lortu bazen, kanpotik Iritsitako kapitalen garrantziagatik izan zen, bai espainiar emigranteen Aldetik, eta baita garai hartan hasitako turismoari esker.

Aipatu bezala, Garapen honen ondorio garrantzitsuenetariko bat migrazioa izan zen, bai Espainia barruan eta baita atzerrikoak ere. Emigraturiko pertsona hauetako Gehienak kualifikazio gabekoak ziren eta industria, eraikuntza edo zerbitzuetan Lan esku merke modura lan egin behar izan zuten horregatik.

Egoera honetan, Eta erdi mailako taldeak erregimenetik aldentzen hasi zirenean, frankismoari Aurre egingo zioten oposizio taldeak sortu ziren. Garrantzitsuena Langile Komisioak (sindikatua) izan zen. Aipatzekoa da ere unibertsitateko ikasleen Artea, erdi eta goi mailakoen artean hain zuzen ere, erregimenaren aurkako Jarrera hedatzen hasi zela ere. Erregimen frankistak errepresio handia erabili Zuen honekin bat ez zetozen guztien aurka.

60.Hamarkadan Erregimenak erakundetzeari jarraitu zion. Horrela Estatuaren lege organikoa (estatu burutza eta gobernu lehendakaritza bereiztea izan zen ekarpen handiena) Sortu zuten, Frankok Borbon Juan Carlos izendatu zuen oinordeko.. Nahiz eta hau Guztia gehiegi izan hainbat sektore frankistentzat, oposizioa ez zen epeldu. Euskal Herrian (EAJ) eta Katalunian (Eskerra Errepublikarra) mugimendu Nazionalistak gihartzen hasi ziren. Aipatzekoa da ETAren sorrera eman zela.

Gauzak horrela , 1962.Urtean egindako Municheko konferentziara iristen gara. Honetan Frankismoaren aurka zeuden 118 kidek parte hartu zuten eta Europako Merkatu Komunean sartzeko eskabidea egin zuten, horrela beren diferentziak alde batera Utziko zituztelarik eta testuak azaltzen diren ideiak proposatuko zituztelarik.

7.BALORAZIOA

Aipatzekoa da Frankok ez zuela onartu 118 kideek egindako eskaera, honen oinarrian zegoelako erakunde Demokratikoak ezartzea, baina frankismoarentzat pentsaezina zelako hori.

Honek guztiak Erregimenaren aurka zegoen geroz eta pertsona gehiago egotea ekarri zuen. Errepresioa ere hazkundean zegoen etengabe.

Hala ere, 1964.Urtean EBn sartzeko beste eskabide bat egingo du Espainiak, eta 1970. Urtean lehentasun akordioa sinatu eta gero, onartua izan zen 1985.Urtean Oraingo Europar Batasuna denean.

Entradas relacionadas: