I. Mundu Gerra: kausak, faseak eta gertaera nagusiak

HistoriaActualizado el 6,29 KB

Resumen

Dokumentuak I. Mundu Gerraren kausa ekonomiko, kolonial, politiko eta sozialak azaltzen ditu, baita Sarajevoko erasoa eta aliantza-sistemaren eragina ere. Gerraren fase nagusiak ere jorratzen ditu: 1914ko kanpainak, Batasun Sakratua, 1917ko urte erabakigarria, Errusiaren erretiratzea eta Estatu Batuen sarrera gerran. Irakurleak gerraren hasiera, bilakaera eta ondorioak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Gerraren kausak: norgehiagoka ekonomikoa, kolonialak eta politikoak, nazionalismoak eta aliantza-sistemaren porrota.
  • Sarajevoko erasoak (Francisco Fernando artxidukea hil zuen) Austriaren gerra-deklarazioa eragin zuen, eta aliantzek gerra zabaldu zuten.
  • Schlieffen planak Frantzia sei astetan garaitzea zuen helburu, Belgika eta Luxenburgo zeharkatuz.
  • 1914ko kanpainak: Alemaniaren planak huts egin zuen, eta gerra luzatu zen.
  • 1917an Errusiako Iraultzak eta Estatu Batuen sarrerak gerraren garapena aldatu zuten.
  • Brest-Litovskeko Ituna (1918ko martxoa) Errusia gerratik atera zen.

Ponte a prueba

Gerraren Eragileak

Gero eta tentsio handiagoa zegoen potentzien artean. Liskar ekonomikoek, hedapen kolonialak eta nazionalismoek gerra piztu zuten. Denak prestatzen zeuden, eta gobernuek uste zuten aurreko gerren antzekoa izango zela: pare bat operazio garrantzitsu eta azkar, eta garaileek eta haien aliatuek ezarritako bakea.

Norgehiagoka Ekonomikoak

Kontzentraziorako eta monopoliorako joera izan zuen. Herrialde nagusietan enpresa-elkarte handiek (trustak eta kartelak) ekoizpen-sektoreen kontrola zuten. Haiek prezioak eta ekoizpen-kuotak ezarri eta merkatuak banatzen zituzten.

Bankuak gero eta indar handiagoa zuen. Jarduera ekonomiko berrietarako kapitala behar zenez, bankuen kapitala industria-instalazio berrietan inbertitu zen. Horrek herrialdeen arteko norgehiagoka eragin zuen botere ekonomikoa kontrolatzeko.

Norgehiagoka Kolonialak

Potentzia nagusiek mundua beren artean banatu zuten (merkantzia-soberakinak saltzeko merkatuak lortzeko, lehengaiak eskuratzeko eta kapitalak inbertitzeko).

XX. mende hasieran, Alemania Britainia Handia baino potentzia industrial indartsuagoa zen. Merkantzia alemaniarrek bigarren mailan utzi zituzten produktu ingelesak Europako merkatuetan. Alemaniak lurralde gutxi zituen, eta gero eta boteretsuagoa zen herrialde batentzat. Alemaniako kapitalistek munduaren beste banaketa bat nahi zuten.

Norgehiagoka Politikoak

  • Nazionalismoa: Frantziak Alsazia eta Lorena berreskuratzeko nahia; Alemaniak alemanez hitz egiten zen herri guztiak bateratu nahi zituen; Serbiak, Errusiaren laguntzarekin, Turkiar eta Austriar Inperioen menpe zeuden herri eslaviarrak askatzeko nahia.
  • Aliantza sistemaren porrota: Ez zuten lortu potentzien arteko enfrentamenduak saihestea.

Eragile Sozialak

Ideia bakezaleen porrota: Bakezaleek munduko elkarte bat sortu nahi zuten armamendua mugatzeko eta paper moderatzailea egiteko, baina gobernuengan eragina txikia izan zen. 1907an Hagako Konferentzian gerrako presoen eta menperatutako herrien eskubideak arautu zituzten.

Arazoen ondorioz, tentsioa areagotu zen gerra deklaratu arte. Francisco Fernando artxidukea Sarajevon zegoela, bosniar batek hil zuen, Mano Negra erakundearen laguntzarekin. Austriak gerra deklaratu zion Serbiari eta Belgrado bonbardatu zuen. Aliantza sistema martxan jarri zen, eta beste herrialdeak gerran sartzen joan ziren.

Gerraren Faseak

Gatazkaren Hasiera

Alemaniaren porrota: Von Schlieffenek prestatutako plan alemaniarra errealitatea bihurtu zela zirudien:

Alemaniako indar militarrek Frantziaren aurka egingo zuten, Belgika eta Luxenburgoko lurralde neutraletan zehar, horrela nazioarteko haserrea piztuz. Frantziak Alemaniako mugetan zituen defentsa indartsuak saihestu eta armada ustekabean harrapatuko zuten.

Alemaniarren garaipena sei astetan lortu nahi zuten. Frantzia gainditu ondoren, Alemaniak Errusiaren aurka egingo zuen.

1914ko Kanpainak: Bi Zati
Mugetako Borroka

Von Moltke buru zela. Frantsesek, defentsa alemaniarraren aurkako erasoan huts egin zuten. Alemaniarren lorpenak ez ziren baliagarriak izan.

Aliatuen Kontraerasoa

Joffre jeneral frantsesa izan zen buru. Errusiaren ustekabeko erasoek lagundu zioten erresistentzia aliatuari. Erasoak huts egin zuten. Alemaniak frontea bitan banatu behar izan zuen.

1914ko gerran, alemaniarren planek huts egin zuten, eta gerra luzatu zen. Etapa berrian indar ekonomikoa ezinbestekoa zen, eta Frantziak eta Erresuma Batuak alde zuten itsaso eta kolonietako nagusitasuna.

Gerraren Hedapena

Dimentsio diplomatikoa: Abuztuaren 23an Japoniak Alemaniari gerra deklaratu zion, Ozeano Barean zituen uharteak eskuratzeko asmoz.

Batasun Sakratua

Alderdi sozialistak gerraren alde agertu ziren. Egindako akordioak alde batera utzi zituzten, eta demokraziak gerraren alde egin zuen; berdin egin zuten Austriako, Belgikako eta Frantziako sozialistek.

Sozialisten eta burgesiaren arteko Batasun Sakratuak II. Internazionalaren porrota ekarri zuen.

1917: Urte Erabakigarria

1917a urte erabakigarria izan zen, bi gertakari garrantzitsu izan zirelako: Errusiako Iraultza eta Estatu Batuen sarrera gerran.

Errusiaren Erretiratzea

Bi urte eta erdiko gerraren ostean, Errusiaren egoera ekonomiko eta militarra oso txarra zen. 1917an tsarrarekin amaitu zuen mugimendu iraultzaile batek. 1918ko martxoan, Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuten errusiarrek eta Alemaniak. Errusiak gerratik kanpo geratzean, alemaniarrek mendebaldeko frontean bildu zituzten indar guztiak Frantzia menderatzeko. Baina Estatu Batuak gerran sartu ziren, eta abantaila estrategikoak ez zuen ezertarako balio.

AEBen Parte-hartzearen Zergatiak

Frantziari eta Britainia Handiari maileguak ematea onartu zuen Wilson presidenteak, horrela herrialde hauek gerrarako behar zuten materiala Estatu Batuetan bertan eros zezaten.

Itsas armada britainiarrak ezarritako blokeoari aurre egiteko asmoz, alemaniarrek urpekuntziekin eraso zieten. Portu britainiarretara zihoazen itsasontziak hondoratzea zen asmoa, britainiarren ekonomia geldiarazteko. Horren ondorioz, gosea iritsiko zen, eta gobernu britainiarrak bakea eskatuko zuen. Urpekuntzi alemaniarrak 1917ko otsailean hasi ziren erasotzen, eta Estatu Batuek apirilaren 6an deklaratu zioten gerra Alemaniari.

AEBen Parte-hartzearen Ondorioak

Estatubatuarren parte-hartzeak indarrak asko aldatu zituen. Estatu Batuetako industria-sektoreen laguntzaz, gerrarako materiala egin ahal izan zuten. Hala ere, ez zutenez armada handirik, ezta derrigorrezko soldadutzarik ere, hamabost hilabete behar izan zituzten armada Europara bidaltzeko.

Protesten Areagotzea Gerran Parte Hartu Zuten Herrialdeetan

1917an gizartearen kohesioa hautsi egin zen. Hirietan gatazkak ugaritu egin ziren, bai Errusiako Iraultzaren eraginez, baita bizi-baldintzak okerrera egin zutelako ere. Apirila eta maiatza bitartean, arma-lantegietako langileek grebak eta indarkeria handiko manifestazioak egin zituzten. Soldaduak suminduta zeuden lubakietako baldintzak jasanezinak zirelako. Leninek Mundu Gerra gerra zibil iraultzaile bihurtu nahi zuen, eta 1917an Errusian errealitate bihurtu zen. Gerraren benetako izaera ulertzen hasi ziren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan ziren I. Mundu Gerraren kausa nagusiak?

Testuaren arabera, kausa nagusiak norgehiagoka ekonomikoa, hedapen kolonialak eta nazionalismoak izan ziren. Aliantza-sistemaren porrotak ere tentsioa areagotu zuen.

Zergatik sartu ziren Estatu Batuak gerran?

Testuak dio Estatu Batuek 1917ko apirilaren 6an Alemaniari gerra deklaratu ziotela, alemaniarren urpekuntzek itsasontzi batzuk hondoratu ostean. Horrez gain, Wilson presidenteak Frantziari eta Britainia Handiari maileguak eman zizkien.

Zer izan zen Batasun Sakratua?

Alderdi sozialistak gerraren alde agertu ziren, eta horrek II. Internazionalaren porrota ekarri zuen. Austriako, Belgikako eta Frantziako sozialistek ere gerraren alde egin zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gertaerak eragin zuen Austriak Serbiari gerra deklaratzea?
2. Zein plan izan zen Alemaniaren helburua Frantzia azkar garaitzeko?
3. Zein urtetan gertatu zen Errusiako Iraultza testuaren arabera?
4. Zer ondorio izan zuen Brest-Litovskeko Itunak?
5. Zein herrialdek egin zion gerra Alemaniari Ozeano Barean uharteak eskuratzeko asmoz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.