Espainiako Trantsizioa (1978-1982): Konstituzioa eta Euskal Herria
Resumen
Dokumentuak 1978ko Konstituzioaren onarpena, Euskal Herriko nazionalismoaren jarrera eta Eusko Kontseilu Nagusiaren eta Autonomia Estatutuaren sorrera azaltzen ditu. Gainera, UCDren krisia, 1981eko estatu kolpe saiakera eta 1982ko hauteskundeak eta Trantsizioaren amaiera nola gertatu ziren deskribatzen ditu.
Puntos clave
- 1978ko Konstituzioa erreferendum bidez onartu zen, alderdi nagusien adostasunarekin, eta Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko gisa definitu zen.
- Konstituzioak nazionalitate hitza erabili zuen, eta autonomia bide bi eman zituen: 151. artikulua (nazionalitate historikoak) eta 143. artikulua (gainerakoak).
- EAJk abstentzioa eskatu zuen Konstituzioaren erreferendumean, subiranotasuna zatiezina zela eta, eta 1978an HB eratu zen.
- Eusko Kontseilu Nagusia 1978an sortu zen, eta Gernikako Estatutuan oinarritutako testua 1979an erreferendumez onartu zen.
- 1981eko otsailaren 23an Tejero koronelak Kongresuan egin zuen estatu kolpearen aurrean, erregeak Konstituzioa errespetatzea eskatu zion armadari.
- 1982ko hauteskundeetan PSOEk gehiengo osoa lortu zuen, eta Felipe González gobernuburu izendatu zuten; hori Trantsizioaren amaiera izan zen.
1978ko Konstituzioa
Terrorismoaren eraginez, demokraziarako arrisku etengabea zegoen, eta giro horretan, indar politikoek konstituzioa egiteari ekin zioten. 1977an, alderdi guztietako hainbat ordezkarik batzordea osatu zuten, bakoitzak bere ezaugarriak adieraziz. Azkenean, Konstituzioa alderdi nagusien adostasunari esker lortu zen, eta 1978an egindako erreferendum baten bidez onetsi zen.
1978ko Konstituzioa oso progresista zen, ezaugarri hauek izanik:
- Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratiko gisa definitzen zen.
- Eredu politikoa monarkia parlamentarioa zen, erregearen eskumenak mugatuak izanik.
- Botere banaketa eta eskubideak bermatzen zituen.
- Estatu ez-konfesionala zen.
- Antolamendu autonomiko berria arautzen zuen.
Gainera, arazoak saihesteko nazionalitate hitza erabili zen, eta autonomia bihurtzeko bi aukera ematen ziren: 151. artikuluaren bidez (nazionalitate historikoak), edota 143. artikulua erabiliz (gainerako herrialdeak).
Trantsizioa Euskal Herrian
Esan bezala, Euskal Herrian nazionalismoak eragin handia zuen, eta bertako gizarte organo gehienek autonomia aldarrikatzen zuten, baina zailtasun askorekin topo egin zuten (muga geografikoak zehaztea, besteak beste). EAJk 1977an lehenengo kongresua ospatu ondoren, Eusko Kontseilu Nagusian parte hartzea erabaki zuen, PSOErekin, Euskadiko Ezkerrarekin (EE) eta beste alderdiekin batera.
Izan ere, 1978ko Konstituzioak aldarrikapen abertzaleak onartzen zituen (hala nola, eskubide historikoak, foruak eta kontzertu ekonomikoak), baina ez zituen asmo guztiak betetzen, subiranotasuna zatiezina baitzen. Hori zela eta, EAJk beste indar batzuekin batera abstentzioa eskatu zuen Konstituzioaren erreferendumean.
Bestalde, joera politiko batzuk erradikalizatu ziren, eta 1978an ezker erradikal abertzaleak Herri Batasuna (HB) eratu zuen, autodeterminazioaren alde, euskal nazioaren subiranotasuna aldarrikatuz eta euskara eta amnistia defendatuz. Era berean, langile protestak eta ETAren terrorismoa areagotu ziren.
Eusko Kontseilu Nagusia eta Autonomia Estatutua (1978-1979)
1978an, Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean autonomia abian jartzeko asmoz, Nafarroak ez zuen parte hartu nahi izan. Izan ere, azaroan Euskal Parlamentarioen Biltzarra estatutu proiektua egiteko bildu zen. Asanbleak EAJk idatzitako testua onartu zuen, funtsean, Gerra Zibilean onartutako Gernikako Estatutua oinarritzat hartuta, baina oraingoan estatutuaren errealitate nazionala nazionalitate gisa onartu zen. Horrez gain, Euskal Herriak ez zien uko egin eskubide historikoei. PSOE, EAJ eta EE testuaren alde azaldu ziren, eta HB kanpoan geratu zen.
Horrela, 1979an Estatutuaren erreferenduma egin ondoren, Gorteek onetsi zuten. Bestalde, 1980ko hauteskundeetan EAJ atera zen garaile, eta Karlos Garaikoetxea lehen lehendakari bihurtu zen.
1979ko Hauteskundeak eta UCDren krisia
Konstituzioaren arabera, 1979ko martxoan hauteskundeak ospatu behar izan ziren. Hauetan herritarren haserrea islatu zen, abstentzioa nabaria izan baitzen. Hala ere, UCD berriro garaile atera zen, eta geroago deitutako udal hauteskundeetan ere, baina horietan PSOEk PCErekin batera lortu zuen garaipena.
Dena den, Suarezek (UCD) ez zituen emaitza onak lortu Euskadiko eta Kataluniako parlamentuetan eta hauteskundeetan. Gainera, gatazkak sortu ziren alderdiaren barruan, autonomien antolaketan eta diseinuan izandako arazoen ondorioz. Suárezen gobernu ezegonkorraren aurrean, PSOEk zentsura mozioa aurkeztu zuen Parlamentuan.
Azkenean, hainbat arazo eraginda, besteak beste terrorismoak, dibortzio legeak eta presio militarrak, Suárezek dimisioa aurkeztu zuen 1980an, eta UCDk Calvo Sotelo izendatu zuen hautagai gobernuburu izateko. 1981eko otsailaren 23an Estatu kolpea gauzatu zen, Tejero koronela Kongresuan tiroka sartu zenean, baina erregeak Konstituzioa errespetatzea eskatu zion armadari.
UCDren gainbehera eta 1982ko Hauteskundeak
Hurrengo hilabeteetan, Calvo Sotelok eta bere gobernuak ahaleginak egin zituzten normaltasun demokratikoa berreskuratzeko, baina laster arazoak pilatu ziren: krisi ekonomikoa, LOAPA eta tentsio autonomikoak, koltza olioaren krisia, dibortzioaren legea eta NATOn sartzeko liskarrak.
Horien guztien eraginez, Calvo Sotelok hauteskundeak 1982ko urrira aurreratu zituen. Hauteskunde horietan PSOEk gehiengo osoa lortu zuen, eta UCD ia erabat deseginda zegoen jada. Era horretan, Felipe González gobernuburu bihurtu zen, eta gobernu berriak hainbat erreforma abian jarri zituen. 1982ko hauteskundeetan PSOEk lortutako garaipenak Trantsizioaren bukaera suposatu zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein artikuluren bidez lor zitekeen autonomia nazionalitate historikoek?
151. artikuluaren bidez lor zitekeen autonomia nazionalitate historikoek. Gainerako herrialdeek 143. artikulua erabili behar zuten.
Zergatik eskatu zuen EAJk abstentzioa Konstituzioaren erreferendumean?
EAJk ez zuen onartzen subiranotasuna zatiezina izatea, eta Konstituzioak ez zituen bere aldarrikapen abertzale guztiak betetzen. Horregatik beste indar batzuekin batera abstentzioa eskatu zuen.
Noiz eratu zen Herri Batasuna (HB)?
1978an eratu zen ezker erradikal abertzaleak Herri Batasuna (HB), autodeterminazioaren alde.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.