Frankismo berantiarraren krisia eta autarkia ekonomikoa (1939-1975)

HistoriaActualizado el 7,15 KB

Resumen

Dokumentuak frankismo berantiarreko krisiaren kausak (Francoren zahartzea, ondorengotza, errepresioa, krisi ekonomikoa eta Eliza) eta Espainiako trantsizio demokratikoa (1975-1982) azaltzen ditu. Gainera, 1939-1959 bitarteko autarkia ekonomikoaren zergatiak, ezaugarriak eta ondorioak aztertzen ditu, 1959ko Egonkortze Planarekin amaituz.

Puntos clave

  • Francoren heriotzak (1975) diktaduraren amaiera ekarri zuen, eta Juan Carlos I.ak trantsizio demokratikoari ekin behar izan zion.
  • 1973ko petrolio krisiak eta nazioarteko krisiak Espainiako hazkunde ekonomikoa geldiarazi zuten, langabezia eta inflazioa handituz.
  • 1978ko Konstituzioak eta 1977ko hauteskunde konstituziogileek demokrazia finkatu zuten.
  • Autarkia ekonomikoa Gerra Zibilaren ostean ezarri zen (1939-1959) eta autosufizientzia ekonomikoa lortzea zuen helburu.
  • Autarkiak eskasia, inflazioa, atzerapen teknologikoa eta merkatu beltza ekarri zituen, eta 1952ra arte errazionamendua ezarri zen.
  • 1959an Egonkortze Plana ezarri zen ekonomia irekitzeko, eta horrek 1960ko hamarkadako "Espainiako miraria" ekarri zuen.

Ponte a prueba

Frankismo Berantiarraren Krisia (1960-1975)

Frankismo berantiarraren krisia hainbat faktorek eragin zuten, eta horiek testuinguru historiko, politiko, ekonomiko eta sozialean ulertu behar dira. Francoren zahartzeak eta ondorengotza arazoak erregimenaren etorkizuna zalantzan jarri zuten. Francok Juan Carlos I.a izendatu zuen oinordeko, baina erreformista zenez, horrek ez zuen erregimenaren jarraipena bermatzen. Horrek tentsioa sortu zuen "inmobilisten" eta "aperturisten" artean.

Bestalde, estatuaren errepresioak oposizioaren aurka sistemaren sendotasuna ahuldu eta desadostasuna areagotu zuten. 1960ko hamarkadatik aurrera, langile mugimenduek, ikasleen protestek eta nazionalismo periferikoek (Katalunia eta Euskal Herria) erregimenaren egonkortasuna kolokan jarri zuten. ETAren borroka armatuak eta haren aurkako errepresio gogorrak tentsioa areagotu arren, estatua ahuldu egin zen ere.

Krisi ekonomikoak ere berebiziko garrantzia izan zuen. 1950eko hamarkadako garapen ekonomikoa ("desarrollismoa") laburra izan zen, eta 1973ko petrolioaren krisiak eta nazioarteko krisiak Espainiako hazkundea geldiarazi zuen, langabezia, inflazioa eta enpresaburuen desadostasuna handituz. Gainera, Bigarren Mundu Gerraren ostean erregimen autoritarioak baztertu zituzten eta nazioarteko presioa ere handitu zen, eta Espainiak ezin izan zuen Europako Ekonomia Erkidegoan sartu hainbat saiakera egin arren.

Gainera, Eliza Katolikoak frankismoarekiko jarrera aldatu zuen, Vatikano II. Kontzilioaren ostean, eta gizarte aldaketek erregimenaren ideologia tradizionalistarekin talka egin zuten. Era berean, gizartea ere urbanizazioak, hezkuntzaren hedapenak eta komunikabideen garapenei esker erregimenaren ideologia tradizionalistarekiko jarrera aldatu zuen. Azkenik, Francoren heriotzak (1975) diktaduraren amaiera eta trantsizio demokratikoaren hasiera ekarri zuen.


Frankismo berantiarraren krisiak ondorio sakonak izan zituen Espainiako gizartean, politikan eta ekonomian, erregimenaren gainbehera eta trantsizio demokratikoa bultzatuz. Francoren osasunaren okertzeak erregimenaren barruko zatiketak agerian utzi zituen, "inmobilistak" eta "aperturistak" taldeen arteko tentsioa areagotuz. Azkenean, Francoren heriotzak (1975) diktaduraren amaiera ekarri zuen, eta Juan Carlos I.ak trantsizio demokratikoari ekin behar izan zion.

Espainiako Trantsizioa (1975-1982)

Horrela hasi zen Espainiako trantsizioa (1975-1982), diktaduratik demokraziarako igarobidea ekarriz. 1977ko hauteskunde konstituziogileek eta 1978ko Konstituzioak demokrazia finkatu zuten. Aldi berean, gizarte mugimenduak zein langileen eta ikasleen protestak ugaritu ziren, horrela nazionalismo periferikoak protagonismoa hartu zuen. Era berean, ETAren borroka armatuak eta errepresioak tentsioa areagotu zuten.

Errepresioa mantendu arren, amnistia eskatu ondoren trantsizioko preso politikoak askatu zituzten. Nazioarteko isolamendua apurtu zen demokrazia berriari esker, eta Espainia 1980ko hamarkadan NATOn eta Europar Batasunean sartu zen. Ekonomia modernizatzeko beharra ere nabarmendu zen, eta trantsizioan egindako erreformek 1980ko hamarkadan hazkundea sustatu zuten.

Gainera, Eliza Katolikoak frankismoarekiko jarrera aldatu zuen demokraziaren alde jartzen eta kultur eta pentsamendu askatasuna berreskuratu zen, zentsura desagertzen. Hala ere, memoria historikoaren inguruko eztabaidak piztu ziren, frankismoaren biktimen aitortza eta justizia falta zirelako. Azkenik, Estatuaren egitura erreformatu zen, autonomia erkidegoen sistema ezarriz Katalunia eta Euskal Herriaren eskari nazionalistei erantzuteko.


Frankismoaren Autarkia Ekonomikoa (1939-1959)

Frankismoaren autarkia ekonomikoa Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) ostean ezarri zen, eta 1950eko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen. Bere helburua autosufizientzia ekonomikoa lortzea zen, baina hainbat faktore politiko, ekonomiko eta ideologikok bultzatu zuten.

Autarkiaren Zergatiak

Nazioarteko testuinguruak eragina izan zuen: Bigarren Mundu Gerran Espainiak neutraltasuna aldarrikatu zuen, baina faxismoarekiko gertutasunak gerra ostean isolamendua ekarri zion. Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko merkataritzatik at utzi zuen, haren barne ekonomia haren baliabide mugatuekin bultzatzeko beharrarekin. Era berean, kanpo kapitalik gabe industria garatzea ezinezko izan zen eta Marshall Planetik kanpo geratu zen.

Gerra Zibilak ere ondorio latzak izan zituen: gerra ostean azpiegiturak eta nekazaritzako lurzoruak suntsituta geratu ziren eta inbertsio eta baliabide eza haien berreraikuntza ezinezkoa egin zuen. Frankismoaren nazionalismo ekonomikoak autarkia protekzionista eta inbertsionizta bultzatu zuen, atzerriko eraginak murrizteko helburuarekin eta defendatzen zuten faxismoarekin bat zetorrelako. Estatuak ekonomia kontrolatu eta sektore estrategikoak nazionalizatu zituen barne industrializazioa bultzatzeko eta autarkia ezartzeko (INI, ENDESA, IBERIA, RENFE, SEAT), baina kudeaketa eskasak merkatuaren desorekak eta hornidura arazoak eragin zituen.

Autarkiak porrot egin zuen: eskasia, inflazioa eta atzerapen teknologikoa ekarri zituen. Azkenean, 1950eko hamarkadaren erdialdean, erregimenak politika aldatu zuen, ekonomia ireki eta atzerriko inbertsioak onartuz. Horrela hasi zen modernizazio ekonomikorako trantsizioa.


Autarkiaren Ondorioak

Frankismoaren autarkia ekonomikoak (1939-1959) Espainiako ekonomia eta gizartea sakonki kaltetu zituen. Francoren politika protekzionista eta isolazionistak herrialdea nazioarteko merkatuetatik aldendu zuen, eta horrek atzerapen ekonomiko nabarmena ekarri zuen. Kapital eta teknologia eskasiak Espainia nazioarteko merkatutik urrundu zuen eta horrekin batera industria eta nekazaritza ahuldu zituzten. Horregatik, ekoizpen txikia eta kalitate baxuko produktuak egin arren, eskaera handia zegoenez premiazko produktuekin, prezioak igo zituen. Ondorioz, herritar askok eskasia eta pobrezia pairatu zituzten, batez ere janariaren, erregaien eta oinarrizko materialen arloan.

Gobernuak produktuen errazionamendua (kartilla baten bidez lortu produktu mugatuak) ezarri zuen 1952rarte. Horrek merkatu beltza indartu zuen, non prezio espekulatiboek desberdintasun sozialak areagotu zituzten. Bestalde, estatuaren interbentzionismo ekonomikoak ez zuen industriaren modernizazioa ahalbidetu, eta burokrazia eta ustelkeria hedatu ziren ekonomiaren sektore nagusiak kontrolatzen baitzituen haren alde jokatzeko. Horrek desberdintasun sozial izugarria eragin zuen boterean zeudenak aberasten eta langile-klasearen egoera okertzen: soldata baxuak, erosteko ahalmen eskasa eta bizi-baldintza gogorrak izan ziren nagusi.

Horren ondorioz, emigrazio fenomenoa areagotu zen, landa herritarren hirietara joaten, zeinak ez zuen konponketarik eman industrializazioa oso mugatuta baitzegoen, eta Espainiar askok atzerrira joateko beharra izan zuten. Industrializazio eremuetan etxebizitza arazo handiak egon ziren (txabolismoa hedatu zen).

1950eko hamarkadan, autarkiaren porrota nabaria izan zen, eta 1959an "Egonkortze Plana" ezarri zen ekonomia irekitzeko. Neurri horrek 1960ko hamarkadako "Espainiako miraria" ekarri zuen, baina autarkiaren ondorioak luzaroan sentitu ziren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen krisia frankismo berantiarrean?

Francoren zahartzeak eta ondorengotza arazoek erregimenaren etorkizuna zalantzan jarri zuten. Gainera, errepresioak, krisi ekonomikoak, Eliza Katolikoaren jarrera aldaketak eta gizarte aldaketek erregimenaren gainbehera bultzatu zuten.

Zer izan zen Frankismoaren autarkia ekonomikoa?

Gerra Zibilaren ostean ezarri zen politika ekonomikoa, atzerriko eraginak murrizteko eta autosufizientzia lortzeko helburuarekin. 1939 eta 1959 artean iraun zuen, eta protekzionismoa eta estatuaren interbentzionismoa izan ziren ezaugarri nagusiak.

Zein izan ziren autarkiaren ondorio nagusiak?

Eskasia, inflazioa, atzerapen teknologikoa, merkatu beltza eta desberdintasun sozial handiak ekarri zituen. Emigrazioa ere areagotu zen eta etxebizitza arazoak (txabolismoa) hedatu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hil zen Franco?
2. Zein urtetan iraun zuen autarkia ekonomikoak?
3. Zein plan ekonomikok ireki zuen ekonomia 1959an?
4. Zein urtetan onartu zen 1978ko Konstituzioa?
5. Zein gertaerak eragin zuen Espainiako hazkunde ekonomikoaren geldialdia?
6. Zein erakundetan sartu zen Espainia 1980ko hamarkadan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.