Gerra Zibila: kausak eta ondorioak laburpena
Resumen
Testuak Espainiako Gerra Zibilaren kausak azaltzen ditu: 1933ko hauteskundeak, Fronte Popularra eta Bloke Nazionala, Lluís Companys-en Kataluniako Estatuaren aldarrikapena eta 1936ko uztailaren altxamendua. Gero, gerraren garapena Euskal Herrian (Gipuzkoa, Gasteiz, Bizkaia eta Gernika) eta gerraren ondorio politiko, sozial eta ekonomikoak (diktadura, errepresioa, errazionamendua eta Kontzertu Ekonomikoen ezabatzea) aztertzen ditu.
Puntos clave
- 1933ko hauteskundeetan ezkerra zatituta aurkeztu zen eta zentro-eskuinak irabazi zuen; CEDA agintera heldu zen.
- Ezkerreko alderdiek Fronte Popularra sortu zuten faxismoa geldiarazteko; eskuinak Bloke Nazionala osatu zuen.
- 1936ko uztailean Castillo tenientea hil zen eta mendeku gisa Sotelo hil zuten; horrek altxamendu militarra bizkortu zuen.
- Araba eta Nafarroa nazionalen alde geratu ziren; Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikaren alde.
- Gerraren ondoren diktadura ezarri zen, Bizkaia eta Gipuzkoaren Kontzertu Ekonomikoak ezabatu ziren eta errepresioa, gosea eta errazionamendua izan ziren.
Gerra Zibilaren kausak
1933ko hauteskundeetan ezkerra zatiturik aurkeztu ziren, eta indar eskuinek, berriz, baturik jo zuten. Zentro-eskuinak irabazi zituen hauteskundeak. CEDAk (eskuinekoa) agintera heldu zen, eta bertan behera gelditu ziren aurreko erreformak eta atzerapausoak eman ziren. Faxismoak gorakada izan zuen, eta erradikalizazio eta polarizazio politikoa areagotu ziren. Sozialistek (PSOE, UGT), komunistek (PCE) eta anarkistek (CNT) greba orokorrerako deialdia egin zuten, eta gune nagusiak Katalunia eta Asturias izan ziren. Katalunian, Lluís Companys-ek gobernu zentralarekin hautsi eta Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen. Europan faxismoa indartzen zihoala ikusita, ezkerreko alderdiek Fronte Popularretan bildutako koalizioak sortzea proposatu zuten faxismoa geldiarazteko. Bertan bildu ziren langileen erakundeak eta ezkerreko errepublikazaleak. Bi bloke nagusi bereizi ziren: Fronte Popularra (Izquierda Republicana, PSOE, PCE, POUM eta Esquerra Republicana de Catalunya); haien programa ezkertiarra zen, baina ez muturrekoa. Beste aldetik, Bloke Nazionala (CEDA, monarkikoak eta tradizionalistak); haien helburua erregimen katoliko, zentralista, korporatibo eta autoritarioa ezartzea zen. Hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen, eta Manuel Azaña Errepublikako presidentetzat ezarri zen. Uztailaren 12an pistoladun batzuek Castillo tenientea hil zuten, eta mendeku gisa tenientearen kideek Sotelo hil zuten. Eskuindarren, monarkikoen eta militarren arteko kontaktuak areagotu ziren, eta militarrak altxamendua prestatzen hasi ziren. Langileen erakundeak prest zeuden erantzuna emateko. Horrela hasi zen Gerra Zibila.
Gerra Zibilaren ondorioak
Gerra Zibilean, Araba eta Nafarroa nazionalen alde jarri ziren; Bizkaia eta Gipuzkoa, berriz, errepublikaren alde. Nazionalak altxamendu militarraren alde zeuden. Lehenengo aldian, Gipuzkoako frontean Mola jeneralak erreketeak erabiliz Gipuzkoa hartu zuen, eta Irunen Frantziarekin zuten muga itxi zuten, Euskal Herria isolatuz. Bigarren aldian, matxinatuen tropek Legutio erasotzeko agindua jaso zuten, Gasteiz hartzeko bidea irekiko zutelakoan, baina erasoak porrot egin zuen. Hirugarren aldian, burdinazko gerrikoa sortu zen Bizkaia defendatzeko. Armada frankistak, Kondor Legioaren laguntzarekin, Gernika eta inguruak erasotu zituzten. Alejandro Goikoetxearen laguntzarekin nazionalak Bilbon sartu ziren. Bilbo erori ondoren, gudariak Kantabriara joan behar izan ziren, eta han itun bat sinatu zen italiar buruzagiekin: Santoñako Hitzarmena. Hildako ugari izan ziren, eta horiei gehitu behar zaizkie gaixotasunek eta goseak eragindako biktimak, gerragatik jaio ez zirenak edo frankisten garaipenaren ondoren itzuli ez ziren erbesteratuak. Gerra ondoren, erregimen politiko diktatoriala ezarri zen, eta sistema demokratikoa eta askatasun politikoak galdu ziren. Jazarpenak etengabeak izan ziren. Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoretzat hartu zituzten, eta zigor gisa Kontzertu Ekonomikoak ezabatu zizkieten. Nafarroan eta Araban aldaketarik gabe jarraitu zuten. Herriak suntsituta geratu ziren. Ekoizpena jaitsi zen, eta prezioek gora egin zuten. Gosea eta gaixotasun ugari izan ziren. Produktuen gabezia zela eta, elikagaien errazionamendua gertatu zen; hau da, elikagaiak neurriz banatu ziren. Merkatu beltza ere sortu zen. Errepublikari leial izan zitzaizkion langileak kaleratu zituzten. Garaituak eta susmagarriak zirenak kontzentrazio-esparruetan eta espetxeetan sartu zituzten. Jende asko fusilatu zuten. Akusatuei umiliazioak egin zitzaizkien. Herri hizkuntzak debekatu ziren, eta erlijio katolikoa ikastea eta espiritu nazionala sustatzea ezinbestekoa zen. Elizak kultura kontrolatuz, nazional-katolizismoa ezarri zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik hasi zen Gerra Zibila?
Testuaren arabera, 1933ko hauteskundeetako eskuinaren garaipenak, polarizazio politikoak eta 1936ko uztaileko hilketek militarren altxamendua eragin zuten. Ondoren, Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak eta eskuindarren eta militarren arteko kontaktuak areagotu ziren.
Zein izan ziren Gerraren ondorio nagusiak Euskal Herrian?
Gerra ondoren, erregimen diktatoriala ezarri zen eta askatasun politikoak galdu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoa traidoretzat hartu eta Kontzertu Ekonomikoak ezabatu zizkieten, Nafarroan eta Araban aldaketarik gabe jarraituz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.