Frankismo berantiarraren krisia eta autarkiaren ondorioak: kausak eta ondorioak

HistoriaActualizado el 8,53 KB

Resumen

Testuak frankismo berantiarraren krisiaren kausak eta ondorioak azaltzen ditu, 1970eko hamarkadan erregimenaren egonkortasuna nola ahuldu zen eta trantsizio demokratikora nola iritsi zen. Gainera, Gerra Zibilaren ondorengo autarkia ekonomikoaren kausak eta ondorio sozial eta ekonomikoak aztertzen ditu.

Puntos clave

  • 1973an Luis Carrero Blanco almirantea ETAk hil zuen, eta horrek erregimenaren egonkortasuna kolokan jarri zuen.
  • 1973ko petrolio krisiak inflazioa eta langabezia areagotu zituen Espainian, protestak handituz.
  • 1975eko azaroaren 20an Francisco Franco hil zen, eta horrek erregimen aldaketaren hasiera markatu zuen.
  • Juan Carlos I.ak eta Adolfo Suárezek trantsizio demokratikoa bultzatu zuten, 1978ko Konstituzioa prestatuz.
  • Autarkia Gerra Zibilaren ondoren ezarri zen, eta elikagai eskasia, prezioen igoera eta merkatu beltza ekarri zituen.
  • Espainiak ezin izan zuen Europako Erkidego Ekonomikoan sartu integrazioa 1986ra arte.

Ponte a prueba

Frankismo Berantiarraren Krisia: Kausak eta Ondorioak

1970eko hamarkadan, frankismoa bere azken fasean sartu zen eta erregimenaren egonkortasuna ahultzen hasi zen. Francoren adinak eta osasun kaxkarrak aldaketak gertatuko zirela iragartzen zuten. Aurreko bi hamarkadetan izandako hazkunde ekonomikoa moteldu egin zen, eta oposizio politikoa gero eta gehiago indartu zen. Erregimenak gero eta zailtasun handiagoak izan zituen Espainiako gizartea kontrolatzeko eta nazioartean legitimitatea mantentzeko.

Krisia eragin zuten faktoreak - Kausak:

  • Erregimenaren barne tentsioak: Frankismoaren baitan sektore atzerakoien eta erreformisten arteko hausturak areagotu egin ziren. Frankoren inguruko militar eta teknokrata kontserbadoreek ez zuten aldaketarik onartzen, baina erregimenaren bukaera gero eta gertuago ikusten zen. 1973an, Luis Carrero Blanco almirantea, Frankok bere ondorengotza bermatzeko aukeratutako gobernuburua, ETAk atentatu batean hil zuen. Bere heriotzak erregimenaren egonkortasuna kolokan jarri zuen, eta ondoren haren ordez jarritako Carlos Arias Navarro ez zen gai izan diktadura modernizatzeko edo oposizioa kontrolatzeko.
  • 1973ko Petrolioaren Krisia: Mundu mailako ekonomiaren geldialdiak Espainiako ekonomiari kalte nabarmena eragin zion. Prezioen igoerak inflazioa areagotu zuen eta langabezia handitu zen. Horrek gatazka egoera areagotu zuen, erregimenaren aurkako protestak handituz.
  • Langile mugimendua indartzea: Langileen grebak eta protestak etengabe ugaritu ziren. Langile mugimendua gero eta antolatuagoa bihurtu zen eta sindikatu klandestinoek pisua hartu zuten.
  • Unibertsitateko ikasleen oposizioa: Unibertsitateetan sortutako intelektualen eta ikasleen mugimenduak erregimenaren ideologia autoritarioaren aurkako kritika indartu zuten. Ikasleen protestak eta intelektualen aldarrikapenak, herrialdeko errealitatearen berrikuspen demokratikoagoa eta inklusiboagoa bultzatzen zituzten.
  • Elizaren jarrera aldaketa: Diktadura garaian Eliza Katolikoak erregimenaren aldeko jarrera izan zuen, baina 1970eko hamarkadaren amaieran, elizaren barnean ere kontrako jarrerak agertu ziren. Eliza gero eta kritikoago bihurtu zen erregimenaren aurka.
  • Indarkeria erabiltzen zuten taldeen ugaritzea: ETA (Euskadi eta Askatasuna), FRAP (Frente Revolucionario Antifascista Patriótico) eta GRAPO (Grupo de Resistencia Antifascista Primero de Octubre).
  • Europako Erkidego Ekonomikoaren bazterketa: Frankismoaren izaera diktatorialaren ondorioz Espainiak ezin izan zuen Europako Erkidego Ekonomikoan (gaur egungo Europar Batasunaren aurrekaria) sartu. Europako herrialde gehienek ez zuten Francoren erregimena demokrazia gisa onartzen, eta integrazio ekonomiko eta politikoan parte hartzeko oztopo handiak izan zituen.
  • Autonomismo eta nazionalismoaren indartzea: Azken urteetan, autonomia eskubideen aldeko borroka eman zen, batez ere Euskal Herrian eta Katalunian, erregimenaren zentralismoaren aurka.
  • Errepresioa eta nazioarteko presioa: Francoren gobernuak oposizioa gogor zapaltzen jarraitu zuen, baina nazioarteko komunitateak gero eta gehiago kritikatu zuen erregimenaren errepresioa. 1975ean, oposizioko kide batzuk exekutatzeak nazioarteko gaitzespen zabala eragin zuen.

Krisialdiaren Ondorioak

  • Aldaketa sozial eta kulturalak: Gizartearen liberalizazioa areagotu egin zen, eta askatasun politikoak berreskuratzen hasi ziren. Askatasun nahi handia zegoen eta hedabideen eta kulturaren liberalizazioak pentsamolde aldaketa azkartu zuen, frankismoaren balio tradizionaletatik aldenduz. 1970eko hamarkadaren amaieran, emakumeen eskubideak, langileen eskubideak eta askatasun sozialak indartzen hasi ziren, nahiz eta kontrako jarrera bortitzak mantendu ziren oraindik ere.
  • Gizarte zibilaren eta herritarren parte-hartze aktiboaren indarra: Frankismoaren amaierak eta trantsizio demokratikoak herritarren aktibitate zibilaren eta parte-hartze demokratikoaren oinarriak berriz eraiki zituen. Gizarte mugimendu berriek eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapenek Espainiako errealitate demokratikoaren oinarriak finkatu zituzten. Horrela, herritarren ahotsa eta erabakiak hartzeko gaitasuna sendotu ziren, eta gizartearen egitura demokratikoan eragina izan zuten.
  • Francoren heriotza eta erregimenaren amaiera: 1975eko azaroaren 20an, Francisco Franco hil zen, eta erregimen frankistak bere sostengu nagusia galdu zuen. Honek markatu zuen erregimen aldaketaren hasierako puntua, Espainiako gizarteak ez zuen berdin jarraitu nahi.
  • Trantsizio Demokratikoa: Francok Juan Carlos I.a Espainiako errege izendatu zuen bere oinordeko gisa, baina diktaduraren jarraipena bermatzeko baldintzarekin. Hala ere, erregeak, erregimenaren sektore atzerakoiak baztertuz, trantsizio demokratiko bat bultzatu zuen. Carlos Arias Navarro gobernuburuak frankismoa berregituratu nahi izan zuen, baina ez zien oposizioaren eta herritarren eskakizunei erantzun, eta azkenean 1976an dimititu behar izan zuen. Juan Carlos I.ak eta Adolfo Suárezek demokraziarako bidea ireki zuten, frankismoaren egiturak desegin eta 1978ko Konstituzioa prestatzeko prozesua abiatu zuten. Alderdi politikoak legeztatu zituzten, hauteskunde demokratikoak deitu ziren, eta Espainiak erregimen demokratiko parlamentario bihurtzeko prozesua hasi zuen.
  • Espainiaren nazioarteko integrazioa: Frankismoaren amaierarekin, Espainiak bere isolamendu diplomatikoari amaiera eman zion eta demokrazia ezartzeko bidea hasi zuen, Mendebaldeko herrialdeen babesarekin. Europar Batasunarekin harremanak sendotu ziren, baina diktadura garaian baztertu zutenez, Espainiak ezin izan zuen berehala sartzea lortu; integrazio-prozesua 1986ra arte ez zen gauzatu.

Frankismoaren azken urteak tentsioz beteta egon ziren. Erregimenak ez zuen nazioarteko legitimitaterik, eta barne arazoak gero eta handiagoak bihurtu ziren. Azkenean, Francoren heriotzak diktaduraren amaiera ekarri zuen eta Espainiak demokrazia parlamentario baterako bidea hasi zuen. Ez zen bide ez erraza ez baketsua izan.


GAIA: Autarkiaren Kausak

Espainian autarkiaren politika ezarri zen Gerra Zibilaren amaieran, testuinguru ekonomiko oso zail batean. Gerra honek ekonomiaren suntsiketa orokorra eragin zuen: azpiegiturak, industria eta nekazaritza guztiz kaltetuak geratu ziren, eta herrialdea krisi sakonean murgildu zen. Gainera, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Espainia nazioarteko isolamendu egoeran geratu zen, frankismoaren izaera faxistagatik. Nazio Batuetako boikota eta Europako demokrazien mesfidantzak kanpo merkataritza erabat zaildu zuten, eta horrek autarkia bultzatu zuen.

Autarkia ekonomikoa eta ideologikoa Francoren erregimenaren zutabe nagusietako bat izan zen, eta faxismoaren eragin ideologikoak erabakigarriak izan ziren: erregimenak disidentzia kontrolatu eta elite hurbilei onura ekonomiko handiak ematen zizkien, ustelkeriaz eta pribilegioz betetako sistema sortuz. Estatuaren esku-hartze ekonomikoa oso nabarmena izan zen, baina ezjakintasunak eta ikuspegi dogmatikoek politika ekonomiko eraginkorrak oztopatu zituzten. Ondorioz, herrialdeak elikagai eskasia, prezioen igoera eta bizi baldintza oso gogorrak pairatu zituen, eta Espainiako gizartea atzeratuta eta itota geratu zen urte luzetan. Autarkiak isolamendua areagotu eta pobrezia iraunkor bihurtu zuen.

Autarkiaren Ondorioak

Espainiako autarkiak ondorio ekonomiko eta sozial oso larriak ekarri zituen. Lehenik eta behin, pobrezia eta gose-krisia nagusitu ziren, herritar askok elikagaiak eta oinarrizko produktuak eskuratzeko zailtasun handiak pairatu zituztelako. Nekazal politika okerrek egoera are gehiago okertu zuten; produkzioa ez zen nahikoa, eta nekazaritza sektorea gainbehera etorri zen. Aldi berean, hiperregulazioak eta inflazioak merkatuak itogarri bihurtu zituzten, eta industriak ere atzerakada nabarmena izan zuen. Hori guztia dela eta, merkatu beltza hedatu zen, ustelkeria eta iruzurra normalizatuz.

Azkenean, autarkiak porrot nabarmena izan zuela ikusita, Espainiak ekonomia liberalizatzera behartu zuten nazioarteko presioek eta barneko beharrek. Hala ere, epe luzeko ondorioak oso sakonak izan ziren: migrazio masiboak gertatu ziren landa eremuetatik hirietara eta atzerrira; egiturazko atzerapen ekonomikoa mantendu zen; eta lurraldeen arteko desoreka nabarmendu zen, Espainiako garapen orekatu baten oztopo bihurtuz.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik krisitu zen frankismoa 1970eko hamarkadan?

Franco adineko eta osasun txarrekoa zen, hazkunde ekonomikoa moteldu zen eta oposizio politikoa indartu zen. Erregimenak gero eta zailtasun handiagoak izan zituen gizartea kontrolatzeko eta nazioarteko legitimitatea mantentzeko.

Nor izan zen Francoren ondoren etorri zen gobernuburua 1973an hil zena?

Luis Carrero Blanco almirantea izan zen, Frankok bere ondorengotza bermatzeko aukeratu zuena. ETAk atentatu batean hil zuen 1973an.

Nola hasi zen trantsizio demokratikoa Espainian?

Franco hil ostean, Juan Carlos I.ak erregimenaren sektore atzerakoiak baztertuz trantsizio demokratikoa bultzatu zuen. Adolfo Suárezek ere parte hartu zuen, frankismoaren egiturak desegiten eta alderdi politikoak legeztatzen.

Zein izan ziren autarkiaren ondorio nagusiak?

Pobrezia, gose-krisia, prezioen igoera eta merkatu beltza nagusitu ziren. Industria eta nekazaritza atzeratu ziren, eta herritar asko landa eremuetatik hirietara eta atzerrira joan ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean hil zen Franco?
2. Nork hil zuen Luis Carrero Blanco almirantea 1973an?
3. Zein izan zen autarkiaren oinarrizko testuingurua?
4. Zein urtetan sartu zen Espainia Europako Erkidego Ekonomikoan?
5. Zein ondorio izan zituen autarkiak elikaduran?
6. Nork izendatu zuen Juan Carlos I. bere oinordeko gisa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.