Totalitarismoa 1930eko hamarkadan: faxismoa, nazismoa eta stalinismoa

HistoriaActualizado el 4,47 KB

Resumen

Dokumentuak 1930eko hamarkadako Europako erregimen totalitarioak aztertzen ditu: Italiako faxismoa (Mussolini), Alemaniako nazismoa (Hitler) eta Sobietar Batasuneko stalinismoa. Krisi ekonomikoaren eta Versaillesko Itunaren testuingurua, erregimen bakoitzaren ideologia, boterea nola lortu zen eta ekonomia nola kudeatu zen azaltzen ditu.

Puntos clave

  • Krisi ekonomikoak eta Versaillesko Itunarekiko haserreak muturreko alderdiei jarraitzaile gehiago eman zizkien.
  • Italian faxismoak alderdi bakarra ezarri zuen 1920tik aurrera, eta Mussolinik Marcha sobre Roma bidez lortu zuen boterea (1922).
  • Nazismoaren ezaugarriak: antisemitismoa, antidemokrazia, arrazakeria, nazionalismoa eta kontrol soziala.
  • Hitler 1933ko urtarrilean kantziler izendatu zuten, errepresioa, depresio ekonomikoa eta komunismoarekiko gorrotoaren ondorioz.
  • SESB 1922an sortu zen; 1924ko konstituzioak gobernu zentralizatua eta sistema komunista arautu zituen.
  • SESBen Bost Urteko Planek industria handitu zuten, baina errepresioa, esklabo lana eta gosete handiak eragin zituzten.

Ponte a prueba

1930eko Hamarkadako Totalitarismoa: Sarrera eta Testuingurua

Totalitarismoaren Ezaugarri Orokorrak

1. Zein testuingurutan ezarri ziren Europako zenbait herrialdetan erregimen diktatorialak? Eta zein nabarmendu ziren?

Populazioaren gehiengoa haserre zegoen Versaillesko Itunarengatik. Alemania krisi ekonomiko larrian zegoenez, komunismoarekiko beldurra zabaldu zen.

2. Zergatik lortu zituzten muturreko alderdiek jarraitzaile gehiago eta erradikalizatu egin ziren 1930eko hamarkadan?

Krisiaren irtenbide gisa aurkeztu zuten haien burua Hitlerrek eta Mussolinik.

3. Zer erregimen totalitario jaio zen 1930eko hamarkadan?

  • Italian: Faxismoa
  • Alemanian: Nazismoa
  • Errusian: Stalinismoa

Italiar Faxismoa (Mussolini)

Faxismoaren Oinarriak eta Boterearen Ezarpena

1. Zein 2 alderdi onartzen ziren hasieran? Eta zein arrazoi izan zen polarizazioa?

Hasieran, Alderdi Sozialista eta Errepublikarra onartzen ziren. 1920tik aurrera, alderdi politiko guztiak debekatu ziren, bat izan ezik: Alderdi Faxista.

2. Oinarri ideologikoak:

  • Nazioa goraipatu gizabanakoaren gainetik
  • Ultranazionalismoa
  • Biolentzia goraipatu
  • Oposizioa liberalismoari eta demokraziari

3. Nola lortu zuen Mussolinik boterea? Zer eragin zion gero hauteskundeak irabazteak?

Marcha sobre Roma (Erromarako Martxa) bidez. 1922an, estatu-kolpe batekin mehatxatu zuen, eta erregeak ez zion aurre egin.

4. Mussoliniren diktaduraren ezaugarriak:

  • Totalitarismoa: Faxismoan alderdi politiko bakarra zegoen.
  • Autokrazia: Buruzagi bakarrak gobernatzen zuen.
  • Buruzagiaren gurtza: Duce deitzen zioten.

Nazismoa Alemanian (Hitler)

Nazismoaren Ideologia eta Krisiari Aurre Egitea

1. Zer kontatzen du Hitlerrek idatzitako Mein Kampf (Nire Borroka) lanean eta non idatzi zen? Zein ziren faxismoaren ezaugarriak?

Bere bizitza, ideia politikoak eta Alemaniako etorkizunerako zuen plana kontatzen ditu. Bavariako Landsberg kartzelan idatzi zuen.

Ezaugarriak:

  • Antisemitismoa
  • Antidemokrazia
  • Arrazakeria
  • Nazionalismoa
  • Diktadura autoritarioa
  • Kontrol soziala

2. Zein izan zen Hitler 1933ko urtarrilean kantziler izendatu zuten arrazoi nagusia?

Errepresioa, depresio ekonomikoa eta komunismoarekiko gorrotoa zirela medio.

3. Zer deitu zion Hitlerrek arraza garbitasunari eta zer neurri hartu zituen?

Arraza arioari Goreneko Arraza deitu zion eta juduak sarraskitu (exterminatu) nahi zituen.

4. Nola borrokatu zion nazismoak krisi ekonomikoari?

Reinhart Programarekin eta enpresei kredituak emanez, ekonomia hobetzeko.

5. Zergatik ziren garrantzitsuak komunikabideak nazismoarentzat?

Komunikabideak kontrolatuz, propaganda politikoa erraz zabaldu zen.

Stalinen Diktadura eta SESB

Sobietar Batasunaren Egitura eta Ekonomia

1. Zein urtetan jaio zen SESB? Zer arautu zen 1924ko konstituzioan?

SESB 1922an sortu zen. 1924ko konstituzioak gobernu zentralizatua eta sistema komunista arautu zituen.

2. Nor izan zen Leninen ordekoa?

Stalin.

3. Zer gertatu zen SESBen 1929an eta nola lortu zen gertaera hori?

Diktadura gogortu zen, lurren nazionalizazioa eman zen eta jabetza pribatua kendu zen.

4. Askatasun ekonomikoa eta jabetza pribatua zeuden?

Ez. Estatuak ekonomia osoa kontrolatu zuen eta jabetza pribatua kendu zuen.

5. Zeri deitzen diogu nekazaritza kolektibizazioa eta zer alde zegoen Kolkhoz eta Sovkhoz artean?

Nekazaritza kolektibizazioa nekazaritza estatuaren esku jartzea da.

  • Kolkhoz: Nekazari kolektiboek osatzen zuten.
  • Sovkhoz: Estatuaren jabetzako nekazaritza zen.

6. SESBen garapen industrialik egon ahal zen?

Bai. Bost Urteko Planek industria handitu zuten, baina errepresioa, esklabo lana eta gosete handiak eragin zituen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein erregimen totalitario jaio ziren 1930eko hamarkadan?

Italian faxismoa, Alemanian nazismoa eta Errusian stalinismoa jaio ziren. Hiru erregimen horiek alderdi bakarra eta buruzagi bakarra zituzten.

Nola lortu zuen Mussolinik boterea?

1922an Marcha sobre Roma (Erromarako Martxa) egin zuen, estatu-kolpe batekin mehatxatuz. Erregeak ez zion aurre egin.

Zergatik lortu zuen Hitlerrek kantzilergoa 1933an?

Errepresioa, depresio ekonomikoa eta komunismoarekiko gorrotoa direla medio. Dokumentuaren arabera, horiek izan ziren arrazoi nagusiak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen SESB?
2. Nor izan zen Leninen ordekoa?
3. Nola lortu zuen Mussolinik boterea?
4. Zein izan zen Mein Kampf liburuaren idazlea?
5. Zein izan zen Sovkhoz nekazaritza-egitura?
6. Zer neurri hartu zituzten Bost Urteko Planen ondorioz SESBen?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.