Francoren diktadura: Historia eta Euskal Herriko egoera
Resumen
Dokumentuak Francoren diktadura azaltzen du, 1939tik 1975era, bere oinarri ideologiko, politiko eta sozialak eta bilakaera ekonomiko eta politikoa berrikusiz. Euskal Herriko errepresioa, oposizioa eta gizarte-aldaketak ere jorratzen ditu, eta Franco hil ondoko trantsizio-hasiera ere aipatzen du.
Puntos clave
- Francok ia berrogei urtez agintzen zuen, botere militar eta politiko guztia bere buruan batuz.
- Erregimena 1938 eta 1967 artean emandako Erresumako Oinarrizko Legeek instituzionalizatu zuten.
- 1939-1950 bitartean autarkia ekonomikoa eta bakantzea nagusitu ziren; 1956an Vatikanoarekin Konkordatua eta AEBrekin hitzarmenak sinatu ziren.
- 1957ko Egonkortze Planak liberalizazioa ekarri zuen eta ondoren garapen ekonomiko handia izan zen.
- Euskal Herrian errepresioa gogorra izan zen nazionalismoaren eta euskararen aurka, eta Eusko Jaurlaritza erbestean jarraitu zuen.
- Francoren heriotza 1975eko azaroaren 20an gertatu zen, eta Juan Karlos errege izendatu zuten bi egun geroago.
Francoren diktadura
Ia berrogei urtez egon zen Franco boterean. Diktadoreak bere gain hartu zituen botere militar zein politiko guztiak. Ezaugarri nagusia, boterea modu autoritario eta antidemokratikoan erabili izana da. Zapalkuntza erabiltzeagatik nabarmendu bazen ere, nazioartean jarrera zalantzatia izan zuen, sistemaren zilegitasuna eta beste herrialdeen onarpena lortzeko behar-beharrezkoa hain zuzen ere.
Ekonomian, herrialdeak nekazaritza alde batera uzteari eta 60ko hamarkadatik aurrera industria-garapen handia eman zen. Gizarte-aldaketa zein aldaketa kultural asko egon ziren.
1. Erregimenaren aldeko inguruabarrak eta oinarriak
Armadak tropen botere guztia buru bakarrean uztea erabaki zuen. Honako hauek izan ziren diktadura finkatzearen aldeko inguruabarrak:
- Inguruabar militarrak: Francori, Afrikako armadaren buru izateak, militar eta estratega gisa ospe handia ekarri zion.
- Nazioarteko inguruabarrak: Italia eta Alemaniarekin materiala eta armak lortzeko adostasuna lortu zuen. Europako neutraltasunak asko lagundu zion horretan.
- Barne-inguruabarrak: Francok ez zeukan aurkaririk bere inguruan eta Sanjurjo eta Mola hil ondoren, bera izan zen boterea hartzeko geratu zen bakarra.
- Erlijio-inguruabarrak: Elizak hasieratik egin zuen armadaren alde, salbuespenak salbuespen. Propaganda egin zuten eta Elizak karguak eskuratu zituen estatuko erakundeetan. Hezkuntza kontrolatu eta katolizismoaren alde manipulatu zuen.
2. Frankismoaren oinarriak
- Oinarri ideologikoa: Frankismoak ez zuen printzipio egonkorrik, eta beste ideologia batzuetako ideiak laburtu zituen. Falangeak, Elizak eta karlismoak indar handia zuten, baina baita kanpo-erreferentziek ere, hala nola faxismoak. Francok Caudillo titulua ezarri zion bere buruari. Alderdi berean indar guztiak batu ziren eta eragina izan zuen, baita antikomunismoak ere, eta katolizismoaren kontra agertu zirenek.
- Oinarri politikoa: Erregimena Erresumako Oinarrizko Legeak ezartzean instituzionalizatu zen. 1938 eta 1967 artean egin ziren legeak, konstituzio moduan. Francok bizi guztirako hartu zuen buruzagitza eta autonomia mota oro desagerrarazi zuen, batasun linguistikoa inposatu eta administrazio bakarra finkatu. Horrela, estatu zentralista bat sortu zuen. 1938an Lan Forua agindu zuen: sindikatuak desegin eta sindikatu ofizial eta nahitaezko bakarra sortu zuen, gobernua bezala, falangistek, militarrek, katolikoek eta monarkikoek osatua.
- Oinarri soziala: Francok hainbat gizarte-talderen laguntza izan zuen: militarrena, Elizarena, hedapen handi eta ertainen jabeena, enpresena, nekazariena eta erdi mailako klasearena.
Frankismoaren bilakaera
Gerra amaitu ondoren, ia berrogei urteko diktadura ezarri zen. Erregimenak luze iraun zuen, frankismoaren barne-aldaketari, egokitzapen-gaitasunari, kontrolari eta zapalkuntzari esker.
Erregimen frankistaren hasierako urteak (1939-1950)
Garai horretan, herrialdea eraberritu zen, sistema politikoa egonkortu eta nazioarteko gertakarien araberako politika egin behar izan zen.
a. Nazioarteko politika: Bakantzea
II. Mundu Gerran Espainiak erakutsi zuen jarrerak herrialdearen ahultasuna erakutsi zuen. Hasieran, Espainia neutral agertu zen, baina bere jarrera alde batetik bestera ibili zen, gatazkaren arabera.
Gerra Ardatzaren alde atera zenean, Francok elkarrizketak izan zituen Hitler eta Mussolinirekin, baina ez ziren adostasunera iritsi. Azkenean, Frantzia eta Ingalaterrarekin merkataritza-interesak sortu ziren, eta 1941ean, alemanek Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, Espainiak tropak Leningradoko frontera bidali zituen (Dibisio Urdina), alemaniarren alde borrokatzera. Geroago, aliatuak garaipena lortzen hasi zirenean, eta Estatu Batuak gerran sartu zirenean, Espainiak Alemaniari laguntzeari utzi zion. 1943an, Italiak behea jo eta Estatu Batuek blokeo ekonomikoa egin zutenean, Espainiak neutraltasuna sinatu zuen eta aliatuen alde agertu. Hori horrela, frankismoa mendebaldeko blokeari hurbildu zitzaion.
b. Barne-politika: Autarkia urteak
Francok estatu-politika diktatoriala eta autarkia ezarri zituen, autohornikuntzan oinarrituz:
- Erregimena antidemokratikoa zen; izan ere, adierazpen-askatasuna ukatu zen eta ez zegoen konstituziorik. Falangisten eragina nabaria izan zen politikaren arloan, baina egoera aldatuz joan zen pixkanaka. Francok Erantzukizun Politikoen Legea onartu zuen, eta hori izan zen garaituak epaitzeko testua; kartzelaratzeak 100.000tik 270.000ra pasatu ziren. Milaka exekuzio eta funtzionarioen garbiketa burutu zen. Buruzagitzari eta ondorengotzari buruzko legea ere garai hartan eman zen. Itxuraz, irekitasunaren aldekoak ziren, baina praktikan erregimenaren irudia hobetu nahi zuten.
- Ekonomiak bi ezaugarri izan zituen: alde batetik, estatuak prozesu guztian hartzen zuen parte, eta bestetik, autarkia izan zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuen, baita prezioa ere, elikagai, arropa zein gainerako ondasunena. 1941ean Industria Institutu Nazionala (INI) sortu zen, enpresa espainiarrak indartzea, buruaskitasuna lortzea eta kanpo-harremanak saihestea helburu zuena. Lehengai-gabezia zegoen, ordea, eta ekoizpenak ez zuen laguntzarik jaso. Bestalde, prezioen kontrolak eta errazionamenduak merkatu beltza handitu zuen (estraperloa). Ekonomiaren garapena bere horretan geratu zen.
Erregimenaren sendotzea eta bakantzearen amaiera (1950-1960)
a. Nazioarteko testuingurua
Erregimena egonkortu egin zen. Gerra Hotza zegoen eta frankismoak ez zuen presio handirik izan, batez ere antikomunismoa zela medio. Espainiak Maroko espainiarraren Babesletzari uko egin zion. 1956. urtean, erregimena nazioartean onartzeko bi gertakari eman ziren:
- Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zen, onarpena eta zilegitasuna ematen ziona Francori.
- AEBrekin hitzarmenak sinatu ziren. Espainiak kokapen estrategikoa zuenez, AEBren base militarrak Espainian ezartzeko baimena eman zuen (Rotan, Torrejonen, Zaragozan eta Moronen). Merkataritza-hitzarmen batzuei esker, Espainiak NBEn eta UNESCOn sartzeko erraztasunak izan zituen.
b. Barne-politika eta ekonomia
Gobernuak falangisten, militarren, katolikoen eta monarkikoek artean oreka aurkitu zuen, talderen bat mehatxu izatea saihestuz. Hezkuntza-alorrean irekitze- eta liberalizazio-zantzu batzuk jarri ziren praktikan. 1956an, gorabehera andana gertatu zen eta poliziak istiluak konpondu behar izan zituen.
1950eko hamarkadan, liberalizaziorako pausua eman zen: atzerriko lehen inbertsioak egin ziren eta produktuen prezioetan askatasuna ezarri zen. Horren ondorioz, prezioek gora egin zuten eta erregimenaren aurkako lehen greba egin zen. Industria eta nekazaritza garatzen hasi ziren, eta langile asko lekualdatu ziren.
Ekonomiaren garapen-aldia (1957tik aurrera)
Gobernu berriak ekonomia egonkortzeko planak egin zituen, eta 60ko hamarkadaren amaierara arte iraun zuen. Ekonomiak hazkunde handia izan zuen.
a. Egonkortze eta Garapen Planak
Sistema autarkikoaren eraginkortasun-ezak liberalizazioaren beharra agerian utzi zuen. Opus Deiri lotutako teknokratek Egonkortze Plana sortu zuten: pezeta debaluatu, soldatak izoztu, gastu publikoa gutxitu eta kanpoko inbertsioak ireki zituzten. Ondoren, Garapen Planek industrializazio-guneetan jarri zuten arreta: Madrilen, Katalunian eta Euskadin.
b. Garapen ekonomikoa eta politika
Hainbat faktorek eragin zuten: kanpoko inbertsioak, turismoaren gorakada eta emigrazioak langabezia arindu izana. Politikan, ordea, immobilismoa izan zen nagusi. 1969an Juan Karlos Borboikoa izendatu zuten Francoren ondorengo, eta Luis Carrero Blanco lehendakariorde.
Frankismoaren amaiera (1960-1975)
a. Erregimen frankistaren krisia
Carrero Blancok 1973an hartu zuen gobernuburu kargua, baina urte hartako abenduaren 20an ETAk hil egin zuen. 1974an Arias Navarrok hartu zuen gobernua. Nazioartean, petrolioaren krisiak eta Saharako gatazkak egoera larritu zuten.
b. Francoren heriotza eta diktaduraren amaiera
1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. Bi egun geroago, Juan Karlos izendatu zuten Espainiako errege. Krisi egoera egon arren, Espainia potentzia ekonomikoen artean zegoen, baina sistema politikoa Europako demokratikoekin alderatuta desorekatua zen.
Erregimenaren oposizioa
Oposizioaren bilakaera
- Gerra ondoren: Barnean gerrilari taldeak (Makiak) sortu ziren, baina gogor zapaldu zituzten. Kanpoan, errepublikarrek gobernua osatu zuten erbestean, baina eraginkortasun gutxirekin.
- 50eko hamarkadan: Langile eta ikasle mugimenduak egonkortu ziren. Lehen grebak hiri industrializatuetan eman ziren.
- 60ko hamarkadako talde berriak: 1962ko Municheko Batzarra, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatua, unibertsitateko mugimenduak eta Elizaren urruntzea nabarmendu ziren.
Aldaketa soziokulturalak
1960ko hamarkadatik aurrera, gizarte-egitura aldatu zen: hirigintza-prozesua azkartu zen, erdi mailako klasea hazi zen, emakumea lan-munduan sartzen hasi zen eta hezkuntza-erreformak analfabetismoari aurre egin zion. Kulturan, C.J. Cela bezalako idazleak eta A. Tapies bezalako artistak nabarmendu ziren.
Francoren diktadura Euskal Herrian
Diktaduraren ezarpena eta errepresioa
Gerra ondoko krisia oso gogorra izan zen Euskal Herrian. Errepresioa bereziki krutela izan zen nazionalismoaren aurka: heriotza-zigorrak, kartzelaratzeak eta isunak ohikoak izan ziren. Irakaskuntzan eta komunikabideetan kontrol zorrotza ezarri zen, eta euskara zein euskal kultura gogor zigortu zituzten.
Frankismoaren aurkako oposizioa Euskadin
- Eusko Jaurlaritza erbestean: Jose Antonio Agirreren gidaritzapean, oposizioa biltzea lortu zuen 1960an hil zen arte.
- Baionako Ituna: II. Mundu Gerra amaitzean, alderdi euskaldunek Errepublikaren eta Estatutuaren aldeko ituna sinatu zuten.
- Greba orokorrak: 1947 eta 1951ko grebek Bizkaiko eta Gipuzkoako industria gelditu zuten.
Garapen aroa eta oposizio berria
1959tik aurrera, industrializazioak immigrazioa eta aldaketa soziala ekarri zituen. 60ko hamarkadan oposizio berria finkatu zen: CCOO eta LAB sindikatuak, ikasle mugimenduak eta ikastolen sorrera. ETAren agerpenak (1959) eta 1970eko Burgoseko Gerra Kontseiluak antifrankismoaren etapa berri eta gatazkatsu bati hasiera eman zioten, diktadura Franco hil ostean erabat desegin zen arte.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz hil zen Franco?
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen. Bi egun geroago, Juan Karlos izendatu zuten Espainiako errege.
Zer izan zen Egonkortze Plana?
Opus Deiri lotutako teknokratek sortutako plana izan zen, pezeta debaluatu, soldatak izoztu, gastu publikoa gutxitu eta kanpoko inbertsioak ireki zituena. Sistema autarkikoaren ondoren liberalizazioa ekarri zuen.
Zein izan ziren Euskal Herriko errepresioaren ezaugarri nagusiak?
Nazionalismoaren aurkako errepresio gogorra izan zen, heriotza-zigorrak, kartzelaratzeak eta isunak barne. Irakaskuntzan eta komunikabideetan kontrol zorrotza ezarri zen, eta euskara zein euskal kultura zigortu zituzten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.