Joaquin Costa: oligarkia eta kazikismoa Berrezarkuntzan (testu iruzkina)
Resumen
Testu honek Joaquin Costak Berrezarkuntzako sistema politikoa nola deskribatu eta kritikatzen duen azaltzen du, 98ko hondamendiaren ondorengo erregenerazionismo korrontean. Oligarkiaren, gobernadore zibilen eta jauntxoen arteko egitura azaltzen da, baita hauteskundeen iruzurra eta kazikeen papera ere. Ikasleek sistemaren funtzionamendua eta Costaren kritika ulertuko dituzte.
Puntos clave
- Joaquin Costa erregenerazionismo korrontean sartzen da, 98ko hondamendiaren ondoren.
- Berrezarkuntzaren sistema piramidal bat zen: oligarkia Madrilen, gobernadore zibilak probintzietan eta jauntxoak herri txikietan.
- Kazikeak herritarren eta gobernuaren arteko tartekariak ziren eta botoak erabakitzen zituzten.
- Hauteskundeak fikzio hutsa ziren: hautagai ofiziala aurrez hautatzen zen eta emaitzak faltsutzen ziren.
- Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) agintean txandakatzen ziren altxamendu militarrak saihesteko.
- Costak ustelkeria, iruzurra eta manipulazioa salatzen zituen eta aldaketa politikoa eskatzen zuen.
OLIGARKIA eta KAZIKISMOA
TESTUAREN SAILKAPENA
Identifikazioa: “Oligarquia y caciquismo como la forma actual de gobierno de España” lanaren pasarte bat da. Testu historiko zirkunstanziala da. 1. Mailako informazio-iturria da. Edukina politikoa da.
Egilea: Joaquin Costa. Abokatua, ekonomista... Espainia modernizatu nahian hezkuntza eta ekonomiaren berrantolaketa eskatu zuen. Bere ideiak “erregenerazionismo” izeneko korrontearen barruan sartzen dira, 98ko hondamendiaren ondoren Espainian sortutako korronte kritikoa.
Hartzailea: Testu publikoa da. Iritzi publikoari eragin nahi zion, Berrezarkuntzaren sistemaren arazo larrietaz jabetu zitezen.
Helburua: Berrezarkuntzaren sistema politikoa salatzea, aldaketa politikoa eta soziala bultzatzeko.
Kokapena: tokia Madrilen, Espainiako hiriburuan.
Kokapena: garaia Berrezarkuntzaren krisiaren hasieran, 98ko hondamendiaren ondoren.
AZTERKETA
Joaquin Costak Berrezarkuntzaren sistema politikoaren deskribapena egiten du. Zorrotz kritikatzen du eta balorazio pertsonala ematen du.
1. Zatia (1. Paragrafoa)
Berrezarkuntzaren sistema deskribatzen du. Sistemaren funtzionamendua azaltzen du:
Goian oligakiak agintzen du. Madrilen, Espainiako hiriburuan, dago.
Bigarren mailan gobernadore zibilak daude. Oligarkiaren agindu horiek probintzietara eramateko.
Azpian jauntxoek oligarkiak agindutakoa herri txikietan betetzeazarduratzen ziren. Herri txikietan botere handia zuten eta herritarren botoak erabakitzen zituzten.
Gobernadoreek alkateei agindu batzuk ematen zizkieten eta tokiko kazikeen laguntza ere izaten zuten. Horregatik esaten du Costak gobernadore zibilak sistemak erabilitako tresnak eta komunikazio-organoak zirela.
2. Zatia (2. Eta 3. Paragrafoak)
Berrezarkuntzaren sistema politikoaren salaketa egiten du.
Oligarkia hauteskundeen iruzurraz baliatzen da gobernuan jarraitu eta bere interesak defendatzeko, eta ez herriarenak; beraz, ez dira herriaren ordezkariak. Horregatik ustelkeria, iruzurra eta manipulazioa salatzen ditu.
Costak Espainia jasatzen zuen atzerapen politiko eta sozialetik ateratzeko “burdinezko eskua” beharrezkoa zela zioen.
KOMENTARIOA:
ARLO POLITIKOA
Berrezarkuntzaren sistema
1868ko iraultzak huts egin zuen herritarren arazoak konpondu ez zituelako eta gobernu egonkorrik ekarri ez zuelako, istiluak baizik.
Borbondarren Berrezarkuntzarekin, Espainiako oligarkiak aginte ekonomikoa izateaz gainera aginte politikoa kontrolatu nahi zuen, demokrazia baztertuz. Bi alderdi nagusiak:
Alderdi Kontserbadorea (moderatuaren ideiekin), Cánovasek zuzentzen zuen.
Alderdi Liberala (liberal aurrerakoien ideiein), Sagastak gidatzen zuen.
Monarkia eta liberalismo ekonomiko kapitalistaren aldekoak ziren. Berrezarkuntzan, agintean txandakatzeko ados jarri ziren. Horrela altxamendu militarrak ebitatu zituzten.
Hauteskundeak fikzio hutsa ziren, Gobernuak, hauteskunde barrutien zerrendak osatu ondoren, lauki batez hautagai ofizialaren izena markatzen zutelako. Gero, probintzietako gobernu-ordezkariei zerrendak bidaltzen zizkien eta haiek herriko kazikeari ematen zizkioten. Hautagai ofizialak hauteskundeak irabazten zituen.
Kazikeen laguntza ezinbestekoa zen. Kazikeak herrian prestigio handiko pertsonaiak ziren, gobernua eta herritarren arteko tartekariak ziren.
Hauteskundeen emaitzak faltsutzeko era guztietako prozedurak erabiltzen zituzten:
Botoak mesedeen truke aldatzen zituzten.
Gogorkeria eta mehatxuak erabiltzen zituzten.
Hidakoen botoak kontatzen zituzten.
Botoak diruz erosi edo zuzenean emaitzak faltsutzen zituzten.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Nor izan zen Joaquin Costa?
Joaquin Costa abokatua eta ekonomista izan zen, Espainia modernizatu nahian hezkuntza eta ekonomiaren berrantolaketa eskatu zuena. Bere ideiak erregenerazionismo korrontean sartzen dira.
Zer da kazikea Berrezarkuntzan?
Kazikeak herrian prestigio handiko pertsonaiak ziren, gobernuaren eta herritarren arteko tartekariak. Hauteskundeen emaitzak kontrolatzen zituzten laguntza horren truke.
Nola faltsutzen ziren hauteskundeak?
Botoak mesedeen truke aldatzen zituzten, gogorkeria eta mehatxuak erabiltzen zituzten, hildakoen botoak kontatzen zituzten eta botoak diruz erosi edo emaitzak zuzenean faltsutzen zituzten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.