1876ko Espainiako Konstituzioa: testuingurua eta ezaugarri nagusiak
Resumen
Dokumentu honek 1876ko Espainiako Konstituzioa aztertzen du, Berrezarkuntzako sistemaren oinarri nagusia. Testuaren sailkapena, egilea eta helburua azaltzen ditu, baita botere banaketa, subiranotasuna, lurraldeen antolaketa eta Eliza eta Estatuaren arteko harremana ere. Ikasleak Konstituzioaren testuingurua eta bere ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Cánovas del Castillok inspiratu zuen eta Gorteek onartu, eta Alfonso XII.a erregeak berretsi zuen.
- Helburua 1868ko Seiurteko Iraultzaren desordena amaitzea eta gobernu kontserbadore eta egonkorra ezartzea zen.
- Subiranotasuna nazioaren eta erregearen artean konpartitua zen, eta estatu mota Monarkia Konstituzionala zen.
- Botere banaketa: exekutiboa erregearena, legegilea Kongresuarena eta Senatuarena, eta judiziala epaileena.
- Estatu zentralizatua zen, foru bakarrarekin; 75. artikuluak Euskal Herriarekin Kontzertu Ekonomikoa sinatzeko bidea ireki zuen.
- Estatu konfesionala zen; beste kultuak era pribatuan praktika zitezkeen, eta erregea armadaren buruzagi gorena zen.
1876ko Konstituzioa
Testuaren sailkapena
- Mota: 1. mailako informazio-iturria eta testu juridiko-politikoa.
- Edukia: Politikoa; herritarren eskubideak, agintearen banaketa, boto-eskubidea eta erlijioa arautzen ditu.
- Egilea: Testuaren inspiratzailea Cánovas del Castillo izan zen (garaiko politikari nagusia, kontserbadorea eta Berrezarkuntzako sistemaren antolatzailea). Gorteek onartu eta Alfonso XII.a erregeak berretsi zuen.
- Hartzailea: Testu publikoa, Espainiako herritar guztiei zuzendua.
- Helburua: Seiurteko Iraultzailearen desordena eta iraultzekin amaitzea, Espainian gobernu kontserbadore eta egonkorra ezartzeko.
- Kokapena: Madril (gobernua, parlamentua eta erregearen egoitza).
- Garaia: Berrezarkuntzaren hasiera. Konstituzio hau sistemaren funtsezko zutabea izan zen.
Azterketa
1876ko Konstituzioak 1845eko Konstituzio moderatuaren eta 1837ko Konstituzio aurrerakoiaren punturik onenak bildu zituen. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Subiranotasuna: Konpartitua da, nazioaren eta erregearen artean.
- Estatu mota: Monarkia Konstituzionala.
- Botere banaketa:
- Exekutiboa: Erregeak aginte handia du.
- Legegilea: Parlamentuak du, bi ganberarekin (Kongresua eta Senatua). Hauteskundeetan iruzurra eta pucherazo-a ohikoak ziren.
- Judiziala: Epaileek zuten.
- Eskubideak: Aitortzen dira, baina lege kontserbadoreek mugatzen zituzten.
- Lurraldeen antolaketa: Estatu zentralizatua (foru bakarra). Euskal Herriko foruekin ez zen bateragarria.
- Kontzertu Ekonomikoa: 75. artikuluak aldaketak egiteko bidea ireki zuen, Euskal Herriarekin Kontzertu Ekonomikoa sinatzea ahalbidetuz.
- Eliza eta Estatua: Estatu konfesionala da, beste kultuak era pribatuan praktika daitezkeelarik.
- Armada: Erregea zen buruzagi gorena.
Komentarioa
Aurrekariak
1868ko iraultzak huts egin zuen, herritarren arazoak konpondu ez eta egonkortasunik ekarri ez zuelako. Borboien berrezarkuntza eta 1876ko Konstituzioa sistemaren oinarri bihurtu ziren. Alfonso XII.ak, Sandhursteko adierazpenaren bidez, monarkia tradizionala berrezartzeko nahia azaldu zuen, Cánovas del Castillok idatzitako testu batean.
Testuaren gaiaren azalpena
1876ko Konstituzioa, orokorrean, 1845ekoaren antzekoa izan zen. Cánovasek 1837ko eta 1868ko konstituzioen eskubideen adierazpena gehitu zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik onartu zen 1876ko Konstituzioa?
1868ko iraultzak ez zuen egonkortasunik ekarri eta herritarren arazoak ez zituen konpondu. Konstituzio hau Borboien berrezarkuntzaren eta gobernu kontserbadore egonkorraren oinarri bihurtu zen.
Nork idatzi zuen 1876ko Konstituzioaren oinarria?
Testuaren inspiratzailea Cánovas del Castillo izan zen, garaiko politikari nagusia eta Berrezarkuntzako sistemaren antolatzailea.
Zer dio 75. artikuluak?
Artikulu honek aldaketak egiteko bidea ireki zuen, Euskal Herriarekin Kontzertu Ekonomikoa sinatzeko aukera emanez.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.