Finantzaketa Iturriak: Sailkapena eta Baliabideak
Finantzaketa Iturrien Sailkapena Itzultzeko Epearen Arabera
- Epe motzerako: Itzultzeko epea urtebete baino gutxiago denean (Banku maileguak).
- Epe luzerako: Urtebete baino gehiago denean.
Enpresaz Kanpo edo Ohiko Jardueragatik Sortutakoen Sailkapena
- Barne finantzaketa: Banatu ez diren irabaziak eta amortizazioak.
- Kanpo finantzaketa: Kapital soziala, maileguak...
Enpresaren Baliabide Propioak
Kapitala, erreserbak eta mantentze finantzaketa.
Epe Ertain eta Luzerako Kanpoko Finantzaketa Baliabideak
Hauek enpresak urtealdi ekonomiko bat baino gehiagorako dituenak dira eta epe hori pasa ondoren dagozkien interesekin itzuli behar ditu. Honako hauek bereizten dira:
Epe Ertain eta Luzerako Maileguak
Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu erakundeei finantzatu ahal izateko. Mailegua onartu ondoren, enpresak berehala erabili dezake dirua. Interesekin itzuli behar da, ezarritako baldintzen arabera.
Obligazioak
Enpresak jaulkitzen dituen kreditu tituluak dira eta partikularrek eta beste enpresa batzuek erosten dituzte interes baten truke. Diru kopuru handia denean...
Leasing
Finantzaketa sistema honen bidez enpresak aktibo finkoko elementuren bat har dezake errentamendu kuotaren truke (Alokatu eta gero erosteko aukera).
Renting
Epe ertain eta luzerako ondasun higigarriak alokatzean datza. Errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du eta renting enpresak berriz zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du: ondasunaren mantentzea, arrisku oroko asegurua kontratatu eta kontratuak dioen epean ondasunaren erabilera erraztu.
Epe Motzerako Kanpo Baliabideak
Iturriak honakoak dira:
- Kontuko zorpekoa: Duzuna baino diru gehiago gastatzeagatik ordaindu beharreko interesa.
- Kreditu kontua: Enpresak behar posibleak aurreikusteko finantza baliabideak lortu nahi dituenean baina beharko duen kopuru zehatza zein izango den ez dakienean kreditu kontu bat eska dezake. Enpresak kontratu bat sinatzen du finantza erakundearekin eta honek muga duen kontu korronte bat jartzen du bere esku. Enpresak kontu horretako dirua erabil dezake txeke bidez eta ondoren erabili duen diru kopuruaren interesak ordainduko ditu eta bestearen kopuruagatik komisioa.
- Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileei egiten dizkien erosketak ordaindu gabe uzten dizkienean lortzen duen finantzaketa automatikoa da.
- Efektu deskontua: Enpresak finantza erakunde bati eman diezazkioke letren bidez dokumentatzen diren bezeroen zorrak, beren mugaeguna iritsi baino lehen eta finantza erakunde honek zenbatekoa aurreratuko du, komisio eta interes gisa kopuru jakin batzuk kendu ondoren.
- Factoring: Enpresa finantzaketako beste modalitate bat da, eta honetan datza: enpresak bezeroengan dituen kreditu eskubide guztiak saltzen dizkio factor izeneko enpresa bati eta honek berehalako likidezia ematen dio enpresari eta ez ordainduen eta berankorren arazoa ekiditen dio. (Bi pertsona zorretan izatea, eta epea baino lehen ordaindu ez badio abokatu bat bidali beharrean, joatea bankura eta hortik kobratu baino ordain besteak bankuari ordaindu behar dio bestela ezingo inolako mailegurik izan inoiz).