Federico Echevarriaren hitzaldia: librekanbismoaren eta protekzionismoaren ondorioak
Resumen
Testu honek Federico Echevarria enpresariak 1893an emandako hitzaldiaren zatiak biltzen ditu, Espainiako gobernuak Alemaniarekin sinatu nahi zuen merkataritza-itunaren aurka. Protekzionismoaren eta librekanbismoaren arteko eztabaida ekonomikoa aztertzen da, eta euskal industriaren egoera eta Euskal Herriko burgesiaren rola ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Protekzionismoak estatuaren babes-neurriak defendatzen ditu: kanpoko produktuei oztopoak jarri eta barruko produkzioa laguntzea.
- Librekanbismoak merkataritza oztoporik gabe egitea proposatzen du.
- Echevarriak Espainia eta Alemaniaren arteko itun komertziala gaitzetsi zuen, metalen inportazioari jarritako arantzelak kentzen zituelako.
- Hitzaldia 1893ko abenduaren 9an eman zen, eta 1894an idatziz argitaratu zen Bilbon.
- Euskal burgesiaren zati handi batek protekzionismoaren alde egin zuen, industrializazioaren hasieratik, merkatu espainiarrean pribilegioak lortzeko.
- Hitzaldiak 'Espainia espainiarrentzat' eta 'Gora lan nazionala' moduko leloak agertzen ditu, nazionalismo espainiarraren oinarrietako batzuk.
Testuaren kokapena
Testu hau, izenburuan agertzen denez, Federico Echeverriaren hitzaldiaren zati batzuez osatuta dago. Testu hau politika ekonomikoaren arloari dagokio estatuak ekonomian hartu beharreko erabaki garrantzitsu batez (librekanbismoa edo protekziosismoa) ari delako. Gainera, informatiboa edo testimoniala da, hitzaldi publiko bat delako. Publikoa da, 1893 an mitin batean agertu zelako, halere, enpresarientzat eta gobernuarentzat zuzenduta zegoen. Espainiako gobernuak Alemaniarekin burutzeko akordio komertzialaren proiektua gaitzetsi nahian egindako adierazpena da. Garai hartakoa denez, lehen mailakoa da.
Azkenengo lerroen arabera, hitzaldi hau 1893ko abenduaren 9an burutu zen, Berrezarkuntza garaian, eta 1894. Urtean argitaratu zen idatziz, Bilbon, hain zuzen ere, berrezarkuntza garaian. Hitzaldi honetan, enpresaria zen Federico Echevarríak, Echevarría y Picavea mea-erakundeko kidea, Santa Agueda burdin enpresaren jabea, eta La Iberia enpresarena, besteak beste hitz egiten dute.
Egileari dagokionez, izenburuan agertzen denez, Federico Echevarria da eta politikan ere ibili zen, diputatu eta senatari izan zelarik, hitzaldiaren ondorengo urteetan, zehazki. Hitzaldi honen helburua librekanbismo kritikatzea da. Itun librekanbista ez sinatu eta protekzionismoa mantentzea nahiko luke. Echevarriak bere ikuspuntu ekonomikoa ematen duenez (protekzionismoaren aldekoa), testua guztiz subjetibo da.
Testuaren analisia
Testu hau ondo ulertzeko lehenik eta behin liberkanismoa eta protekzionismoa zer den azaldu behar da. Protekzinismoa eta librekanbismoa bi politika ekonomiko dira. Lehenengoak estatu baten ekonomiari laguntzeko babes neurriak jartzea defendatzen du; hau da, kanpoko produktuei ostopoak jartzea eta barrruko produkzioari laguntzeko neurriak hartzea. Librekanbismoak berriz, merkataritza oztoporik gabe egitea proposatzen du.
Testuaren ideia nagusia ikusita (Espainia eta Alemaniaren itun komertziala dela eta, metal inportazioari jarritako arantzelak ez kentzea.), bi ataletan banatzen dela esan genezake:
Lehenik eta behin Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarrairen aurkako argudioak ematen ditu, itun librekanbista delako. Desengingo zirela aduana-zergen auraubidea eta euskal enpresak kaltetuak aterako zirela azaltzen du. Gero, euskal enpresa hauek zertan jarduten duten ( galdaragintza, garraiobideak eta eraikuntza, batez ere) azaltzen dute eta garrantzitsuenak aipatzen ditu, hala nola, Labe Garaiak edo Talleres de Deusto. Labe Garaiak XX. Mende hasieran enpresa siderurgiko garrantzitsuena bilakatu zen. Baina Echeverríak dioena, Bilboko Labe Garaiak da. Izan ere, Bizkaiko Labe Garaiak, Echeverríarena zen La Iberia eta La Vizcaya batzean sortu zen, hitzaldia eman eta bederatzi urte beranduago.
Azken paragrafoan, bestalde, kaltea Espainia osoarentzat izango litzatekeela luzatzen du, eta garaiko Gobernuari, Sagastaren Alderdi Liberalari, itun hau bertan behera uzteko eskatzen dio. Gainera, kaltea Espainia osoarentzat izango litzatelkeela luzatzen du. Itun honek, beste alderdia (Kontserbadorea) gehiengo zuen Goorteek ateratako aduana-zergen araubideari egiten zion kontra. Zehazki, 1891ko Legeari buruz ari da, zeinak izaera protekzionista zuen.
Testuinguruan jartzea
XIX. Mendean zehar, liberal moderatuak lehenik eta Cánovasen alderdikoek gero, politika ekonomiko protekzionistaren aldeko azaldu ziren. Bestalde, liberal progresistak lehenik eta Sagastaren alderdikoek gero, politika ekonomiko librekanbistaren aldeko azaldu ziren.
Euskal Herriko burgesiaren zatirik handiena, estatuaren babes-politikaren aldeko agertu zen industrializazioaren hasiera-hasieratik, beraren bitartez, euskal produkzioak pribilejioak lortzen baitzituen merkatu espainiarrean, atzerriko lehiaren aurrean. Honela, euskal burgesiak inportazioak murriztuko zituzkeen muga-zergak jartzearen alde borrokatu zuen. Burgesia hau izan zen, hortaz, nazionalismo espainiarraren oinarriak jarri zituena: “Espainia espainiarrentzat”, “Gora lan nazionala” eta antzeko leloak aldarrikatu ziren 1893an burututako protekzionismoaren aldeko mitinean, hain zuzen, Sagastaren Gobernuak Alemania, Austria eta Italiarekin sinatuko zukeen akordio komertzialaren proiektuaren aurka eginiko deialdian.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da protekzionismoa?
Estatu baten ekonomiari laguntzeko babes-neurrien politika da: kanpoko produktuei oztopoak jartzea eta barruko produkzioari laguntzea. Testuaren arabera, hori da protekzionismoaren ezaugarri nagusia.
Zer defendatzen du librekanbismoak?
Merkataritza oztoporik gabe egitea proposatzen du. Testuaren arabera, Echevarriak kritikatu zuen politika ekonomikoa da.
Zergatik gaitzetsi zuen Echevarriak Alemaniarekin sinatu nahi zen itunak?
Itun librekanbista zelako, eta metal inportazioari jarritako arantzelak kentzen zituelako. Echevarriaren ustez, horrek aduana-zergen araubidea desegingo zuen eta euskal enpresak kaltetuko zituen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.