Bigarren Mundu Gerraren aurrekariak: anexioak, gerrak eta aliantzak

HistoriaActualizado el 3,92 KB

Resumen

Testuak Bigarren Mundu Gerra baino lehenagoko gertaera nagusiak aztertzen ditu: Alemaniaren lehen anexioak eta birarmatzea, Abisiniako gerra, Espainiako Gerra Zibila, Erroma-Berlin ardatza eta Txinako inbasioa. Alemaniaren espansionismoa, Sudeteen krisia eta Poloniaren banaketa ere azaltzen dira. Ikaslea gertaera hauen kronologia eta elkarren arteko lotura ulertuko du.

Puntos clave

  • 1935ean Italiak Abisinia inbaditu zuen, eta Italia Nazioen Ligatik atera zen.
  • Espainiako Gerra Zibilak (1936) Italia eta Alemania hurbildu zituen, eta Erroma-Berlin ardatza sortu zen.
  • Alemaniak Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin SESB-en kontra.
  • Japoniak 1937an Txinako iparraldea eta ekialdea inbaditu zituen.
  • Munichen, Erresuma Batuak, Frantziak eta Italiak ez zuten Alemaniari aurre egin Sudeteak anexionatzean.
  • 1939an Alemaniak eta Sobiet Batasunak Altzairuzko Ituna sinatu zuten, Poloniaren banaketa ezkutuko klausula batean zehaztuta.

Ponte a prueba

Aurrekariak: Alemaniar Hegemonia eta Nazioarteko Tentsioak

Alemaniaren Lehen Anexioak eta Birarmatzea

2. Alemaniarrek Austrian lortu nahi zutena eta Alemaniaren birrarmatzea:

Sarreko eskualdea Hirugarren Reichari erantsi zitzaion. Alemaniako mendebaldeko eskualde bat zen, meatzeetan eta instalazio industrialetan aberatsa. Versaillesko Itunak 15 urtez Frantziaren administrazio pean ipini zuen, bertakoek erreferendum batean bozkatu arte.

Hau izan zen Alemania naziaren lehen lurralde anexioa. Urte hartan bertan, Hitlerrek herrialdea berriz armatzeko agindua eman zuen, eta, hala, denbora gutxian armada modernoa eta oso ondo prestatua eduki zuen. Renania, Versaillesen erabakitakoa hautsiz, alemaniar tropek hartu zuten.

Abisiniako Gerra eta Nazioen Ligaren Ahulezia

3. Abisinako gerra:

1935ean, Italiak Abisinia (gaurko Etiopia) inbaditu zuen, Afrikan, Somalia italiarrarekin arazoak zituelako aitzakiarekin. Gerra labur eta desorekatu baten ondoren, Hailée Selassie enperadorea garaitu zuen Italiak, eta protektoratu bat ezarri zuen lurralde hartan. Italiak Nazioen Ligatik alde egin zuen, jarri zitzaizkion zigorrak arbuiatuz, eta Alemaniarengana hurbiltzen hasi zen.

Espainiako Gerra Zibila eta Nazioarteko Interbentzioak

4. Espainiako gerra zibila:

1936ko uztailean, Errepublikaren Gobernu demokratikoaren kontrako kolpe militar batek ekarri zuen Espainiako Gerra Zibilaren hasiera. Gatazka ez zedin nazioartera zabaldu, Ez Interbentzioaren Batzordea eratu zen Londresen. Alabaina, Hirugarren Reichak eta Italiak funtsezko laguntza eman zieten militar matxinatuei, eta Errepublikak, berriz, Sobiet Batasunaren laguntza materiala izan zuen.

Ardatz Erroma-Berlin eta Aliantza Antikomintern

5. Erroma - Berlin ardatza:

Espainiako Gerra Zibilak areago hurbildu zituen Italia eta Alemania, eta 1936an Erroma-Berlin ardatza eratu zuten. Handik gutxira, Alemaniak Antikomintern Ituna izenpetu zuen Japoniarekin SESB-en kontra. Italia sartu zen bertan.

Txinako Inbasioa eta Mundu Gerraren Aurrekaria

6. Txinatar - japoniar gerra (1937-1945):

1937an, japoniar ejertzitoak Txinako iparraldea eta ekialdea inbaditu zituen. Hiri garrantzitsuak hartu ondoren, japoniarrak Txinako kostaldeko zerrenda osoaz jabetu ziren gerra izugarri krudel baten bitartez, zeinak azkenean Bigarren Mundu Gerrarekin bat egin baitzuen.

Alemaniar Espansionismoa eta Sudeteen Krisia

7. Alemaniar espansionismoa (1937-1939):

Hitlerrek erabaki zuen Reichean bildu behar zituela alemaniar biztanleria zuten Europako lurralde guztiak (Suitza izan ezik). Baina oso gauza zaila zen, jendea oso nahastua zegoen lekuetan batez ere.

Proiektu haren arabera, Alemaniak militarki okupatu zuen Austria, eta erreferendum batean berretsi zen gero Alemaniaren eta Austriaren arteko batasuna.

Handik gutxira, Municheko Konferentzian, Erresuma Batua, Frantzia eta Italiako agintariek ez zuten ezer egin Alemaniaren kontra Hirugarren Reichak Sudeteak —alemaniarrak bizi ziren Txekoslovakiako eskualdea— anexionatu zituenean. Konferentzia haren ondorioz, Txekoslovakia desagertu egin zen Estatu gisa. Txekoslovakiarrek protesta egin zutelarik, Reichak Sudeteak eta txekiar lurraldearen mendebaldeko partea okupatu zituen. Eslovakia Estatu independente gisa geratu zen.

Poloniaren Banaketa eta Gerraren Atarikoa

8. Polonia:

Txekoslovakiaren anexioaren ondoren, Hirugarren Reichak adierazi zuen Poloniar korridorea ere, hau da, Ekialdeko Prusia Alemaniako gainerako lurraldetik bereizten zuen alderdia, bereganatu nahi zuela. Hartara, 1939an Altzairuzko Ituna izenpetu zuen. Itunean bazen, ordea, ezkutuko klausula bat, bi alderdien artean Polonia nola banatu azaltzen zuena.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik hurbildu ziren Italia eta Alemania?

Espainiako Gerra Zibilean biek matxinatuei laguntza ematen zieten, eta horrek 1936an Erroma-Berlin ardatza eratzea ekarri zuen.

Zer izan zen Sudeteen krisia?

Hirugarren Reichak Txekoslovakiako Sudeteak anexionatu zituen, eta Munichen Europako agintariek ez zuten Alemaniari aurre egin. Ondoren Txekoslovakia desagertu zen Estatu gisa.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan inbaditu zuen Italiak Abisinia?
2. Zein izan zen Alemaniaren lehen lurralde anexioa?
3. Zein herrialderekin sinatu zuen Alemaniak Antikomintern Ituna?
4. Zer lurraldetan bizi ziren alemaniarrak, Sudeteak izenez ezagutzen zirenak?
5. Zein ituna sinatu zuten 1939an Alemaniak eta Sobiet Batasunak?
6. Zer gertatu zen Txekoslovakiarekin Munichen akordioaren ondoren?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.