Federico Echevarria eta Euskal Protekzionismoa: 1893ko Merkataritza Itunaren aurkako mitina

HistoriaActualizado el 3,9 KB

Resumen

Testu honek 1893an Bilbon Federico Echevarriak emandako mitin-protesta aztertzen du, Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna eta librekanbismoa kritikatuz. Echevarriaren argudioak euskal industriaren babesean eta protekzionismoaren mantentzean oinarritzen dira. Dokumentuak Bizkaiko industrializazioaren testuinguru historikoa ere azaltzen du: burdinaren erauzketa, burgesiaren sorrera eta Victor Chavarriren eragina.

Puntos clave

  • Federico Echevarria Bizkaiko Elkarteen Ligako burua eta industrialaria zen.
  • 1893an, Berrezarkuntza garaian, Bilbon emandako mitin batean Espainia-Alemania merkataritza-ituna gaitzetsi zuen.
  • Echevarriak protekzionismoa mantentzea eta itun librekanbista ez sinatzea eskatu zuen.
  • Arantzel-muga zergen desagertzeak euskal industria siderurgikoari kalte larria egingo ziola argudiatu zuen.
  • Bizkaiko Industria Iraultza burdin mineralaren erauzketan eta esportazioan oinarritu zen.
  • 1887tik aurrera burgesia industrialak, Victor Chavarri buru zuela, legeria protekzionista bilatu zuen.

Ponte a prueba

Testuaren Azterketa eta Testuingurua

Testu hau historiko-politikoa eta ekonomikoa dela kontsidera daiteke, lehen mailako iturria baita, garaikidea delako. Publikoa da, 1893an mitin batean aurkeztu zelako.

1893an, Berrezarkuntza garaian gaude, eta industrializazioak aurrera egin zuen. Bertako ekonomia babesteko neurriak leundu egin ziren, eta joera librekanbistagoa nagusitu zen. Horren aurrean, Echevarriak bere kontrakotasuna adierazi zuen. Egilea Federico Echevarria da, Bizkaiko Elkarteen Ligako burua, industrialari eta enpresaburua. Hartzaileak mitin horretan bildutako pertsonak izan ziren, baina gobernuari ere zuzenduta zegoen. Helburua librekanbismo ekonomikoa kritikatzea zen. Itun librekanbista ez sinatzea eta protekzionismoa mantentzea nahi zuen.

Echevarriaren Mitina eta Argudioak

Federico Echevarriaren Merkataritza Itunen aurkako mitin-protesta hau Bilbon izan zen, 1893an, Berrezarkuntza garaian, alegia. Lehenengo paragrafoan, protekzionismoaren amaieraz hitz egiten du, merkatuak irekiko zirela adieraziz: "deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia."

Industrializazioaz eta fabrika-proiektuez hitz egiten du, eta "1882ko aduana-zergak jarraitzearen baitan baitzegoen haiek gauzatzea edo ez" zioen. Aduana-zergen kontua garrantzi handikoa izan zen foruak bai ala ez eztabaidan; batzuek mugan nahi zituzten eta besteek, berriz, betiko tokietan, barnean. Baina foruak 1876an galdu ziren.

Bukaeran, Gobernuari luzatu zion eskaera: "ez dezala halako modu zalapartatsu eta gupidagabean suntsitu gaur egungo babes-sistema eta, beraz, bazterrera utz dezala Espainia-Alemania itun zentzugabe hori."

Federico Echevarriaren hitzaldian, protekzionismo ekonomikoaren defentsa egiten zen euskal enpresak babesteko. Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna zela-eta, arantzelen desagerpenarekin izan zitezkeen ondorio ekonomikoak azpimarratu zituen.

Muga-zerga horiek desagertzeak hondamena ekarriko lioke euskal industriari eta baita arantzel horietaz aprobetxatu ziren lantegi siderurgiko berri askori ere, hala nola Altos Hornos, Deustuko Lantegiak eta abar.

Echevarriaren ustez, Espainiako gune industrializatu askori eta Bizkaiari ere egingo liokeen kalte horri ekiditeko, indarrean zegoen arantzel-araubidea (protekzionismoa) mantentzeko eta ituna deuseztatzeko eskatu behar zioten gobernuari.

Euskal Industrializazioaren Testuinguru Historikoa

Berrezarkuntza garaian Euskal Herriak ekonomia garapen bizia izan zuen. Euskal industrializazioari buruz hitz egitean, Bizkaiko Industria Iraultza aipatzea ezinbestekoa da. Iraultza horren abiapuntua burdina mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria eta industria garapenaren bultzatzailea izan zen. Baina karlistaldiek eta foruek industrializazioa atzeratu zuten, eta ez zen XIX. mendearen hasiera arte abiatu. Bizkaian, 1840. urte inguruan zenbait enpresa sortu ziren (Boluetako Santa Ana, adibidez, lehen sozietate anonimo modernoa izan zena), baina industrializazioa XIX. mendearen amaieratik aurrera finkatu zen. Industrializazioaren fenomenoaren protagonista burgesia sortu berria izan zen. Burgesia hori meatzeen jabe zen, atzerriko konpainiekin batera. Etekinak industria osagarri batzuk sortzeko inbertitu zirenean, Bizkaiaren garapen kapitalistari hasiera eman zitzaion. Hori baino lehen, Bizkaiak egiten zuen gauza bakarra lehengai minerala esportatzea zen.

1887tik aurrera, burgesia industriala, Victor Chavarri buru zuela, merkatu nazionalaren kontrola ziurtatuko zion legeria protekzionista lortu nahian hasi zen. 1898an, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituen, eta kolonietako kapitalak aberrira itzuli ziren, ekonomiaren garapenari lagunduz. Meatzaritzako enpresaburu batzuek metalgintzan inbertitu zuten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan zen Federico Echevarriaren mitinaren helburua?

Helburua librekanbismo ekonomikoa kritikatzea eta Espainia-Alemania merkataritza-itunaren aurka egitea zen. Protekzionismoa mantentzea eskatu zuen euskal enpresak babesteko.

Zergatik zen garrantzitsua protekzionismoa Euskal Herrian?

Arantzel-zergek euskal industria siderurgikoa, Altos Hornos eta Deustuko Lantegiak barne, babesten zuten. Zerga horiek desagertzeak industriari kalte handia egingo liokeela uste zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz eman zen Federico Echevarriaren mitina?
2. Zein erakunderen burua zen Federico Echevarria?
3. Zein neurri eskatu zion Echevarriak gobernuari?
4. Zein izan zen Bizkaiko industrializazioaren abiapuntua?
5. Zein urtetan lortu zuen burgesia industrialak Victor Chavarriren buruzagitzapean legeria protekzionista bilatzen hasi?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.