Faxismoa eta Nazismoa: Botere Totalitarioaren Igoera
Mussolinik Boterea Eskuratzea
Italia Lehen Mundu Gerraren Ondoren
Krisi-egoera handia zegoen.
Krisi Ekonomikoaren Arrazoiak
- Herrialdea izugarri zorpetu zen gerra finantzatu ahal izateko.
- Armadaren desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen.
Ondorioak: Gizarte Tentsioak
Gizarte-tentsioak areagotu ziren. Nekazari batzuek lurjabeen lursailak okupatu zituzten, eta langile taldeek fabrikak indarrez hartu.
Egoera Zailari Aurre Egin Ez Zutenak
Alderdi politiko tradizionalek.
Ondorioa
Biztanleriaren zati handi bat muturreko alderdien alde jartzen hasi zen.
1919-1921 Hauteskundeak
Mussolinik eserleku gutxi lortu zituen.
Boterea Indarrez Eskuratzea: Erromarako Martxa
Boterea indarrez lortzea erabaki zuen. Bere alderdiko kide asko bildu zituen Italiaren erdialdeko hainbat herritan, eta handik ibiltzen hasi eta Erroman elkartu ziren (Erromarako Martxa).
Faxismoaren Ezaugarriak
- Oinarria pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
- Buruzagi batek zuzentzen zuen estatua modu totalitarioan. Alderdi bakarra zegoen (Alderdi Faxista).
- Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen, enpresa pribatuei laguntzen zien.
- Oposizioa gogor zapaltzen zuten. Hezkuntza eta komunikabideak kontrolatzen zituzten.
- Ultranazionalismoa ezarri zuten.
- Indarkeria eta militarismoa gurtzen zituzten. Talde armatuak sortu ziren, janzteko itxura militarra zuten (alkandora beltza), ikurrak, banderak...
Alemania Gerraostean: Weimarko Errepublika (1919-1933)
Weimarko Errepublikaren Sorrera
Alemaniako enperadoreak abdikatu zuen. Batzar konstituziogile batek konstituzio berri bat egin zuen, erregimen demokratiko batek gobernatutako errepublika sortuz (Weimarko Errepublika).
Alderdi Nagusia
Alderdi Sozialdemokrata (SPD), gehiengoa zuen parlamentuan.
Oposizioa
- Espartakistak: Ezker muturreko taldea, erregimen komunista ezarri nahi zuten (boltxebikeek egindakoaren antzeko iraultza).
- Nazionalistak: Kontserbadoreak, estatu kolpea eman zuten boterea lortzeko, baina porrot egin zuten.
Ekonomia Egoera
Larria zen, bake itunek oso baldintza ekonomiko gogorrak ezarri zizkiotelako. Ondorioz, hiperinflasioa izan zen eta biztanleria gehiago pobretu zen.
Hitlerrek Boterea Eskuratzea
Ekonomia Krisiaren Ondorio Politikoak
- Gizarte-tentsioa areagotu zen. Langabeziak langileengan eta erdi-mailako klaseengan izan zuen eragina; pertsona horietako askok gobernuaren alde egoteari utzi zioten, eta botoa muturreko alderdiei ematen hasi ziren.
- Industrialariak eta finantzariak langile iraultza gertatzeko beldur ziren, eta ekonomikoki Alderdi Naziari laguntza ematea erabaki zuten.
Boterea Legez Eskuratzea
1932ko Hauteskundeak
Komunistek eta naziek jaso zituzten boto gehien, baina inork ez zuen lortu gehiengo osoa. Hindenburgek Hitler kantziler izendatu zuen.
Oposizioaren Desagerpena
- Oposizioko alderdiak desegin zituzten.
- Komunistak kontzentrazio-esparruetan kartzelatu zituzten.
- Haren aurkari politikoak hiltzea agindu zuen (Labana Luzeen Gaua).
Hitlerren Ideiak eta Nazismoaren Ezaugarriak
Faxismoarekin Partekatutako Ezaugarriak
- Buruzagia gurtzea.
- Estatuaren nagusitasuna.
- Indarkeria eta gazteria gorestea.
Nazismoaren Berezko Ezaugarriak
- Arrazismoa.
- Balio tradizionalak.
Pentsamolde Arrazista
- Behe eta goi mailako arrazak daudela aldarrikatzen du.
- Alemaniarrak arraza ariokoak ziren, goi-mailako arraza.
- Arraza-garbitasuna: perfektuak ez ziren guztiak giltzapetu edo hil zituzten (eroak, adimen eta gorputz urrituak eta homosexualak).
- Politika antisemita:
- Juduei lanbide gehienetan jardutea debekatu zitzaien.
- Juduen eta arioen arteko ezkontzak eta sexu-harremanak debekatuta zeuden.
- Juduek tratu txar fisikoak jasaten zituzten (Kristal Hautsien Gaua).
- Bigarren Mundu Gerran, juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatzen zituzten.
Alderdi Bakarra eta Führerra
Hitlerrek boterea eskuratu bezain laster, alderdi politiko guztiak legez kanpo utzi zituzten.
Buruzagia
Führerra zen buruzagia, eta estatua zuzentzen zuen.
Biztanleriaren Kontrola: Izua eta Propaganda
Polizia Estatua
Biztanleria kontrolatzeko polizia-estatua ezarri zuten.
Taldeak
- SS: Hitlerren guardia pertsonala.
- Gestapo: Polizia sekretua. Aurkari guztiak jazartzen zituzten (Izua).
Propagandaren Funtzioa
Izua eta propaganda (biztanleria erregimenaren onurez konbentzitzea) funtsezkoak izan ziren erregimen naziari eusteko. Alderdi naziak komunikabide guztiak kontrolatzen zituen. Hezkuntzak pentsamolde nazia transmititzen zuen. Gazteek Hitlerren Gazteetan sartu behar zuten, hezkuntza politiko eta militarra jasotzeko.