Faxismoa, nazionalismoa eta inperialismoa XIX. eta XX. mendeetan: laburpena
Resumen
Dokumentuak faxismoaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu: muturreko nazionalismoa, Estatuaren goraipamena, demokraziaren aurkako jarrera eta buruzagiaren kultua. Gero, XIX. mendeko nazionalismoaren jatorria eta garapena aztertzen ditu, bai eta Europako inperialismoaren faktoreak, inperio kolonial handiak eta kolonien administrazioaren ondorioak.
Puntos clave
- Faxismoa politika-eredu antidemokratikoa da, Italian eta Alemanian gauzatu zena gerra arteko garaian, eta buruzagi karismatikoaren kultua du oinarri.
- Faxismoak indarra, gerra eta indarkeria goraipatzen ditu, eta arrazoiaren eta bakezaletasunaren kontra egiten du.
- XIX. mendean Alemaniako ikusmoldea kulturala zen, eta Frantziakoa politikoa, nazioa borondatez sortzen den komunitate gisa ulertuz.
- Inperialismoaren faktore ekonomikoak (merkatu eta lehengai berriak), geopolitikoak, demografikoak eta ideologikoak (zuriaren nagusitasuna) dira.
- 1870etik 1914ra inperio kolonial handiak sortu ziren; Britainiar Inperioa zen handiena, eta 1885eko Berlingo Konferentziak Afrika Europako potentzien artean banatu zuen.
- Koloniak ustiapen ekonomikoaren, gizarte arrazistaren eta kultura autoktonoen gutxiespenaren ondorioz ezaugarritu ziren.
FAXISMOA: EZAUGARRI NAGUSIAK
Faxismoa politika-eredu bati dagokio; eredu horren lehen adierazpena gerra arteko garaiko Italian eta Alemanian gauzatu zen. Oinarri hauek ditu:
- Muturreko nazionalismoa: Arrazista da, arraza gordetzearen eta goraipatzearen aldekoa ere, eta arraza da batasun nazionala bermatzeko oinarrizko lotura. Justifikatuta dago beste talde eta herri batzuk ezabatzea, bai eta lurraldeak hartzeko eskubidea ere, politika militaristetan eta inperialistetan oinarrituta.
- Estatua goraipatzea gizabanakoen eskubideen eta askatasunen gainetik. Gizabanakoak Estatuaren interesen mendean daude.
- Liberalismoaren eta demokraziaren aurkako arbuioa. Ukatzen ditu hiritar guztien arteko berdintasun-printzipioa, herri-subiranotasuna eta sufragioa; ukatzen ditu, halaber, botere-banaketa eta parlamentarismoa, eta oposizio oro ezabatzen du. Berdintasunean oinarritutako gizartearen aurkakoa da; eliteek eta aukeratuek nagusi izan behar dute.
- Buruzagia gurtu beharra (Duce, Führer). Faxismoak buruzagi karismatiko baten irudia goraipatzen du; pertsona horrek beregan botere guztiak biltzen ditu, Estatuaren adierazpena da eta alderdi bakarraren burua ere. Buruzagiaren boterea goraipatzeko mistika garatzen da, propaganda-aparatua eta eszenografia hanpatsua erabilita.
- Faxismoa tradizio arrazionalistaren eta materialistaren kontrakoa da, mesfidantzaz ikusten du arrazoia eta giza portaeraren elementu irrazionalak goraipatzen ditu (fanatismoa, obedientzia itsua...). Era berean, indarraren balioak laudatu, bakezaletasuna errefusatu eta indarkeriaren zilegitasuna defendatzen du; faxismoarentzat, gerra historian aurrera jotzeko lanabesa da eta herriak, nazioak eta arrazak aukeratzeko tresna ere.
- Oinarria pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
4.1. Nazionalismoaren Garaipena Europan
Sorrera
- Hiru gertakizun nagusiak:
- Ideologia nazionalistak hedatu ziren, horren ondorioz estatu berriak sortu ziren eta abertzaletasuna indartu zen.
- Liberalismoa sendotu zen eta herrialde batzuetan demokraziarako lehen urratsak eman ziren. Salbuespenak: Errusiako Inperioa, Austria-Hungariako Inperioa eta Alemaniako Inperioa.
- Europako potentzia nagusiek lurralde-hedapenari ekin zioten. Inperio handiak sortu eta mundua beren artean banatu zuten.
- Estatu nazionalen sorrera: XIX. mendeko iraultza liberaletan hasi zen.
- Nazio kontzeptua XIX. mendean: XIX. mendean, nazio terminoak adiera politikoa hartu zuen, eta jende asko hasi zen eskatzen estatuetako mugek bat egin behar zutela arraza-mugekin, hizkuntza-mugekin, muga historikoekin, etab.
Nazionalismoaren Ikusmoldeak
- Alemaniako ikusmoldea (Kulturala): Alemaniako erromantikoek nazioaren kultura-ikusmoldea defendatu zuten. Haientzat, nazioa izaki biziduna zen, denbora igaro ahala sortua. Kultura, hizkuntza eta historia komunak zituen, eta horrenbestez, estatu subirano gisa antolatzeko eskubidea zuen.
- Frantziako ikusmoldea (Politikoa): Frantziako teorialariek nazioaren politika-ikusmoldea proposatzen zuten. Pertsona multzo batek borondatez erabakitzen du nazio bat sortzea. Hauek dira nazio bateko herritarren ezaugarriak: lege, eskubide eta betebehar berak dituzte, ez kultura bera.
Prozesu Nazionalizatzaileak
- Bi prozesu nagusiak:
- Estatuek politika nazionalizatzaileak jarri zituzten martxan (adibidez, Frantzia).
- Estatu bihurtzeko borrokatu ziren (mugimendu nazionalistak, adibidez, Alemania).
- Politika nazionalizatzailearen helburua:
- XIX. mendeko estatuek biztanleen nazio-sentimendua eta kohesioa garatzea nahi zuten, bai eta aberriarekiko harrotasuna ere.
- Hezkuntzan hizkuntza nazionala erabiltzea ezarri zuten.
- Ohiturak, banderak, himnoak... sortu zituzten, eta herrialdeko sinbolo bihurtu ziren.
- Era berean, kirol-lehiaketek herrialdearekiko maitasun-sentimendua piztu zuten.
- Abertzaletasun amorratuaren ondorioa: Abertzaletasun amorratu horrek beste herrialdeekiko gorrotoa sentiarazten zuen, eta bakearen eta ongizatearen mehatxutzat hartzen hasi ziren.
- Mugimendu nazionalista motak: Mugimendu sakabanatzaileak eta mugimendu bateratzaileak (adibidez, Alemania).
4.4. Europako Inperialismoaren Jatorriak
Inperialismoaren Definizioa eta Historia
- Konkistatzen duen herrialdea metropolia da, eta konkistatutako lurraldeak, koloniak.
- Inperialismoa ez zen fenomeno berria; Antzinaroan ere inperio handiak izan ziren. XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia eta Portugal izan ziren inperio garrantzitsuenak. XIX. mendean, ordea, lortu zuen indar handiena inperialismoak.
- XIX. mendeko hedapen inperialistak beste protagonista batzuk izan zituen: Britainia Handia eta Frantzia izan ziren potentzia kolonial garrantzitsuenak. Europako beste herrialde batzuek (Alemania, Italia eta Belgika) eta Europaz kanpoko batzuek (AEB eta Japonia) ere inperioak sortu zituzten.
- Europa munduaren jabe zela esan daiteke. Herrialde kolonizatzaileen nagusitasun militarra zela-eta, konkistak azkar egin zituzten.
Inperialismoaren Faktoreak
Ekonomia-faktoreak
- Koloniak aduana-zergarik gabeko merkatu bihurtu ziren (merkatu berriak aurkitzeko).
- Halaber, herrialde kolonizatzaileek kapitalak inbertitzeko eremuak ziren. Herri-lanak eraikiz eta maileguak emanez inbertitzen zituzten kapitalak.
- Era berean, baliabide natural ugariko lurraldeak kolonizatzen zituzten, industrietarako lehengai merkeak lortzeko.
Geopolitika-faktoreak
- Itsasoko eta lehorreko ibilbide garrantzitsuak kontrolatzeko, potentziek zenbait toki estrategiko konkistatu zituzten.
- Lurralde-hedapenak munduko herrialde baten prestigioa handitzeko balio zuen, bai eta herritarren nazio-harrotasuna indartzeko ere.
Demografia-faktoreak
- XIX. mendean, Mendebaldeko herrialdeetan biztanleria asko hazi zen. Milioika europarrek kolonietara emigratu zuten.
- Horren ondorioz, metropolietan langabezia eta ezinegona arindu ziren. Hori dela-eta, gobernu askok migrazio-lekualdatze horiek bultzatzen eta kontrolatzen zituzten.
Ideologia-faktoreak
- XIX. mendean, Mendebaldean ideologia arrazistek indar handia zuten. Mendebaldeko herritarrak sinetsita zeuden zuriak hobeak zirela, eta horrek beste herrialdeak menderatzeko eskubidea ematen ziela. Beste herrialde horiek atzeratuak eta behe-mailakoak zirela uste zuten (Zurien nagusitasun-sentimendua).
- Hori dela-eta, beren egitekoa beste herriak zibilizatzea zela uste zuten. Atzeratutzat zituzten herri batzuk zibilizatzeko eta kristautasunera bihurtzeko idealak hedapen koloniala bultzatu zuen. Ehunka misio sortu zituzten Afrikan, Asian eta Ozeanian (Ebangelizazioa).
4.5. Inperio Kolonial Handiak
1870etik 1914ra inperio kolonial handiak eratu ziren. Britainiar Inperioa zen handiena, eta atzetik Frantziako Inperioa.
Konkista Prozesua
- 1830etik aurrera, Ingalaterrak India, Kanada, Australia eta Zeelanda Berria konkistatu zituen, eta Frantzia Aljeria konkistatzen hasi zen.
- 1870etik aurrera, prozesua bizkortu egin zen. Potentziek kontinente osoak banandu zituzten elkarren artean.
- 1885eko Berlingo Konferentzia: Afrika Europako estatu nagusien esku geratu zen. Konferentziaren helburua Afrikako konkistan sorturiko arazoak diplomaziaren bidez konpontzea zen.
- XX. mendearen hasieran, hedapen inperialista bukatu zen. Afrikan, bi estatu independente baino ez ziren geratzen: Etiopia eta Liberia.
- Asian, konkistatu gabeko inperio handiak geratzen ziren (Otomandar Inperioa, Txina eta Persia), baina mendebaldarrek gero eta gehiago kontrolatzen zituzten.
- Latinoamerikan, XIX. mendean Espainiarekiko eta Portugalekiko independentzia politikoa lortu zuten. Hala ere, ekonomikoki Europako herrialdeen beharra zuten eta, geroago, Estatu Batuena.
Inperio Handienak
Britainiar Inperioa izan zen handiena, Viktoria I.aren erregealdian. Kontinente guztietan zituen koloniak, eta itsas ibilbideak kontrolatzeko, puntu estrategikoak izan zituen menpean (Gibraltar, Suez edo Hong Kong).
Inperialismoen Arteko Talka
Koloniengatiko liskarrak zirela-eta, Europako potentzien arteko tentsioak areagotu ziren, eta haien arteko bakea kolokan zegoen.
4.6. Kolonietako Administrazioa eta Bizimodua
Kolonietako Administrazio Motak
Europako estatuek kolonizatutako lurretan hiru motatako menpeko lurrak ezarri zituzten:
- Koloniak: Baliabide materialen eta giza baliabideen ustiapena suposatzen du.
- Protektoratuak
- Kontzesioak
Ondorioak
Ondorio Geopolitikoak eta Militarrak
Europako administrazioa ezartzeak ondorio garrantzitsuak izan zituen. Kolonizatzaileek administrazio modernoaren oinarriak ezarri zituzten, eta gaur egun administrazio hori indarrean dago. Hala ere, lurraldeak mugatzean, ez zituzten aintzat hartu biztanleria autoktonoaren ezberdintasun tribalak, linguistikoak eta erlijiosoak. Horren ondorioz, deskolonizazioan gatazka handiak izan ziren. Muga artifizialak sortu ziren bertako etnia eta kultura kontuan hartu gabe.
Ustiapen Ekonomikoa (Ondorio Ekonomikoak)
Arrapaketaren ekonomia: ahalik eta kostu txikienean ustiatzea.
- Lurralde bat konkistatu eta gero, ustiatzen hasten ziren. Kolonizatzaileek lurrak berenganatu eta sail handi bihurtzen zituzten. Sail horietan Europan landatu ezin ziren produktuak lantzen zituzten.
- Halaber, lur azpiko mineralen aberastasuna ustiatzen zuten.
- Bertako biztanleak langile merkeak ziren. Sarritan, kolonizatzaileek tratu txarra ematen zieten eta esklaboen pare tratatzen zituzten.
- Mendebaldeko agintariek ez zuten beren kolonietako industrializazioa sustatzen. Izan ere, koloniak honetarako baino ez zituzten nahi: lehengai merkeen iturri izateko eta beren produktuak bertan saltzeko. Horixe da gaur egun munduko eskualde azpigaratuak egotearen arrazoia.
Gizarte Arrazista (Ondorio Sozialak)
Kolonia batzuek metropolien antzeko klima zutenez, Mendebaldeko biztanle asko kolonia horietara joan ziren (Kanadara, Australiara, Zeelanda Berrira, Hegoafrikako Errepublikara eta Aljeriara). Indigenei lurrak kendu zizkieten, eta biztanleria zuria izugarri hazi zenez, gutxiengo marginatu bihurtu zituzten. Kasu lazgarriak ere izan ziren: Australian eta Zeelanda Berrian, adibidez, biztanleria indigenak sarraski-politika pairatu zuen.
Ondorio Ideologiko eta Kulturalak
Hedapen kolonialak Mendebaldeko zibilizazioa inposatu zuen, eta horren ondorioz, kultura autoktonoak gutxietsi egin ziren. Horrez gain, natiboak marginatu zituzten, eta horrek erresumina eragin zuen natiboengan.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira faxismoaren oinarrizko ezaugarriak?
Muturreko nazionalismoa, Estatuaren goraipamena gizabanakoen gainetik, liberalismoaren eta demokraziaren aurkako arbuioa eta buruzagiaren kultua. Indarra eta gerra ere goraipatzen ditu.
Zer da inperialismoa?
Herrialde batek beste lurralde batzuk konkistatzen dituenean sortzen den sistema. Konkistatzen duen herrialdea metropolia da, eta konkistatutako lurraldeak, koloniak.
Zein dira inperialismoaren faktore ekonomikoak?
Koloniak merkatu berri eta aduana-zergarik gabeko eremu bihurtu ziren, kapitalak inbertitzeko eremu izan ziren, eta lehengai merkeen iturri ere bai.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.