XVIII. mendeko Europako iraultzak eta Espainiako Independentzia Gerra
Resumen
Dokumentuak XVIII. mendeko Europako iraultza liberalak, Frantziako Iraultza eta horren eragina Espainian aztertzen ditu, despotismo ilustratutik hasi eta Independentzia Gerrara arte. Era berean, Cadizko Gorteak, 1812ko Konstituzioa, Euskal Herriko gertakariak, Amerikako kolonien independentzia eta Mendizabalen desamortizazioa aipatzen dira.
Puntos clave
- Despotismo ilustratua: gobernu absolutistak mantendu ziren, baina ilustrazioaren eraginez erreformak egin ziren ekonomian eta kulturan.
- Iraultza liberal burgesak botereen banaketa, askatasuna eta boto eskubidea oinarri politiko gisa ezarri zituen; 1820, 1830 eta 1848 urteetan iraultzak gertatu ziren.
- Frantziako Iraultza 1789an hasi zen; Frantziak gerra izan zuen Europako potentziekin eta Espainia ahuldu zen.
- 1808ko Madrilgo maiatzeko altxamenduak Independentzia Gerra eragin zuen, Napoleonek Espainia okupatu ondoren.
- 1812ko Konstituzioa (La Pepa) subirotasun nazionala, botereen banaketa, legearen aurreko berdintasuna eta askatasun ekonomikoa ezarri zituen.
- Mendizabalen desamortizazioak lurren merkatu librea ekarri zuen eta iraultza liberalaren oinarrizko elementua izan zen.
GAIA
XVIII.en mendean, Espainian, ez zegoen pentsamendu eta adierazpen askatasunik. Inkisizioak zuen botere guztia eta eliza katolikoaren esku zegoen adierazpena egokitzea. Gobernu absolutista zegoen garai hartan eta argitalpenak zentsuratzen zituzten. Gainera, Frantzian iraultza ematen arin zen eta ideia berriak hedatzen ari ziren adibidez askatasunak, botere banaketa eta berdintasuna, kolokan jartzen zituztenak monarkia. Horregatik despotismo ilustratua garatu zen. Gobernu absolutistak mantendu ziren eta ilustrazioaren eraginez erreformak sortu ziren ekonomian, kulturan.... Politikan erreforma hauek gauzatu zituen: landu gabeko lurrak lantzea, merkataritza eta industria sustatzea, elkarteak bultzatu kultura bultzatzeko.
XVIII mendean, Europan, hainbat aldaketa handi hasi ziren: Iraultza liberal burgesa, non Frantzian hasi zen, botereen banaketa, askatasuna eta boto eskubidea oinarri politikoaren helburuan jarri zuen. Hiru iraultza gertatu ziren 1820, 1830 eta 1848. Herriak protagonismo handia hartu zuen eta nazionalitateen eskakizunak agertu ziren. Industria iraultza ere gertatu zen, Ingalaterran hasi zena, ekonomian eta gizartean hainbat aldaketa ekarri zituen (klase gizartea, hiri industria...). Industria liberalak baita hainbat aldaketa sustatu zituen, ekonomian errenta feudalak desagertu ziren, lur jabetza liberalizatuz. Politikan botereen banaketa gertatu zen, hiru botereak nabarmenduz (legegilea, eragilea, epailea), konstituzioak onartu ziren, hiritarren berdintasun juridikoa eta erlijioaren boterea murriztu egin zen.
Frantziako Iraultza 1789an hasi zen, eragin handia izan zuen Europako herrialdeengan, krisialdi sakon bat sortuz. Frantziako iraultzaileek Luis XVI.a gillotinaz hil zutenean, Frantziari gerra deklaratu zion Konbentzio Gerra izan zena, eta Britania Handiarekin eta Austriarekin aliatu zen. Gerra bukatu ondoren 1795ean Basileako bakea sinatu zen eta Frantziarekin aliatu zen 1808arte Ingalaterraren aurka. Gerra hauek Espainia ahuldu zuten militar eta ekonomia arloan. 1972an Godoy izendatu zuen lehen ministro, honek politika erreformista eraman zuen; gremioen monopolioak murriztuz, prezioak libre utziz, elizaren ondasun batzuk desamortizatuz eta zergak igoz. Fontainebleauko ituna zinatu zuen armada frantsesari baimena emanez Espainia zeharkatzeko, honek bere kontrako Aranjuezko altxamendua eragin zuen, bertan, nobleziak, elizgizonak eta Fernando VII.aren aldekoak ere hartu zuten parte. Godoyk kargua utzi behar izan zuen eta Karlos iv.ak Fernando semearen alde abdikatu zuen. Aita-semearen artean liskar dinastikoa sortu zen eta bien arteo gorabeheren arbitro gisa Napoleon hartu zuten. Napoleonek Britainia Handia ekonomikoki itotzea zuen helburu eta hori lortzeko Blokeo Kontinentala ezarri zuen britaniar ontziei merkataritza-harremanak eragozteko. Frantziak Portugal hartzea erabakiko du, Britainia Handiaren aliatua zelako eta itsas blokeoa bermatzeko. Frantsesek Espainia okupatzea 1808ko Madrileko geria maiatzeko altxamendua eragin zuen, eta honela hasi zen Independentzia Gerra. Napoleonek Baionara eraman zituen Espainiako erregea eta bere semea Espainiako errege-eskubideak eman zizkioten (Baionako abdikazioak) eta bere anaia Jose izendatu zuen Espainiako errege (Josef la).
Gerrak bi esparru izan zituen: frantsesen kontrako gerra eta bi ideologia egon zirela absolutismoa eta liberalismoa. Gerra egoerak liberalismoaren ezarpena ekarri zuen eta Espainiak izango zuen lehenengo konstituzio liberala ezarri zuten. Gatazka 1808ko maiatzaren 2an hasi zen Murat jeneralak Madrilen gelditzen ziren errege-familiako azken ordezkariak Baionara eraman nahi izan zituenean. Mamelukoak eta guardia inperialak bortizki erreprimitu zuen altxamendua, sinatu zuten tregua alde batera utziz. Armak zituztenak atxilotu eta fusilatu zituzten. Goyak bi gertaera hauek gogoratuko dizkigu 1814n egin zituen bi margolanetan: Mamelukoen karga eta Maiatzaren hiruko fusilatzeak. Gertaeren berriak zabaldu zirenean altxamendua hainbat hiri eta herritara hedatu zen haserrea ekarriz. Matxinatutako herrietan juntak eratu ziren, gobernua eta defentsa antolatzeko. Junten aldarrikapenen artean nazioa, aberria, erregea eta erlijioa zeuden. Junten izaera anitza zen, eta kideen artean herritarrak, eta baita antzinako erregimeneko karguak ere egon ziren. Gehienak frantzesen kontra eta Fernando VII.a berrezartzea nahi zuten eta gutxiengo batek Napoleonen alde eta Antzinako erregimenaren aurka zeuden. Napoleonek Handikien Asanblada eratu zuen eta 1808ko Baionako Konstituzioa onartu zuten, gutun aitortu bezalako bat zen, erregeak bere menpekoei aitortzen zizkien zebait eskubide aipatuz. Honek aurrerapenak zekartzan, inprenta askatasuna, merkataritza askatasuna eta habea korpusa. Josef I.a izendatu zen errege eta herrialdea modernizatzeko urratsak eman nahi zituen baina bere ekimen guztiak Napoleonen beharren mende zeudela jabetu zen. Frantsesek hiri garrantzitsuenak okupatu nahi zituzten baina ez zuten lortu erresistentziaren ondorioz eta garaituak izan ziren Bailenen, ondorioz, Josef I.ak Madriletik ihes egin zuen. 1808ko udan armada ingelesa penintsulan sartu zen portugaldarrei laguntzeko eta irailean Junta Zentrala eratu zen koordinazio arazoari aurre egiteko, Floridablanca buru zegoela, baiana ez zituzten baliabide nahikorik.
Napoleon bere armada handiarekin etorri zen Espainiara, herrialde ia osoa okupatuz eta Josef I.ak Madrilen bere gortea ezarriz. Hainbat erreforma egin zituen, inkisizioa, jauntxoen erregimena eta komentuak deuseztatzea. Espainiako armadak porrota jasan eta gerrillak eratu ziren, nekazarien partidak zirenak eta armak hartzen zituztenak behar zenean. Sortutako Juntetatik, probintzietakoak sortu eta hauetatik Junta zentrala eratu zen. Hau Cadizera joan eta erregeordetzari utzi zion boterea. 1812an Napoleonek 20000 soldadu erretiratu zituen Errusiara bidaltzeko eta barneko tropak Valentziara eramateak, Espainiak hainbat gudu irabaztea eragin zuen frantsesak eta Josef I.a kanporatuz. Napoleonek Soult bidali zuen Espainiara baina San Martzialen eta Donostian galdu zuten, Ingelesek su eman zioten Donostiari. 1814ko abenduan Frantsasek Bartzelona utzi zuten, Independentzia gerra bukatuz.
Junta Zentralak sustatu zuen Gorte nagusi eta ezohikoetarako deia baina erregeordetzak ordezkatu zuen Junta Zentrala eta 1810eko irailaren 24an bilerak iraki zituzten Leongo irlako antzokian. Bertan Diego Munozek subirotasuna Gorteek zutela eta hau 3 boteretan banatuta egon behar zuela esan zuen, Fernando IIV.ak boterea izanez. Hori onartu eta Baionako abdikazioak baliogabetu ziren, erregeordetzak Gorteetan zinatu zuten. Dekretuak erregimen berriaren sorrera adierazten du, monarkia konstituzionala eratuz.
Gorteetako Liberalen ikuspegiak izan zuen arrakasta eta Cadizen eragin handia izan zuen eta bertan parte hartu zuten diputatuak hainbat gizarte taldeetakoak ziren, baiana gizartearen gutxiengoa zen liberala. Frantsesak kanporatu ostean Ohiko Gorteak Madrilen ezarri ziren.
Gorteen dekretuan subirotasuna nazioari zegokiola eta Gorteek ordezkaritza zutela azaltzen zen, legearekiko berdintasuna aldarrikatu zen, inprenta askatasuna onartu zen zentzura batzuekin, Inkizsizioa abolitu zen baiana Elizak erlijio gaietako zentsura ahalmena zuen, lurralde/jauregiak jabetza partikular bihurtu zen, kleroen ondasunen desamortizazioa eman zen, probintzia diputazioak sortu ziren eta merkataritza eta industria askatasuna ezarri zen.
1812ko abenduaren 23an, konstituzioaren proiektua egiteko batzordea eratu zen, bertan monarkiari buruz asko eztabaidatu zen eta martxoaren 19an LA PEPA konstituzioa aldarrikatu zen. Konstituzioaren printzipioak (Subirotasun nazionala adierazi zen, gorteek botere legegilea, erregeak betearazlea eta judiziala independientea zela adoztu zen, banakakoen eskubideak eta askatasunak onartu ziren, legearekiko berdintasuna ezarri zen, onartzen zen erlijio bakarra katolikoa izango zela adoztu zen, milizia nazionala sortu zen, monarkia parlamentarioa ezarri zen eta askatasun ekonomikoa eman zen.)
1814tik 1808ra bitartean, Napoleonen tropek zenbait herri eta hiri okupatu zituzten Euskadin, inolako aurkaritzarik izan gabe; baina Madrilgo altxamendua gertatu zenean Euskal probintzietan ere matxinadak sortu zen. Borrokarik latzena Ibeneko Gudua izan zen. Frantsesek lurralde osoa hartu zutenean, gobernu militar bat eratu zen: Bizkaiko Gobernua. Hiru Euskal Probintziak biltzen zituen, eta Napoleonen agintaritzaren mende zegoen zuzenean. Frantsesen nagusitasuna Gasteizko Guduan amaitu zen. Gero tropa aliatuek Donostia konkistatu zuten eta su eman zioten. Data berean, San Martzialgo Gudua izan zen, eta behin betiko kanporatu zituzten frantses.
XIX. mendean Thouvenot jeneralak, Euskal Probintzietako agintariak foru-aldundiak eta Batzar Nagusiak desegin zituen, Gobernu Kontseilua eratuz.1812ko Konstituzioan foru-sistema konstituzioaren esparruan txertatzen saiatu ziren baina Espainiako nazioaren uniformetasunarekin bateraezina zen. Aurrerago, Hirurteko liberalean, foruak eta foru-erakundeak deuseztatu ziren, aduanak kostaldean ezarri ziren eta salbuespenak bertan behera utzi ziren.
Garrak ondorio asko izan zituen. Lurraldea suntsituta geratu zen, holdakoak eta azpiegiturak suntsituta zeuden, ekonomiaren hondamena ekarriz. Militarki gerrillen sistema hura nekazaritza-esparruetan finkatu egin zen, koloniek independentzia lortzeko gogoa piztu zuen, frantsestuak zapalduak izan ziren eta alde egin behar izan zuten eta liberalismoaren ezarpena martxan jartzen ari zen.
Kreoleoak espainiar kolonien ondorengoak ziren baina Amerikan jaiotakoak. Frantziako ilustratuen ideietan eta estatu batuen ereduan aurkitu zuten oinarria eta Espainiako gainbeheraz eta aginte hutsuneaz ohartu zirenean nahikoa izan zen independentzia sorrarazteko. Simón Bolivar eta José San Martínek zuzendu zuten matxinada, Kolonbia eta Txile askatuz eta ondoren Perú eta México, 1824rako kolonia guztiak independizatuta zeuden. Baina Estatu berrien mugak ez ziren zehatzak eta etengabeko gerrak eman ziren euren artean. Espainiak merkatu zabala eta baliabideak galdu zituen, bigarren mailako potentzia bezala geratuz.
Mendizabalen desamortizazio dekretua
Mendizabalen desamortizazio dekretuaren azlpena da. Maria Kristina erreginari zuzenduta dago, Isabel erregina txikia baitzen oraindik. Egilea Mendizabal izan zen (Méndez zuen baina Mendizabal hartu zuen, euskaldunen arbasoak arraza garbikoak kontsideratuta zeudelako). Fernando VII.ak absolutismoa ezarri zuenean, Londresera alde egin behar izan zuen eta gobernu liberaleko kide zenean, ogasun eta administrazioan erreformak egin zituen. I. Karlistaldian kokatutako testua da eta desamortizazioa justifikatzea du helburu.
Bi parrafos osatuta dago, lehenak desamortizatutako lurrak saldu beharrean daudela dio eta ez dela espekulazioa, Isabel tronuan finkatzeko neurria baizik, hazienda zor publikoa txikitzeko eta zor nazionala positibo bihurtzeko eta bigarrenean, I.Karlistadak eragindako gastu handiak aipatzen ditu, oraindik ez dakitelako nor izango den irabazle eta liberalismoarekin bat egiten duen talde
aren sorrera aipatzen du.
Garai hartan nekazaritza jabetza handiak amortizaturik zuden , lurren %60a, erakundeen esku (maiorazkoak, esku hilak eta udalerrien lurrak), hau da, gutxi batzuen esku zeuden; merkatu libretik kanpo eta gaizki ustiatuta zeuden, eta gainera, ezin ziren saldu. Burgesia liberalak nekazaritza-jabetzaren egitura aldatzeko hainbat neurri hartu zuen, horietako bat izan zen maiorazkoekn eta jaurerrien abolizioa. Elizaren eta udalerrien menpeko jabetza kolektiboaren desamortizazioa burutzen saiatu zen ere, eta honen bitartez, Amortizazioa deusestatzen joan ziren. Desamortizazioak, lurrak merkatu librean utzi eta nekazaritza eta merkataritza suspertzea zuen helburu ekonomiko bezala. Gehienetan, aurrerakoiek bultzatu zituzten neurri desamortizatzileK baina garrantzitzuenak Isabel II.aren garaian izan ziren: Mendizabalen desamortizazio eklesiastikoa eta Madozen desamortizazio zibila.
I. Karlistaldiaren emaitza aldekoa izatea ere lortu zuten Isabel eta Maria Kristinak, irabazi ahal izateko behar zituzten xoxak eskuratzen lagundu baitzuen. Lurjabe klase liberal bat ere sortu zen eta hori sistemaren alde egongo zen taldea zen. Bestalde, betiko aristokrazia lurjabea ez zitzaion kontra jarri, diruduna zenez, lurrak eskuratzeko gaitasuna ez baitzuen galdu. Orohar, ekonomia hobetzeko bidean zegoen eta aurrerapausoa Mendizabal aurrerakoiari esker zela zirudien.
Desamortizazioak elizaren ondasunen murriztapen handia ekarri zuen baina 1851an Vatikanoarekin sinatutako zen konkordatoarekin konpentsatuko zen. Lurren desamortizazioa iraultza liberalaren oinarrizko elementua izan zen.
4.TESTUA/ Burdinbideen lege orokorra:
Isabel II.aren garaian egin zen, 1855ean, Espartero generala gobernu-burua zenean, bi urteko aurrerakoian. Garai hartan Liberalismo ekonomikoa eta kapitalismoaren oinarriak hasi ziren finkatzen. Testu juridikoa da eta gaiari dagokionez testu ekonomikoa da, horretaz gain testu publikoa da, Madrilgo Gazetan argitaratu zutelako ondorioz, hartzailea espainiar herritar oro izan zitekeen. Horregaitik, lehen mailako testu historikoa dela esan genezake. Gorteetan zeuden diputatu eta senatariak egin zuten, Luxan sustapen ministroak sinatuz.
Estatuak ekonomia garatzeko, eta trenbidearen eraikuntza bultzatzeko egin zuen ahalegina lege honen bitartez. Eraikuntza errazteko eta bere inbertsioak erakartzeko hartutako neurriak azaltzen ditu. Argi usten du trenbide eraikuntzaren lidergoa estatuari dagokiola eta partikularrek ere badutela horretarako aukera baldintza batzuk betez gero,hau 8.artikuluan aipatzen da. Betez gero izango dituzten abantailak zeitzuk diren aipatzen dira, izango diren diru laguntzak eta estatuaren aldetik jasoko duten babesa eta auzo lurren aprobetxamendurako baimena, hau 20.artikuluan aipatzen da. Europako trenbideen zabalera 1,5m ingurukoa zen, aldiz, 1,8m-koa egin zuten, orografia menditsua zela eta, baina etorkizunerako atzerapena izan zen, hau 30.artikuluan agertzen da
Isabel II.aren erreinaldian, ustelkeria nagusi zen eta erreakzio eta mugimendu iraultzaileak piztu zituen horrek, 1845an emandako iraultzak, herrialdearen orientazio politikoan eta ekonomikoan aldaketak ekarri zituen. O'donnell eta Esparteroren esku emandako “Vicalbarada” hasieran moderatua zen, baina mugimendu aurrerakoi bilakatu zen eta Espartero jeneral aurrerakoiak hartu zuen gobernua eratzeko ardura. Biurte oso ezegonkorrak izan zirelako eta krisiarengatik, agintetik kanporatu zituzten, Moderantismora itzuliz. Aldi laburra baina emankorra izan zen politika ekonomikoari dagokionez. Ekonomia liberalizatu, industrializaziorako oinarriak jarri eta kanpo kapitala erakartzeko asmoz egindako hainbat dekretu kaleratu ziren eta lege hau horietako bat izan zen. Herriaren ekonomia modernizatzeko garraio sistema eraldatu beharra zegoela uste zuten, barne merkatuan sartzeko asmoz. Espainiaren atzerapen ekonomikoa handia zen Europarekin konparatuz eta hori aurrerakoien kezka nagusietariko bat izan zen. Horregaitik azpiegiturak garatzea eta garraio-sistemaren modernizazioa lortzea ezinbestekoa zen eta era berean trenbidearen eraikuntza ekonomiaren pizkunderako sektore nagusi bilakatu nahi zen (lehen trenak 1848koak ziren).
Legearen arrakasta erabetekoa izan zen eta eraikuntzaren ondorioak onak izan ziren. Produktuak errezago komertzializatu, prezioak jeitzi egin ziren eta merkataritza komunikabideak hobetu ziren. Gizartean ere eragina izan zuen, biztanleriaren mugikortasuna erraztu zuelako.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan ziren 1812ko Konstituzioaren printzipio nagusiak?
Subirotasun nazionala aldarrikatu zen, botere legegilea Gorteei eman zitzaien eta erregeari betearazlea eta judiziala independientea. Legearen aurreko berdintasuna, banakoen eskubideak eta askatasun ekonomikoa ere ezarri ziren.
Zergatik hasi zen Independentzia Gerra?
1808ko maiatzaren 2an Madrilen Murat jeneralak errege-familiako azken ordezkariak Baionara eramateko saiakerak altxamendua eragin zuen. Honek Napoleonen aurkako Independentzia Gerra piztu zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.