Lur amortizatuak
Resumen
Dokumentuak Erdi Aroko Europako gai nagusiak biltzen ditu: frankoen eta Inperio Karolingioaren antolamendua, feudalismoa eta gizarte estamentuzkoa, basailutasunaren eta feudoaren oinarriak eta Gurutzadak. Ikasleak termino historiko garrantzitsuenak eta haien esanahia ikasiko ditu.
Puntos clave
- Karlomagnoak Inperio Karolingioaren enperadorerik garrantzitsuena izan zen.
- Verdungo Ituna 843an sinatu zen Karlomagnoren iloben artean.
- Feudalismoa mendekotasun pertsonaleko erlazioetan oinarritutako gizarte-sistema izan zen.
- Gizarte estamentuzkoa noblezian, kleroan eta hirugarren estatuan banatzen zen.
- Gurutzadak XI. eta XIII. mendeen artean Lur Santua berreskuratzeko egindako espedizioak izan ziren.
FRANKOAK: V. Mendeaz geroztik, gaur egungo Frantzian, kokatutako herri germaniarra.
KARLOS MARTEL: 732. Urtean, Poitiersko Guduan, musulmanak garaitu zituen frankoen jauregiko maiordomoa.
POITIERSKO GUDUA: 732an frankoek musulmanei irabazitako gudua.
- KARLOMAGNO: Inperio Karolingioaren enperadorerik garrantzitsuena.
- KONDERRIA: Inperio Karolingioan inperioaren barneko lurraldea, konde izeneko funtzionarioak gobernatutako barrutia. Kondeek justizia egiten zuten eta zergak kobratzen zituzten.
- MARKA: Inperio Karolingioan inperioaren mugako lurraldea. Markes izeneko funtzionarioak gobernatutako mugaldeko lurraldea.
- VERDUNGO ITUNA: 843an Karlomagnoren iloben artean, haien arteko liskarrak amaitzeko, sinatutako ituna.
- GERMANIAR ERROMATAR INPERIO SANTUA: IX. Mendean Europako ekialdean sortutako inperioa.
- FEUDALISMOA: mendekotasun pertsonaleko erlazioetan oinarritutako gizarte-sistema.
- BASAILUA:
feudalismoan jaunari omenaldia edo leialtasun-zina egiten ziona.
- HAUTAZKO MONARKIA: goi mailako nobleen artean hurrengo erregea hautatzea.
- MONARKIA HEREDEGARRIA
erregea aurreko erregearen kidea izatea.
- OMENALDIA: basailuak bere jaunari egiten zion leialtasun-zina.
- INBESTIDURA: jaunak basailu berriari onura ematen zion ekitaldia.
- FEUDOA: feudalismoan erregeek basailuei emandako lurrak.
- JAUNAREN ERRESERBA: feudoaren barruan bakarrik jaunaren kontsumorako nekazariek lantzen zituzten lurrak.
- ESTAMENTUZKO GIZARTEA: feudalismoaren ondorioz sortutako gizarte-talde itxia. Hiru zatitan banatzen zen: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua edo herri-xehea.
- JOPUAK: feudalismoan lurrari lotuta bizi ziren nekazariak.
- GESTA-KANTAK: neurtitzen bidez pertsonaia batzuen abentura heroikoak kontatzen dituzten kantak. Garrantzitsuenak Mio Ciden kanta Gaztelan eta Errolanen kanta Frantzian.
- HAMARRENA: nekazariek Erdi Aroan elizari ordaindu beharreko zerga.
- GURUTZADAK: Europako kristauek XI. Eta XIII. Mendeen artean Lur Santua berreskuratzeko egindako espedizioak.
- LUR SANTUA: Jesus bizi izandako lekuak.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dira konderriak eta markak Inperio Karolingioan?
Konderriak inperioaren barneko lurraldeak ziren, konde izeneko funtzionarioek gobernatzen zituztenak. Markak, berriz, mugaldeko lurraldeak ziren, marketako funtzionarioek gobernatuak.
Zer da feudoa?
Feudalismoan erregeek basailuei emandako lurrak dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.