Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa: XVIII. mendeko gizartea, ekonomia eta politika
Resumen
Dokumentuak Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: gizarte estamentala, ekonomia landatarra, monarkia absolutua eta merkantilismoa. Ondoren Ilustrazioaren ideiak, despotismo ilustratua eta liberalismo ekonomiko-politikoa azaltzen ditu. Azkenik Espainiako XVIII. mendeko gertakariak (Ondorengotza Gerra, Karlos III.aren erreformak) eta Euskal Lurraldeetako egoera laburtzen ditu.
Puntos clave
- Antzinako Erregimena monarkia absolutuan, ekonomia landatarrean eta gizarte estamentalean oinarritzen zen.
- Merkantilismoak Estatuaren aberastasuna urre eta zilar gehiagorekin lotzen zuen eta protekzionismoa defendatzen zuen.
- Ingalaterran 1642ko eta 1688ko iraultzek monarkia parlamentarioaren bidea ireki zuten.
- Despotismo ilustratuak erreformak egin zituen, baina nobleziaren eta kleroaren pribilegioak ez zituen guztiz kendu.
- Adam Smithek liberalismo ekonomikoa defendatu zuen: askatasun ekonomikoa, gremioen desagerpena eta Estatuaren eskurik gabeko ekonomia.
- Ondorengotza Gerraren ostean (1714) Utrechteko Itunak Filipe V.a Espainiako errege onartu zuen eta Espainiak Flandria eta Italia galdu zituen.
- Karlos III.a (1759-1788) Espainiako despotismo ilustratuaren adibide nagusia izan zen.
Antzinako Erregimena eta XVIII. Mendeko Eraldaketak
Antzinako Erregimena
XV. eta XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen sistema politiko, ekonomiko eta soziala da. Monarkia absolutu batean, lehen sektorean oinarritutako ekonomia batean eta gizarte estamentalean oinarrituta zegoen.
Gizarte Estamentala
Gizarte hau Erdi Aroan sortu zen. Antzinako Erregimenaren hiru ezaugarri funtsezkoak hauek ziren:
- Estamentuzko gizarteak irautea: Jaiotzaren araberako pribilegioak.
- Ekonomia-sistemaren oinarria lehen sektorea: Gehiena nekazaritza zen, nahiz eta merkataritzak garrantzia irabazten joan zen.
- Monarkia absolutua: Boterea monarkaren eskuetan kontzentratzea eta administrazio-sistema zentralizatua. XVIII. mendean, monarkek Ilustrazioaren ideien eragina jasan zuten, eta horrela sortu zen Despotismo Ilustratua.
Burgesia Antzinako Erregimenean
Estamentu ez-pribilegiatua zen. Hirien eta merkataritzari esker aberastu ziren, baina ezin zuten botere politikoa bereganatu.
Zentralismoa
Gobernu eta administrazio eredua da. Pertsona bakar batek hartzen ditu erabakiak, autoritatea besteen esku utzi gabe.
Jaun Erregimena
Nekazariek jaurerriak (nobleziaren eta kleroaren lurrak) lantzen zituzten, errenta ordaintzearen truke.
Ekonomia Landatarra eta Nekazaritza
Biztanle gehienak nekazaritzan jarduten zuten, iraupeneko ekoizpena zen. Merkataritzarako produktuak ere lantzen ziren. Nekazaritza klimaren mende zegoen, eta horrek gose-aldiak eragiten zituen, gizarte-tentsioak areagotuz.
Lurraren Jabetza eta Zergak
Lur gehienak pribilegiatuen jabetzakoak ziren XVIII. mendearen amaieran. Nobleziaren lurrak ez ziren inoiz banatzen maiorazkoaren ondorioz. Lege horren arabera, ondare osoa jaunaren seme zaharrenari utzi behar zitzaion oinordetzan. Jabetzak gero eta handiagoak eta kudeatzeko gero eta zailagoak ziren.
Kleroaren lurren zati bat, esku hilak (ezin ziren saldu), monarkaren babespean zeuden. Arazoa zen nekazariak biztanleriaren % 85 zirela eta ez zutela lurrik. Jaun Erregimenaren mende zeuden, eta lur zati bat ustiatzearen truke errenta bat ordaindu behar zioten jaunari eta doan lan egin behar zuten jaunarentzat. Horrez gain, zergak ordaindu behar zizkieten:
- Jaunari
- Elizari (hamarrena)
- Erregeari
Gremioak
Eskulangileen lanbide-elkarteak ziren. Manufakturen ekoizpena kontrolatzen zuten, eta baldintza jakin batzuk zehazten zituzten, lanbidean jardun ahal izateko zein produktuak egiteko.
Industria eta Manufakturak
Industria monarkek bultzatu zuten, nagusiki kapitala zutenek. Monarkia ekoizpen-sistema berritzen saiatu zen, eta fabrikak sortu ziren. Eskulangile-lantegi handiak ziren, eta eliteen kontsumorako armak eta luxuzko produktuak ekoizten jarduten zuten. Ez zuten makinarik erabiltzen, ezta sistema modernorik ere.
Merkataritza eta Merkantilismoa
Merkataritza: Kanpo eta Barne Arazoak
Kanpo merkataritzak hazkunde handia izan zuen, Europa eta Amerikaren arteko trukeen gorapenari esker. Monarkiak eremu bateko merkataritzaren monopolioa merkataritza-konpainia jakin bati ematen zion, eta horri esker etekin handiak lortzen zituen.
Barne merkataritzak arazoak zituen:
- Gremioen kontrolagatik.
- Eskualde batetik bestera pisu eta neurri desberdinak erabiltzen jarraitzeagatik.
- Barne aduanak egoteagatik.
Faktore horiek oztopo ziren herrialde bateko eskualdeen arteko produktu-trukerako.
Merkantilismoa: Teoria Ekonomikoa
Merkantilismoa teoria ekonomikoa da, absolutismoaren oinarria. Jean-Baptiste Colbert-ek garatu zuen XVII. mendean, Frantzian. Merkantilismoak hiru ideia defendatzen zituen:
- Zenbat eta urre eta zilar gehiago izan, orduan eta aberatsagoa izango da Estatua.
- Metalak lortzeko, kanpo merkataritza garatu behar da, eta ekonomia-protekzionismoa martxan jarri.
- Estatuak ekonomiaren beste alderdi batzuetan esku hartu behar du, industriak garatzeko.
Sistema Politikoak: Absolutismoa eta Parlamentarismoa
Absolutismoa
XVIII. mendearen hasieran, absolutismoa zen Europako herrialde gehienetako politika-sistema. Monarkak botere legegilea, betearazlea, judiziala eta militarra zituen. Gobernu erabaki guztiak hartzen zituen. Absolutismoa Frantzian sortu zen, XVII. mendean, Luis XIV.aren erregealdian.
Ingalaterrako Parlamentarismoa
Europan absolutismoa hedatu zen garaian, Ingalaterran beste politika-sistema bat sortu zen XVII. mendean. Erregearen eta burgesiaren arteko gatazkek 1642ko eta 1688ko iraultzak eragin zituzten. Iraultzaren ondorioz, Stuartarrak Ingalaterrako tronutik kendu zituzten.
Politika-sistema berriaren oinarriak:
- Legea monarkiaren gainetik zegoen.
- Monarkak parlamentuaren kontrola onartu behar zuen.
Horrela nagusitu zen botereen banaketa. Ingalaterrako monarkia parlamentarioaren oinarri teorikoa liberalismo politikoa izan zen, printzipio hauekin:
- Askatasuna
- Berdintasuna
- Jabetza
Ilustrazioa eta Erreformak
Ilustrazioa
Europan XVIII. mendean garaturiko mugimendu intelektuala izan zen. Haien ustez, gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Gizakia zen ardatz nagusia. Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela esaten zuten.
Despotismo Ilustratua
Monarkia absolutuak ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika-sistemari deritzo. Ilustrazioak eraginda, XVIII. mendeko monarkek biztanleen bizimodua hobetzeko erreformak egin zituzten beren erresuman: hezkuntza zabaldu, hiriaren trazatua aldatu, eta uren eta elikagaien hornidura hobetu. Hala ere, monarkek aurrera egin nahi zuten botere-kontzentrazioaren prozesuan.
Despotismo Ilustratua Fisiokraziaz baliatu zen, Quesnayk esandako teoria ekonomikoaz. Erreformek nobleziaren eta kleroaren pribilegioen kontra egin zuten, baina monarkek ez zuten estamentu hori arriskuan jarri, gizarte-ordenari eusteko beharrezkoak zirela uste baitzuten.
Fisiokrazia
Quesnayk adierazi zuen sistema ekonomiko hau. Ekonomiaren aberastasun-iturria nekazaritza zen, lurra. Sistema ekonomiko hau jarraitzeko ez zen lurrik ustiatu gabe utzi behar. Eliza eta noble batzuek beren lurrak landu gabe zituzten, eta ondorioz, desamortizazioa aplikatzen zen.
Desamortizazioa
Lurren jabetza kentzea da, behar bezala ustiatzen ez duten jabeei. Desamortizazioa aplikatzeak iraultza handia ekarriko zuen, nobleen eta elizaren boterea desagerraraztea eragingo zuelako.
Ilustrazioaren Pentsalari Nagusiak
Montesquieu
Botereen banaketa kontzeptua garatu zuen. Hiru botere nagusitzen ditu:
- Botere legegilea (parlamentuak)
- Botere betearazlea (erregeak)
- Botere judiziala (epaileak)
Rousseau
Subiranotasun nazionalaren kontzeptua azaldu zuen. Boterea nazioak izan behar zuen, Konstituzioan oinarrituta.
Adam Smith eta Liberalismo Ekonomikoa
Ekonomia askatasunean datza. Berak idatzitako Nazioen Aberastasuna liburuan adierazten ditu ezaugarriak (Librekanbismoa):
- Produkzio-faktoreei (kapitala, lurra, lana) erabateko askatasuna ematea.
- Gremioak desagerraraztea.
- Produktuen prezioa eskaintza eta eskariaren araberakoa izan behar zen.
- Estatuak ezin izango du esku hartu ekonomian.
Liberalismo Politikoa
Aldaketa sakonak egin ahal izateko Antzinako Erregimena deuseztatzen da, gizarte estamentala kendu eta gizarte klasea ezarri nahian. Gizarte antolakuntza berri bat proposatzen du: taldeak aberastasunaren arabera sailkatzea, eta ez jaiotzaren arabera.
Sufragio Zentsitarioa
Boto-eskubidea da, baina boto hori emateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek soilik izango dute eskubide hori.
Espainia XVIII. Mendean
Ondorengotza Gerra (1700-1714): Dinastia-Aldaketa
1700ean, Karlos II.a ondorengorik gabe hil zen. Espainiako tronurako hautagaiak Filipe Anjoukoa eta Karlos Artxidukea ziren. Karlos II.ak testamentuan Filipe Anjoukoa izendatu zuen oinordeko, baina Karlos Artxidukeak ez zuen onartu.
Gerraren Garapena eta Amaiera
Gerra bi frontetan piztu zen: Europan eta Espainian. Espainian, Filipe Anjoukoa Gaztelaren laguntzaz tronuari eusten saiatu zen, eta Karlos Artxidukea Aragoiko Koroaren laguntzarekin. Gerra 1714an amaitu zen Utrechteko Itunarekin. Espainiak Flandriako eta Italiako jabetzei uko egin eta Austriari eman zizkion. Ordainetan, Austriak Filipe V.a Espainiako errege onartu zuen. Espainiak merkataritza-eskubide batzuk Ingalaterraren esku utzi zituen, baita Menorka eta Gibraltar ere. Horrela, Espainiak bere botere inperiala galdu zuen.
Filipe V.aren eta Fernando VI.aren Erreforma Politika
Filipe V.ak Espainiako politika-egitura aldatu eta Frantziako sistemaren antzekoa ezarri nahi izan zuen:
- Planta Berriko Dekretuak: Aragoiko eta Valentziako foruak eta erakundeak desagerrarazi.
- Politika gaztelaniatua: Gaztelania erresuma osoko hizkuntza ofizial bakarra izango zen.
- Administrazio sistema zentralizatua.
Fernando VI.ak Filipe V.aren erreforma programari eutsi zion.
Karlos III.a eta Despotismo Ilustratua Espainian
Karlos III.a (1759-1788) Despotismo Ilustratuaren adibiderik gorena izan zen Espainian. Campomanes, Floridablanca eta Jovellanos (ilustratuak) jarri zituen boterean. Helburua Espainiaren gainbeherari aurre egitea zen.
Ilustratuek Proposatutako Erreformak
- Fisiokrazia aplikatzea.
- Hezkuntza: Kleroaren ardura zen, baina ilustratuek gizarte-sektore guztietara zabaldu nahi izan zuten.
- Ilustrazioaren ideiak zabaltzea: Sociedades Económicas de Amigos del País elkarteen sorrera.
- Noble eta kleroari pribilegioak deusezten saiatu.
- Lana gizarte-bertute bat bihurtu nahi zuten.
Ondorioak: 1789an Frantziako Iraultzarekin, Ilustrazioa iraultzaren sinonimotzat hartu zen. Pribilegiatuek ilustratuen programari kontra egin zioten, eta Espainian mugimendua ez zen orokortu.
Euskal Lurraldeak XVIII. Mendean
Ondorengotza Gerra Euskal Herrian
Ondorengotza Gerran, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintziek, Nafarroako Erresumarekin batera, Filipe Anjoukoaren alde egin zuten. Hori dela eta, foruak mantendu zituzten.
Ilustrazioa Euskal Lurraldeetan
Ilustrazioaren mugimendua euskal lurraldeetara ere iritsi zen. Ilustratu garrantzitsuena Xabier Maria Munibe, Peñafloridako kondea, izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bultzatzailea. Eskolak sortu zituzten, hala nola Bergarako Errege Mintegia.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da Antzinako Erregimena?
XV. eta XVIII. mendeko Europako monarkien sistema politiko, ekonomiko eta soziala da. Monarkia absolutuan, ekonomia landatarrean eta gizarte estamentalean oinarritzen zen.
Zer da despotismo ilustratua?
Monarkia absolutuek Ilustrazioaren ideiak aplikatzean sortutako politika-sistema da. Erreformak egin zituzten hezkuntza, hiri-trazatua eta uren eta elikagaien hornidura hobetzeko, baina botere-kontzentrazioa mantendu nahi zuten.
Nola aldatu zen Ingalaterrako politika-sistema XVII. mendean?
1642ko eta 1688ko iraultzen ondorioz, Stuartarrak tronutik kendu zituzten eta legea monarkiaren gainetik jarri zen. Monarkak parlamentuaren kontrola onartu behar izan zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.