Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894):


Testu hau politikoa da, artikulutan banatua, Euskeldun Batzokijaren Oinarriak zehazten dituena. Lehen mailakoa.

//

Bizkaian Idatzi zen, Bilbon, Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi- Zarra leman Jasotako doktrina jarraitzaile direnen eskutik, eta doktrina hauei Jarraitzen dien edozein herritarri zuzenduta dago. Idatzi honen Helburua Euskeldun Batzokijaren oinarriak zehaztu eta azaltzea Da. 

//

Testua Artikulutan banatuta dago, eta artikuluak honela taldekatu Daitezke:
1.-Artikulua: Euskeldun Batzokijaren helburua Bizkaiko Jaun Goikoa eta Lagi Zarra leman jasotako doktrinen jarraitzaileak Direnen arteko harremana sendotzea da.

//

2. Artikulua: Bizkaiko Elkarte Nagusia sortu ondoren, Batzokija haren Menpe geratuko da.

//

3, 5, 6 eta 7.Artikuluak: Erlijioa eta politikaren gaineko ideiak. Bizkaian erlijio katolikoa, apostolikoa eta erromatarra nagusituko da Eta erlijioa politikaren aurretik joango da, bi hauen arteko Bereizketa izango delarik. Halere, harmonian egongo dira biak.
4. Eta 8. Artikuluak : Euskalduntasunarekin erlazionatuta. Bizkaian foru Zaharrak berrezarriko dira, ohitura eta usadio zaharrekin batera. Gehienbat euskal arrazako jendea biziko da eta euskara izango da Hizkuntza ofiziala. Hau guztia kontuan hartuta, beste sei euskal Herrialdeekin batera Euskalerria osatuko du.

//

Testuinguru Historikoari dagokionez: Euskal Nazionalismoa Sabino Aranaren eskutik Jaio zen, Katalanak zeukan adinako indarra eskuratzeko asmoz, Sabino Aranak lehendabizi Bizkaiaren eta gero Euzkadiren independentzia Aldarrikatzen zuen, Jaungoikoa eta Lagizarra lelopean. Erlijioa oso Garrantzitsua da berarentzat: Jainkoa da gida eta ardatza. Pentsamendu honek euskal nazionalismoaren garapena galaraziko du. 

//

Sabino Aranaren independentzi nahia Espainia erlijiogabea eta liberala Denez, eurengandik banandu beharra dagoela esaten du. Independentzia Aldarrikatzeaz gain Espainia gorrotatu behar dela esaten du, arraza Mantentzeko (euskal kristau izaera ). Aranak Jainkoarengan duen Maitasuna ikurrinaren diseinuan ere ikusten da.

//

Aranarentzat Abizenetan adierazten den arraza da nazioa definitzen duena Hizkuntzak bereizten gaitu, horregatik hitz egin behar dugu euskaraz. 1893 an Arana “La Abeja” aldizkariaren bidez bere ideologia Zabaltzen ahalegindu zen eta 1894an “ Euzkeldun Batzokija” sortu Zen bere pentsamenduan oinarrituta.

//

Euzkeldun Batzokijaren atzetik, EAJ ( Eusko Alderdi Jeltzalea, 1895) sortuko Da. Hasieran izaera txiki eta klandestinoa izango du, jarrera Erradikalki independentistaren ondorioz sistema politikoaren legetik At dagoelako. Erradikalismo honek galaraziko du jatorri integrista Edo karlista ez izan arren Batzokian parte hartu zuten sektoreak Integratzea.
Bestalde, “Euskal Herria”elkartea sortu zen 1876an, ezabapen foralaren aurka protesta egiteko. Honen burua Ramón De la Zota liberala zen.

//

2talde Hauen elkartetatik (1898) hasiko da nazionalismoa hauteskundeetan Lehen arrakasta lortzen . Sabino Arana Bizkaiko probintzian diputatu Hautatua izan zen.
1903 Arana hil egin zen eta honek planteamendu Autonomista gauzatzea eragotzi zuen. Hortik aurrera EAJ-k jarrera Independentista erradikala mantendu zuen. 

//

Legaltasunez Autonomia lortzen saiatu ziren eta alderdi moderno bat sortzen, Sabinoren Anaia Luis Arana buru zuelarik. Laster, alderdia zatitu eta Eusko Abertzale Ekintza sortu zen. (talde minoritarioa zen, laikoa)

Entradas relacionadas: