Al-Andalus eta Errekonkista (711-1492): Iberiar penintsularen historia

HistoriaActualizado el 4,57 KB

Resumen

Dokumentuak Iberiar penintsulako musulman garaia (Al-Andalus, 711-1492) eta kristauek konkistatu zuten Errekonkista azaltzen ditu. Bisigodoen porrota, konkista azkarraren arrazoiak eta Poitiersko bataila aztertzen dira. Gainera, gizarte-antolaketa, hiri islamiarrak eta ekonomia (nekazaritza, eskulangintza eta merkataritza) laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • 711n musulmanek bisigodoak garaitu zituzten, eta Errekonkista VIII. mendetik 1492ra arte iraun zuen.
  • Konkista azkarra bisigodoen batasun falta, musulmanen fedea eta garaitutakoei emandako tratu onagatik izan zen.
  • 732an Poitiersko bataila galdu zuten, eta hedapena Pirinioetatik hegoaldera geratu zen.
  • Gizartea piramide batean antolatuta zegoen: arabiarrak, berberak eta muladiak musulmanak ziren; mozarabiarrak eta judutarrak ez musulmanak.
  • Islamiar hiriak harresiz inguratuta zeuden eta meskita, zokoa eta alkazarra zituzten gune nagusi.
  • Al-Andalus Erdi Aroko nazioarteko merkataritza gune garrantzitsua izan zen, dinar eta dirhem diru moten erabilerarekin.

Ponte a prueba

Sarrera

711. urtean musulmanek bisigodoak suntsitu zituzten. Bi zibilizazio, islamiarra eta kristaua, egon ziren gatazkan, eta geroago kristauek islamiarrak konkistatzea lortu zuten. VIII. mendean hasi eta 1492an amaitu zen prozesu honi Errekonkista deritzo.

Al-Andalus

711tik 1492ra arte Iberiar penintsula musulmanen menpe egon zen denboraldiari Al-Andalus deritzo.

Konkista azkarraren arrazoiak

Konkista oso azkarra izan zen arrazoi hauengatik:

  • Bisigodoek batasun falta handia zuten. Familia nobleak elkarren artean gerran ibiltzen ziren.

  • Musulmanen armada fedeak mugitzen zuen. Beren sinesmenaren arabera, guda santuan (yihad) hildako soldaduak zerura joaten ziren.

  • Garaitutako biztanleei ez zieten tratu txarrik ematen. Lurralde bat konkistatu aurretik, bertakoei ituna edo kapitulazioa egitea eskaintzen zieten.

732. urtean Poitiersko bataila galdu zuten, eta han bukatu zen mendebalderantz egiten ari ziren hedapena. Hortik aurrera, Pirinioetatik hegoaldera mantendu ziren.

Gizartea

Arabiarrak iristean, kristau asko musulman bihurtu ziren; hala ere, bazeuden kristauak. Judutarrak gutxi ziren, baina ekonomia eta kultur maila handikoak ziren. Musulmanek kristautasuna eta judu erlijioa ez zituzten debekatu, baina zerga bereziak ordaintzera beharturik zeuden.

Antolaketa (Piramidea)

  • MUSULMANAK

  • ARABIARRAK: Jatorri arabiarra zutenak ziren. Gutxiengoa osatzen zuten, baina botere ekonomikoa eta politikoa beren esku zegoen. Talde boteretsuena zen.
  • BERBEREAK: Armada musulmanarekin Afrikako iparraldetik etorritakoak ziren. Musulmanen artean gehiengoa osatzen zuten. Lurrik txarrenak banatu zizkieten, eta asko artzain lanetan aritzen ziren.
  • MULADIAK: Islamismora aldatutako kristau hispaniarrak ziren.
  • EZ MUSULMANAK

MOZARABIARRAK: Al-Andaluseko kristauak. Konkista ondoren kristau izateari eutsi zioten. Gehienak nekazari eta eskulangileak ziren. Denborarekin, jazarpen garaietan, mozarabiar askok erreinu kristauetara emigratu zuten.

JUDUTARRAK: Gehienak hirietako auzo berezietan bizi ziren (judutegiak). Merkataritzan eta banku-jardueretan oso trebeak ziren. Aberatsak zirenez, eragin handia zuten gizartean, baina inbidiak ere sortu zituzten.

Hiriak

Hiriek garrantzi handia zuten.

Islamiar hiriak harresiz inguraturik zeuden. Harresiaren barruan hiria zabaltzen zen, medina.

Medinako eraikin garrantzitsuenak

  • MESKITA edo ALHAMA: Bizitza erlijiosoaren gunea zen.
  • ZOKOA: Azoka gunea. Gaur egun bezala, azokaren inguruan bizitza soziala eta ekonomikoa antolatzen zen. Alondegiak merkatariek produktuak gordetzeko biltegiak ziren.
  • ALKAZARRA: Hiriaren goiko aldeko gotorlekua. Bizitza politikoaren gunea. Bertatik gobernatzen zen hiria. Agintariak eta funtzionarioak bizi ziren.

Ekonomia

Nekazaritza

Al-Andaluseko biztanle gehienak nekazaritzan aritzen ziren. Nekazaritza teknika berriak (ureztatzeko teknikak) eta laborantza produktu berriak garatu zituzten, eta lurrari etekin handiagoa ateratzea lortu zuten. Kasu askotan, Al-Andalusen erabilitako berrikuntzek gaur egun arte iraun dute.

Eskulangintza

Hirietan kalitate handiko eskulangintza garatu zuten. Eskulanak mundu osora esportatzen ziren. Askotan, eskulana baino, artelanak zirela esan daiteke. Zeramika, urregintza, armagintza, ehungintza eta abar.

Merkataritza

Al-Andalus, Erdi Aro osoan, lehen mailako nazioarteko merkataritza gunea izan zen. Al-Andalusen ekoiztutako nekazaritza eta eskulan produktuak munduko beste eskualdeetan saltzen ziren. Horien truke, merkatariek esklaboak eta urrea ekartzen zituzten. Merkataritza trukea egiteko bi diru mota erabiltzen zituzten: dinar-a eta dirhem-a.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Errekonkista?

Errekonkista VIII. mendean hasi zen, eta 1492an amaitu zen, kristauek islamiarrak konkistatzea lortu zutenean.

Zergatik konkistatu zuten hain azkar musulmanek penintsula?

Bisigodoek batasun falta handia zuten, musulmanen armada fedeak mugitzen zuen, eta garaitutako biztanleei ez zieten tratu txarrik ematen.

Zer ziren mozarabiarrak?

Al-Andaluseko kristauak ziren. Konkista ondoren kristau izaten jarraitu zuten, eta gehienak nekazari eta eskulangileak ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Al-Andalus garaia?
2. Zein bataila galdu zuten musulmanek 732an?
3. Zein taldek osatzen zuten musulmanen gehiengoa?
4. Zer zen alkazarra islamiar hirietan?
5. Zein diru mota erabiltzen zituzten merkataritzan?
6. Zein ekarpen egin zuten Al-Andalusek nekazaritzan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.