Berpizkundea: jatorria, gakoak eta ondorioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,02 KB

Berpizkundea (XV. eta XVI. mendeak)

Berpizkundea: Berpizkunde aroa XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da. Italian hasi zen Berpizkundea, Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako mugimendu gisa. Ordena teozentrikotik (Jainkoa) antropozentrikora (gizakia) pasatu zen. Aitzitik, gizakiak bere burua copula munditzat, «munduaren batasuntzat» zuen; hau da, Jainkoaren eta izakien arteko bilgunetzat.

Italiako jatorria eta antzinako kultura berrinbentzatzea

Erdi Aroaren aurretiko garaiari begiratu zioten eta Grezia eta Erromako kultura klasikoan arakatu zuten. Gertakari garrantzitsu batzuk gertatu ziren:

  1. Batetik, inprentaren sorrerak izugarrizko eragina izan zuen Berpizkundeko ideien zabalkundean. Luther edo Makiaveloren ideia berritzaileak ere azkarrago barreiatu ziren Europan barrena.
  2. Bigarrenik, lurralde berrien aurkikuntza (Amerikarenak, besteak beste) garrantzia handikoa izan zen ekonomian, politikan eta kulturan.
  3. Hirugarrenik, Berpizkundean, nolabaiteko iraultza zientifikoa gertatu zen, Kopernikoren heliozentrismoa iraultza zientifiko horren ordezkari nagusia delarik.
  4. Laugarrenik, hirien hazkundea eta kapitalismoaren hasiera gertatu ziren.

Humanismoa

// XIV. eta XV. mendeetan sortu zen Italian humanismoa deritzon mugimendua. Humanistek antzinako kultura berpiztu nahi zuten, eta latinez edo grekoz idatzitako filosofo klasikoen testuak erreferentzia nagusi bilakatu ziren. Makiavelo filosofoa agertu zen. Printzea izeneko liburu ospetsuan, filosofia politikoa zientifikoa eta enpirikoa izan zen. Botere politikoari eusteko eta bultzada emateko zer teknika behar diren azaltzen du, esperientzian oinarritutako teknika, betiere.

Tomas Moro eta Erasmo

// Tomas Moro idealismo politikoaren ordezkari gorena da. Garai hartako egoeraren kritikan oinarrituta, egoera idealak proposatu zituen. Egoera ideal horiek gizakien ordena politikoa behar bezalakoa izateko hartu beharreko bideak erakusten zituen. Erasmok Erdi Aroko eskolastikaren eta elizaren aurka jo zuen nabarmen. Antzinako elizaren aldarria egin zuen bide batez.

Lutherrek eta Erreforma erlijio-mugimenduaren aldekoek Erasmoren ideiak erabili zituzten.

Erreforma

// Neurri handi batean, Italiaren eta aita santuaren aginte intelektual eta erlijiosoaren aurkako erlijio-mugimendua da Erreforma. Boterea indartzeaz bakarrik arduratzen ziren gobernari bihurtu ziren aita santuak, eta erlijio berrikuntzez baino gehiago arduratzen ziren gai politikoez edo mezenasgoez. Erreformaren eraginez Europa erdibitu egin zen erlijioari dagokionez.

Iraultza zientifikoa eta paradigma berria

// Iraultza zientifikoaren ondorioz, beste paradigma zientifiko bat sortu zen, Erdi Aroan indarrean egon zen paradig­ma ez bezalakoa. Lau zientzialari handi agertzen ziren: Koperniko, Kepler, Galileo eta Newton. Paradigma berria dela esan daiteke, helburu, metodo eta beste ezagutza moten arteko harremanak berriak direlako.

Paradigma berriak dakartzan aldaketak

  • //• Erdi Aroan helburua naturaren funtzionamendua azaltzea zen; mundua Jainkoaren ardurapean zegoen eta aldaezina zen. Paradigma berria iritsi zenean, aldiz, natura gizakiaren onurarako alda zitekeela hartu zuten kontuan; betiere, natura arautzen zuten legeak ezagutzen ziren neurrian.
  • //• Paradigma zientifiko berriaren metodoari dagokionez, autoritatean eta autore klasikoen interpretazioetan oinarritutako azterketak alde batera utzi eta naturaren zuzeneko azterketa egiten hasi ziren. Datuak neurtzeko tresna zehatzak erabili zituzten, batez ere indukzio bidezko prozedurak. Teoriak ez ziren absolututzat hartzen; ezinbestekoa baitzen frogatzea.
  • //• Zientzia ez zegoen aurreiritzi filosofikoen edo teologikoen menpe. Zientziaren autonomia (gainera­ko ezagutzekiko autonomia) aldarrikatu zen.