Euskal Literaturako eta Kulturako Pertsonaia Garrantzitsuak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,33 KB
Txirrita (1860-1936)
- Jaiotza: Nekazaria.
- Lanbidea: Langile soila.
- Hezkuntza: Eskolatu gabea.
- Bertsolaritza:
- Maisutzarik gabe ikasia.
- Bertsolari herrikoia eta berezkoa.
- Euskara: Aberatsa, erdarakadekin, baina oso bizia.
- Izaera:
- Herri-herriko jende arruntaren pentsamoldearen ispilua.
- Umore jator eta ugaria.
- Edonor astintzen du, eta hitz mingarriak ere erabiltzen ditu.
- Satirarako joera.
- Gaiak: Gai zabalak hartzen ditu.
- Musika: Arrunta.
- Eskola: Usadiozko eskolaren eredua.
Basarri (1913-1999)
- Jaiotza: Nekazaria; umetan, kaletartua.
- Lanbidea: Kazetaria.
- Hezkuntza: Eskolatua.
- Bertsolaritza:
- Maisuei atxikia.
- Otaño eta Kepa Enbeita izan zituen eredu.
- Euskara: Aberatsa, garbia, txukuna eta bizia.
- Izaera:
- Pentsabide zehatza, gizon jantziaren argudioak.
- Serio antzean azaltzen da gehienetan.
- Gizabidez eta errespetuz betea.
- Dramatikoagoa.
- Gaiak: Eguneroko gaiak; azken aldera, batez ere, komunikabideetan azaltzen ziren berriak.
- Musika: Aberatsa eta aukerakoa.
- Eskola: Eskola berri baten sortzailea; gizarteko aldaketa soziokulturalak bertsogintzan txertatzen ahalegindu zen.
Xabier Lizardi (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933)
XX. mendean, euskarak indarra hartu zuen. 1930-1936 bitartean, Lizardik bere lan garrantzitsuenak egin zituen. Poesia modernoaren sortzailea izan zen. Naturaren poeta bezala ezagutzen da: euskal paisaia deskribatu, eta metaforak egiten zituen. Sentimenduak, kezkak eta gogoetak adierazten zituen bere obran. Hizkuntza poetikoa erabiltzen zuen, sinboloz, irudiz eta esamolde berriz beteta.
Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 - 1975)
Poesia sozialaren bidetik abiatu zen, eta poesia gizartea eraldatzeko mailu bat dela pentsatzen zuen. Gizakiaren kontrako injustiziak salatzen zituen. Arestik hizkuntza argia, herritarra, egunerokoa eta bertso librea erabili zituen poesia sozialaren aro horretan. Eragin handia izan zuen bere garaiko euskal kultura-mugimenduetan, baita euskara batuaren sorreran ere.
Resurrección Maria Azkue (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)
Lekeition jaio zen. Bilbon, Gasteizen, Lekeition eta Salamancan egin zituen ikasketak. Lekeition eta Bilbon bizi izan zen. Hizkuntzalaritza, hiztegigintza, literaturgintza eta musikaren arloetan lan egin zuen, eta Euskal Herriko ipuinak eta kantak biltzen ibili zen. Bilbon hil zen.
Jose Migel Barandiaran (Ataun, 1889 - 1991)
Ataunen jaio zen. Gasteizen egin zituen ikasketak, eta psikologiari buruzko ikasketa bat egin zuen. Ataunen, Gasteizen eta Saran bizi izan zen. Euskal Herriko mitoak, Euskal Herriko lehen gizona eta Mitologia Vasca hiztegia, besteak beste, idatzi zituen. RAE-n (Real Academia Española) parte hartu zuen. Ataunen hil zen. Euskal kultura bildu, aztertu eta salbatu egin zituen. XX. mendeko euskaldunik unibertsalena izan zen.