Euskararen Historia eta Herri Antzerkia: Etxepare, Lazarraga, Maskaradak eta Pastoralak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 22,29 KB
Bernat Etxepare: Euskarazko Lehen Liburuaren Egilea
Bernat Etxepare euskarazko lehen liburua idatzi zuen autorea izan zen. 1545ean, lehen liburua idatzi eta inprimatu zuen Euskadin. Bere jaiotzari eta heriotzari buruzko datu zehatzik ez dago, baina bere olerkiei esker, bere bizitzari buruzko zenbait kontu ezagutzen ditugu. Apaiza zela badakigu, bere izenaren aurrean "Mosen" hitza agertzen baita, horixe esan nahi du. Garazi herrian apaiza izan omen zen, eta han kartzelan egon zen, segur aski arrazoi politikoengatik. Joxean Oiz idazleak "Benat Dardo" eleberria idatzi zuen haren omenez. Bere liburua, "Linguae Vasconum Primitiae", Bordelen argitaratu zen. Beñat Etxepare bi garaien artean bizi izan zen: alde batetik, Erromako Eliza Katolikoa zegoen, eta bestetik, Protestantismoa. Hori erantzuteko, Eliza Katolikoak "Trentoko Kontzilioa" antolatu zuen, urte berean. Eliza Katolikoaren izaera aldatu zen. Protestantismoaren aurka, Etxepareren liburuan erlijiozko kontuak, amodiozkoak, askatasuna eta euskara agertzen dira.
Joan Perez Lazarraga: Euskal Literaturaren Altxor Bat
Joan Perez Lazarragaren kasua oso berezia da euskal literaturaren historian. Oñatitik Arabako lautadara joandako jauntxoen ondorengoa, Arabako Larrean jaio zen, 1548. urtearen inguruan. 1567. urtean bere koadernoan idazten hasi zen. Garai hartan gogoko zuten kontakizun mitologiko luze bat idatzi zuen, baita maitasunezko olerkiak ere. Bere familiaren genealogia handi bat egitea ere izan zuen helburu. 1605ean hil zen, Larrean. Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zuten, Madrilen, eta arabar euskaraz idatzita zegoen. Duela 100 urte, eta orain dela 500 urte ere, euskara gizarteko jende xehe eta pobreen hizkuntza zela uste zuten.
Esaldi Zuzenketa
1. multzoa
- 11:48 orduren buruan jakingo dugu dituen zauriak zeinen larriak diren.
- Badira 10 urte ez dela liburu berririk agertu euskara-iberoa teoriari buruz.
- Goizeko bostak jotzearekin batera, kale-kantoian sekulako zalapartak entzun nituen.
- Irratitik berriak jaso ahala, lagunaren gorputzean hotzikara zabaldu zen.
- 7 edo 8 urteko umea nintzela, osaba Terralbara itzuli zen.
- Bilera amaitzen dutenerako kexak prestatuta izan behar ditugu.
- Hiru urte luze behar izan zituzten eraikin erraldoia amaitzeko.
- Goiza argitu orduko ekin genion bizileku berrirako bideari.
- Gau erdia iritsi baino lehenago, denak banaka-banaka atera ziren.
- Ahalik eta lehenen alde egin behar dugu hemendik, onik irtengo bagara.
- Goizean herrira jaitsi eta apaizarekin hitz egiteko zorian egon arren, atzera egin dut azkenean.
- Badira hiru hilabete ez dugula elkar ikusten.
- Okindegi ospetsu horretan opiltxoak egin ahala saldu egiten dira.
- Goizetan hamar minutuko gorabeherak trafikoan alde handia dakar.
- Urteak aurrera joan ahala heldu egiten da pertsona.
- Behin horraino iritsita, ikasketak bertan behera uztea ere!
2. multzoa
- Beldurra diot gaueko ordu horietan taxi barnean zenbait kaletan ibiltzeari.
- Zorakeria da arazoak begi-bistan izan eta begiak ixtea.
- Jendea zutik eta txaloka jartzerainokoa izan zen atzo entzun genuen kontzertua.
- Baliteke norberaren handinahikeriak sortzea gure gaur egungo egonezina.
- Hainbeste egunez zure berririk ez izateak larritu egin ninduen.
- Haurtzaroan inongo mugarik ez ipini izanak kezkatzen nau oraingo bere ibilerak ikusita.
- Urte batzuk beharko ditugu enpresa hedatzeko behar adina baliabide izateko.
- Ez da komeni ordain dezakezun diru-mailegua baino gehiago eskatzea.
- Bai lanerako prestutasuna, bai gaiari buruz erakutsi duen interesa izan dira harrituta utzi nautenak.
- Saioko parte-hartzeen pribatutasuna ez errespetatzeak kalte handia egin ahal zigun.
- Baina, oroz gain, altxorra galdu izanak utziko zuen jota.
- Goizeko ordu txikietan etxean arrastorik ez izateak sortu zituen gugan kezka eta ezinegona.
- Guztion ahalegina bilduta ere, lanak izango ditugu euskaldunok geure hizkuntza eta kultura aurrera ateratzen.
- Eguzkia egun batzuetan zoragarria izaten denez, merezi du ikustea.
- Oso klima nahasia badugu ere, zaila da gure meteorologoek huts egitea iragarpenak egiterakoan.
3. multzoa
- Hain itsusia zen zuen pintura, non ez baitzuen saria lortu.
- Goizean izandako istripuaren ondorioz hain urduri nengoen, non ezin izan bainuen agindutako lana egin.
- Horrelako harrera beroa egin eta hain jaki goxoak eskaintzen dizkiguzunez gero, ezin gara etorri gabe egon.
- Zuek eredu eta ispilu izan beharrean, lotsagarri agertzen zarete denon aurrean.
- Seme-alabak bideratu nahi izanagatik, nork bere bidea hartu du gure aholkuak aintzat hartu gabe.
- Nahiz eta EAEn ekonomia % 4 hazi, langabezia ez da % 14tik jaitsiko.
- Nahiz eta haren ibilera soseguak sasoian aurrera zihoala salatzen zuen, aurpegiko orin ugariek eta irribarre errazak gaztetzen zuten.
- Hain ondo pasa ditut oporrak, ezen indarberrituta itzuli bainaiz lanera.
- Lana lortzea oso zaila denez, askok eta askok amore eman dute.
- Har ezazu euritakoa, euria egin arren.
- Hamaika aldiz esan bagenion ere, guk esandakoa ez zuen aintzat hartu.
- Makina bat aldiz esanagatik, horrek berearekin jarraitzen duela iruditzen zait niri.
- Erantzukizuna kapitainarena denez gero, bera da azkena itsasontzia uzten.
- Esanak esan, sendagileei esker atera da aurrera gaixoa.
- Behin eta berriro gezurretan harrapatuagatik, ez zuen inoiz pertsona maltzurtzat hartu.
4. multzoa
- Zoritxarrez, ez daukagu umeak zainduko dizkigunik.
- Etxetik alde egin du, baina orain ez dauka non bizi.
- Ez daukagu tresna hauek erabiltzen nork irakatsiko digun.
- Gaurko afarirako ardo dezentea ekar nezakeen galdetu zidaten lagunek atzo.
- Aizu, neska, ez dakit hori dena ordaintzeko adina izango dugun.
- Ez dizkiozu kontu zahar horiek zertan aipatu, berak ahaztuta dituela jakinda.
- Zor guztiak ordaindu badizkiozue, ez daukazue zertan kezkatu.
- Ez daukazue paper guztiak zertan aurkeztu.
- Ogi gogorra izan ezean, ez zegoen zer jan.
- Ez dago zertan esan erantzukizun zehatzagoei diru-sari oparoagoa dagokiela.
- Gure zereginak egiteko uholdeak noiz etorriko zaizkigun zain egon behar dugu?
- Ezin da ukatu bizilekua aukeratzerakoan, norberari eta familiari ahalik eta ondoen egokitzen zaiona izateak nolako garrantzia duen.
- Aizu, Amaia, ikusi ea leihoa itxita dagoen!
- Ezin zitekeen lan hori atzera idatzi, zioen berak ere.
- Noiz etorriko den zain nago.
- Lagunek galdetu zioten ea zer egin zezakeen zuten zama arintzen laguntzeko.
5. multzoa
- Bizimodu berria aurkituko zuelakoan hartu omen zuen Ameriketarako bidea.
- Gure umeek, musikarako joera badute ere, ez dut uste beste lanak utzi beharko lituzketenik.
- Izugarrizko makilakada eman zion lapurra zelakoan.
- Ez zenekiten Patxi apaiz egitekotan dabilela, ala?
- Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango omen dira.
- Ikertzaileen artean, gizakia hasieran barazkijalea zelako ustea zabaldu da azken bolada honetan.
- Mundu honetan, aurrera jende gogorrak egiten duelako ustea izan zuen gaztetan, baita zahartzaroan ere.
- Badirudi musika-kaxa hartan herri-kanta alemaniar bat zegoela.
- Aitak esan zienez, berari tokatu zitzaion eta berak zeukan joan beharra, bestela sugea haserretu egingo baitzen.
- Akerraren pertsonifikazioa omen da Matxin izena.
- Istripuan bi lagun hil direlako berria zabaldu da.
- Ez dirudi jendeak leporaino beteko dituenik enparantza, kale eta tabernak.
- Ez omen daukagu biharko zertan bukatu.
- Badakizu derrigor egin behar duzuna.
- Badirudi zuzendariak biharko bilera deituko duela.
- Zu atzo pertsonal-buruarekin hizketan aritu zinelako zurrumurrua zabaldu da.
- Aurten etxea erosi ahal izango dugulako ustea dugu.
Maskaradak: Dantza, Musika eta Antzerkia Zuberoan
Maskaradak herri-antzerkiaren genero bat dira, Zuberoan egiten direnak. Erdi-kalejira eta erdi-antzezpena dira, inauterietan ospatzen direnak eta Erdi Aroko kutsua dutenak. Normalean, udaberriaren etorrerarekin batera egiten dira, musika, dantza eta kantuz osatutako ikuskizun batean.
Maskaradetan bi dantzari mota daude: gorriak eta beltzak. Gorriak zintzoak eta onak dira, eta haien artean daude Txerrero, Gatuzain, Jauna, Anderea, Laboraria eta beste hainbat pertsonaia, maskaradako pertsonaia nagusiak direnak. Beltzak, berriz, gorrien guztiz kontrakoak dira: gaiztoak, gezurtiak, lotsagabeak eta zikinak. Beltzen artean Xorrotxak, Pupu eta Pitxu ditugu. Dantzaz eta musikaz, herrian borrokatzen dira modu sinbolikoan. Atsedenaldietan, mimo antzeko ikuskizunak eta bertsoak egiten dituzte.
Pastoralak: Zuberoako Herri Antzerkiaren Tradizioa
Pastoralaren historia bi arotan banatzen da: zaharra eta garaikidea. Aro zaharrean, pastoralaren gaia edo pertsonaia askotan errepikatzen zen. 1950eko hamarkadaz geroztik, urtero gaia eta pertsonaia aldatzen dituzte, baina ezaugarri nagusiak antzekoak izan dira beti. XVII. mendean, Erdi Aroko antzerkiaren aztarnak zituen. Ez da antzinako testurik gorde, baina XIX. eta XX. mendeetako pastoralen izenburuak eta idazleak gordetzen dira. Ipar Euskal Herriko idazle handiak daude, hala nola, Junes Casenave eta Jean-Louis Davant.
Pastorala herri-antzerkiaren genero bat da, Zuberoan egiten dena. Aire zabaleko antzerki emanaldi luzea da, urtez urte herriz aldatzen dena. Pastoralaren idazlea ere aldatu egiten da, eta haren zeregina testua idaztea da. Herriak gaia erabakitzen du, eta herri osoak parte hartzen du pastoralean. Normalean, pastoralek historiako pertsonaia baten bizitza kontatzen dute. Egiturari dagokionez, beti antzekoa da: sarrera, bilakaera eta amaiera.
Maskaradak eta Pastoralak: Konparaketa
Maskaradak eta Pastoralak herri-antzerkiaren generoak dira, biak Zuberoan egiten direnak. Maskaradak erdi-kalejira eta erdi-antzezpena dira, eta Pastoralak, berriz, aire zabaleko antzerki emanaldi luzeak. Maskaradek Erdi Aroko kutsua dute, eta Pastoralak bi arotan banatzen dira: zaharra eta garaikidea. Aro zaharrean, pastoralaren gaia edo pertsonaia askotan errepikatzen zen. Ez da antzinako testurik gorde, baina XIX. eta XX. mendeetako pastoralen izenburuak eta idazleak gordetzen dira.
Maskaradetan bi dantzari mota daude: gorriak eta beltzak. Gorriak zintzoak eta onak dira, eta beltzak haien guztiz kontrakoak: gaiztoak, gezurtiak eta lotsagabeak. Dantzaz eta musikaz, herrian borrokatzen dira modu sinbolikoan. Pastoraletan, berriz, historiako pertsonaia baten bizitza kontatzen da. Idazlearen zeregina testua idaztea da, eta herri osoak parte hartzen du, gaia ere erabakiz. Egiturari dagokionez, beti antzekoa da: sarrera, bilakaera eta amaiera.
Hainbat esaldi eta hitzen zuzenketa eta sinonimoak
Gaur egun, edozein komunikabidetan, hau da, irratian, telebistan edo egunkarian, gai honi buruzko hainbat informazio, argudio eta kritika entzun, ikusi edo irakurtzeko aukera izan dugu.
Hasteko, esango nuke gai hau oso polemikoa dela.
Lehenik eta behin, gustatuko litzaidake esatea gai hau oso garrantzitsua dela. Alde batetik, …../ beste alde batetik. Bigarren lekuan…/Hirugarren lekuan…/Hurrengo lekuan…
Ildo horri jarraituz,… Lehen esan dudan bezala,… Hori gutxi izango balitz,…
Aurreko guztia kontuan hartuta, esan beharra dago umeak onak direla.
Arrazoi horiek guztiak elkartuta, gizartearen benetako arazo baten aurrean gaudela esan genezake.
Dena den,… Gainera,… Adibide batzuk hauek dira.., Zer esanik ez, nahiz eta horrelako ekintzak beharrezkoak diren, zerbait gehiago egin beharko dugu.
Zer egin dezakegu hori saihesteko? Nik garbi daukat zer egin, gauza horiek aldatzea, lehenbailehen.
Hori guztia aztertu eta kontuan hartuz gero, zerbait egin dezakegu, edo hori uste dut nik, behintzat.
Laburbilduz, nire ustez, zerbait egin beharko dugu, eta lehenbailehen, bestela, gero eta gehiago gauzak okerrera joango dira.
Amaitzeko, eta niri dagokidanez, esan beharra daukat gauza hauek aldatu behar ditugula. Bukatzeko, gustatuko litzaidake azpimarratzea, horrelako egoera aldatzeko, gaur egun dauzkagun arauak aldatu beharko ditugula.
Horrela eginda, zerbait egingo genuke, hobekuntzaren bat, besterik ez bada.
Jario (emanar): leku batetik ateratzen da. Ohi (ohitura): edukitzen du, joaten ari naiz. Bizkar eman (baztertu): ez du kasurik egin. Bermatu (ziurtatu): konfiantza eman. Bat nator (ados nago): ados nago. Baliokide (baliokide): berdina, antzekoa. Belaunaldi (belaunaldi): garai batean jaio ziren pertsonak. Ekoitzi (ekoiztu): egin, sortu.
Ezkor (ezkor): mutilak ez dauka itxaropenik, oso ezkorra delako. Bat etorri (bat etorri): bat nator zurekin. Irain (iraindu): neska honek irain bat esan dio mutilari, tratu txarra egin dio. Igarri (asmatu): sorginak mutilari bere etorkizuna igarri zion. Izorratu (izorratu): ez irabazteak izorratu nau. Berriemaile (berriemaile): nire arreba Mikelen berriemailea da. Irauli (irauli): txalupa irauli da. Mespretxu (mespretxatu): mutilak neskari mespretxu egin dio, neska gaizki sentitu da.
kausa arrazoi, uhaldi uholde, ahakar liskar, antza badirudi, berriemaile kazetari, portaera jokabide, geldo motel, asmo gogo, agerikoa izan jakinekoa izan. begitarte aurpegi, kolorge zurbil, hilerri konposatu, goitik behera aldatu irauli, erantsi gaineratu, bezalakoak modukoak, igarri sumatu, hedatu zabaldu, laido irain. otu bururatu, gozoki karamelu, apurka pixkanaka, lantegi fabrika, beharrean lanean, hondatu hondatu, lanbide ogibide, aurki berehala, atondu prestatu. ugari gutxi, gaua eguna, maite gorroto, aurkakoa aldekoa, barneratu kanporatu, argi ilun, atsegin desatsegin.
uztartu bateratu, sortu piztu, motel geldo, gozo eztia, bizi alai, saio emanaldi, ustebakean ustekabean, egokitu atxikitu, bete burutu.
Behin-behinik (behintzat): euria ari du, behintzat, aterpean gaude. Apar (bits): Olatuek itsasoan aparra egiten dute. Ahur (ahur): Mutilak ahurrean gozokiak ditu. Malgu (malgu): zuhaitzen adarrak oso malguak dira. Arana (okaran): aranak oso berdeak daude, eta ez zaizkit gustatzen.
Estali: estali, babestu.- ohol: ohol.- antzina: aspaldi.- nabarmendu: azpimarratu.- trebatu: saiatu.- jarduera: ariketa.- garai: aro.- zeharkatu: gurutzatu.- garaipen: lorpen.- uztartu: bateratu.- sortu: piztu.- motel: geldo.- gozo: ezti.- bizi: alai.- saio: emanaldi.- ustekabean: ustekabean.- egokitu: atxikitu.- bete: burutu.- handitu: areagotu.- burutu: gauzatu.- kaskar: trakets.- ohartu: konturatu.- lagun: adiskide.- pilo: mordoa.- sortu: eragin.- solasaldi: elkarrizketa.- tresna: lanabes.
utzikeria : utzikeria.- ero: zoro.- azkenburuko: azkenburu.- sagarrondo: sagarrondo.- ugari: ugari.- otordu: otordu.- berakatz: baratxuri.- zikoitz: zeken.- larritasun: larritasun.
uhin: uhin, urreratu: hurbildu, behinik behin: behintzat, begiratu: erreparatu, atzerritar: kanpotar, eutsi: mantendu, bidaiari: bidelagun, arrunt (arrunt): ohiko, ondoko: alboko, ebaki: moztu, jagon: zaindu, saiatu: ahalegindu, konturatu: ohartu, ikusmolde: kontzepzio, igarri: asmatu, zentzugabeko: zentzugabe, asmo: intentzio, aurkitu: topatu. Ohol: ohol, estali estali, antzina aspaldi, nabarmendu azpimarratu, trebatu saiatu, jarduera ariketa, garai aro, zeharkatu gurutzatu, garaipen lorpen. aberaskume: dirudun, erdarak: erdara, Bederen: behintzat, aurreiritzi: aurreiritzi, Apara: bits, Jada: jada, Ohikoena: ohiko, Argota: argot, Komeria: komeria. Teinadun: teinadun, partekatu: elkarbanatu, Aje: aje, Ohartarazi: ohartarazi, Ahurra: ahur.
ZENTRO: Mutilak erdigunera joaten dira. GALDETU: Gizon horiek gauza bat galdetu dute. NONBAIT: Edonon gizonak lana egiten du. ONARTU: Medikuek gaixotasuna onartu zuten. MOLDATU: Adineko jendeak egoera berrira moldatu zen. EDADETU: Gizon horiek adindu dira. AZALDU: Psikologoek gurasoei beren arazoak azaldu dizkiete. MIRETSI: Umeek gurasoak miretsi dituzte. TRAKETS: Neska hori oso traketsa da.
UTZIKERIA: Ume hauek utzikeriaz bizi dira. ERO: Gizon hori erotuta dago. AZKENBURUKO: Bigarren plateraren ondoren azkenburukoa ekarriko dizut. SAGARRONDO: Sagarrondoa sagarrez beteta dago. UGARI: Ikastetxe honetan jende ugari dago. OTORDU: Lantegi honetan otorduak betetzeko dira. BERAKATZ: Baratxuriak gaixotasun batzuk sendatu ditu. ZIKOITZ: Mutil hau zikoitza da. LARRITASUN: Familia hau larritasunarekin bizi da.
HANDITU: Auzo hau handitu da. BURUTU: Ekainean klaseak burutuko dira. KASKAR: Mutil hau kaskarra da. OHARTU: Azkenean, hauek denaz ohartu dira. LAGUN: Liburuetan lagun asko agertzen dira. PILO: Kontzertuan jende pilo bat egon da. SORTU: Artistak bere lana sortu du. SOLASALDI: Solasaldi honetan dena ondo atera da. TRESNA: Asmakizunak, normalean, tresnak dira.
Klasea uzten dut oso arrazoi garrantzitsuagatik. Donostian uholde handia egon zen. Liskar bat zegoen bi banda horien artean. Antza denez, akusatuak egia zioen. Denboraren berriemaileak haize sendoak iragarri zituen. Bere jokabidea desegokia zen. Oso motela zen, ezer ez zitzaion ondo iruditzen. Nahiz eta bere asmoak onak izan, hondamena izaten bukatu zen. Gertatzen ari zena oso agerikoa izan zen. Bere aurpegia oso ederra zen. Kamiseta zurbila dut. Hilerria oso zorigaiztokoa zen. Kulunkatzen zen gora eta behera. Globo bat bezalakoa zen. Janzteko bere estiloaz sumatzen zitzaion. Oso nortasun zabala du. Bere iraina oso laidogarria izan zen. Ideia hori ez zitzaion inoiz bururatu. Gozoki zapore handikoa zuen. Pixkanaka ikasi behar zuen. Fabrika horretan nire aita lanean aritzen zen. Laguntzaren beharrean, eska iezadazu. Autoa hondatuta zegoen eta lantegira eraman nuen. Bila ezazu irauten duen ogibide bat. Berehala amaituko dut; itxaron, mesedez. Iristen zarenean prest egongo naiz.
naiz - nintzen, zaituztegu - zintuztegun, gatzaizkizue - gintzaizkizuen, gaituzue - gintuzuen, diguzue - genizuen. banintz - nintzateke, bagintzaizkizue - gintzaizkizueke, bagintuzue - gintuzkezue, bagenizue - genizueke. naiteke - nintekeen, gakizkizueke - genkizkizueken, gaitzakezue - gintzakezuen, diezagukezue - geniezazuekeen.