Euskal Euskalkiak: Zuberotarra eta Mendebalekoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,46 KB
Zuberotarra (Teoria)
Euskalkiaren eremua
- Herrialde txikiena dugu Zuberoa.
- Proportzioan, herrialderik euskaldunena dela esan daiteke (%66,1).
- Azken urteetan Zuberoan euskararen erabilerak atzera egin du.
Gramatika
- 1826an argitaratu zen euskara zuberotarraren lehen gramatika, Xahok eta d’Abbadiek egina.
Bilakaera
Bi ezaugarri nagusi ditu: oso berezia da gainerako euskalkien aldean eta batasun handia dauka.
Arrazoiak
- Geografiaz, administrazioaz, elizaz eta bizimoduz, beste euskal lurretatik bereizita dago.
- Ahozko literatura aberatsa izan da; maskarada, pastoral, bertso eta kanta egileek hizkera berdintsua erabili dute.
Azpieuskalkiak
- Zuberotarrek bi hizkera mota dituzte: menditsukoa eta ordokikoa.
- Koldo Zuazok dioenez, ez dira “azpieuskalki”.
- Zuberoako ipar-mendebaldeko (Arbaila) herri batzuetako hizkera nafar-lapurtarrera hurbiltzen da.
- Zuberotar askok, Zuberoatik irteten direnean, Iparraldeko batua erabiltzen dute.
Literatura: Lehen lekukoak
- Euskara zuberotarra literaturan lehen aldiz Tartasek erabili zuela esan ohi da (Ontsa hiltzeko bidia, 1666).
- Tartas Aruekoa zen, Amikuzeko hizkeran idatzi zuen (nafar-lapurtarraren eta zuberotarraren tarteko hizkera).
Mendebalekoa
Euskalkiaren eremua
- Bizkai osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean hitz egiten da.
- Hiztun asko: zaila da zenbat hiztun diren zehatz jakitea, lurraldeen eta euskalkien mugak ez baitatoz bat.
Bilakaera
- Joan Antonio Mogelek, Erakasteak (1800).
- Pedro Antonio Añibarro frantziskotarra: bizkaiera batua sortzeko ahaleginak.
- Ondoren, Joan Mateo Zabalaren gramatika etorri zen 1848an.
- Koldo Mitxelenak “hiperbizkaiera” deitu zion bizkaiera berriari.
Azpieuskalkiak
- Bonaparte printzeak hiru azpieuskalki eta hamar aldaera bereizi zituen.
- Koldo Zuazok bi azpieuskalki bereizi ditu: sartaldekoa eta sortaldekoa.
- Bi tarteko hizkera ere badira: Busturialdean eta Otxandion.
- Elgoibarren, Mendaron eta Mutrikun egiten dena: erdialdekoa eta mendebalekoa.
Literatura: Lehen lekukoak
- Jose Antonio Mogelen eskutik sortu zen bizkaiera literarioa XIX. mendearen hasieran.
- Liburu ezagunena: Peru Abarka.