Euskarazko Esamolde Herrikoiak eta Haien Esanahiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,23 KB
Hona hemen euskarazko esamolde, lokuzio eta esaera zaharren bilduma zabala, eguneroko hizkera aberasteko eta haien esanahiak hobeto ulertzeko:
Esamoldeen zerrenda eta azalpenak
- Etxerako modukoa: pertsona langilea
- Mihian herdoilik ez eduki: ahora datorkion guztia esan
- Gaueko ordu txikiak: parranda eginez heltzen diren orduak
- Kaka zaharra!: astoaren putza
- Azkeneko mamu gorria: hutsaren parekoa
- Ito larrian ibili: jainkoak dakien moduan ibili
- On hutsa izan: on-ona izan
- Babak eltzetik atera: gehiegikeriak esan
- Bere burua zuritu: eskuak garbitu
- Ahopeka: isilean, belarrira esan
- Amari esango diot: eskainitako eskerrei erantzunez (garrantzitsua ez dena)
- Ur errea: baliorik gabekoa
- Txiki bat jotzera joan: basoerdi bat hartu
- Sasikume halakoa!: putakumea!
- Hamaika ikusteko jaioak gara: harridura adierazteko
- Ondo majo!: bapo
- Lehena bada: asko aldatu ez badu
- Sorgin afaria: berandu egiten den afaria
- Bizimaian aritu: jana eskuratzeko lana
- Pellokeriak esan: lelokeriak esan
- Txintik aipatu gabe: ezer esan ez
- Bukatzen ez den soka: amaierarik gabeko auzia
- Hutsaren hurrengoa: ezertarako balio ez duena
- (Afari) Aparta: oso ona, primerakoa
- Segapoto hori!: leloa
- Edan txarrekoa izan: horditzen ez dakiena
- Zeruak eta lurrak ikusi: oinaze handia, sufritu
- Lur jo: diru guztia galdu
- Oraindik orain: arestian
- Esan banion!: liskarra sortu zela adierazteko
- Kale gorrian: besterik gabe, babesik gabe
- Burutik behera: goitik behera
- Jai eduki: zer eginik ez eduki
- Kaka fraketan ibili: beldurtuta egon
- Babak eltzetik atera: arazoak konpondu
- Sano-sano: naturaltasunez
- Pertsona zuria: faltsua izan
- Ostiralean jaioa izan: ergela izan
- Direnak eta ez direnak ikusi: gorriak ikusi
- Mizkina: gaizki jaten duenaz esaten da
- Hasten bagara, hasi: liskarra hasi aurretik esan ohi da
- Hankaz gora: pekoz gain
- Basati halakoa!: astapotroa
- Trikili-trakala: nola edo hala
- Egonean egon: lasaitasun ederrean
- Hezur eta azal gelditu: oso argal
- Tenplean egon: tenperatura egokian
- Zirriak egin: laztandu
- Ardo putza: ezer jan gabe asko edan
- Azaren azpian ez geratu: azkarra izan