Euskal Kultura XX. Mendean: Bertsolaritza, Erbestea eta Euskaltzaindia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,77 KB

Txirritaren Garaia eta Bertsolaritzaren Egoera

Kontrako iritzi hauengatik, bertsolaritzaren prestigioak behera egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan. Dena den, herri eta auzoetako ospakizun garrantzitsuenetan ez zen bertsoetarako tarterik faltako.

Gerra aurretik, bertsolari hauek jardun zuten Gipuzkoa eta inguruneetan:

  • Juan Bautista Urkia, “Gaztelu” (Usurbildarra)
  • Joan Jose Lujanbio, “Salburu” (Hernaniarra)
  • Jose Mari Berra, “Telleri Txuki” (Errenteriarra)
  • Jose Joakin Urbieta, “Kaskazuri” (Oiartzuarra)

Gipuzkoatik kanpokoen artean, Paul Iantzi nafarra eta Hegoaldean “Frantsesa Txikia” ezizenez deitzen zioten Iparraldeko bertsolaria nabarmendu ziren.

Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" (1860-1936)

Sasoi honetan Euskal Herriko ia bazter guztietan kantuz zebilen bertsolaria Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936) izan genuen. Hernanin jaio zen, eta 13 urte zituela familia Errenteriako Txirrita baserrira aldatu zen; hortik datorkio bizitza osorako goitizena. Ia denetan zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrik zein lagun artean.

Bizkaian ez zen bertsolaritza Gipuzkoan beste indartu. Muxikako Enbeitatarren familiak eduki zuen garrantzia, bereziki Kepa Enbeita “Irretxindorra” (1878-1942).

Gerraosteko Urte Latzak

Atzerriko Euskal Literatura

Gerra amaitu eta hamar bat urtez, frankismoak debekatu egin zuen Hegoaldean euskarazko liburuak argitaratzea. Euskal idazle askok erbestera jo zuten. Amerika aldean kokatutako idazleek euskarazko argitalpenei eustea lortu zuten 1905etik aurrera. Mexiko, Guatemala eta Argentinan kaleratu zituzten lehendabiziko liburuak.

Telesforo Monzon (1904-1981)

Bergararraren Urrundik (1945) poema liburuak eman zion hasiera Mexikon atzerriko euskal literatura horri. Bake garaiko oroitzapenak agertzen zaizkigu honetan. Lapurdin argitaratu zuen Gudarien Eginak (1947) izeneko bigarren liburuan, Gerra Zibileko bizipenak kontatzen dira.

Jokin Zaitegi (1906-1979) eta Euzko Gogoa

Arrasatearrak ere Mexikon argitaratu zituen bere olerkiak Goldaketan (1946) izenburupean, poesia, saiakera eta itzulpen sorta garrantzitsu baten oinarria ipiniz.

1950. urtean, Zaitegik Euzko Gogoa kultur aldizkaria eratu, zuzendu eta kaleratu zuen Guatemalan. Frantziatik Ameriketara iritsi berriak ziren horixe eta Andima Ibiñagabeitiaren lankidetzarekin, Zaitegik mila lekutan barreiatutako idazleak erakarri zituen bere proiektura.

Aldizkariaren argitalpen lekuak:

  • Guatemala (1950-1956)
  • Miarritze (1956-1959)

Urte hauetan, Buenos Airesko “EKIN” argitaletxeak lan interesgarria egin zuen euskal gaiei buruzko liburuak publikatzen. Gehienak erdarazkoak izan arren, euskarazko banaka batzuk ere kanporatu ziren gerraosteko lehen hamarkadetan.

Euskaltzaindia eta Euskara Batua

Euskaltzaindiaren Sorkuntza

Euskaltzaleek berehala sentitu zuten euskararen akademiaren beharra, baina ez zen ezer gertatu 1880. urtean Artiñano bizkaitarra gai honetaz mintzatu zen arte.

Euskaltzaindia izango zena Bizkaiko Diputazioan jaio zen 1918. urtean, Hegoaldeko beste aldundiekin batera aurrera egiteko asmoarekin. 1919an, Oñatin, Arautegi proiektua onartu zen Eusko Ikaskuntza kultur elkartearen eskutik.

Bertan, lau euskaltzain hautatu ziren:

  • Azkue
  • Kanpion
  • Urkixo
  • Elizalde

Ondoren, euskaltzainen kopurua 12 lagunetan finkatu zen eta Azkue lehendakari izendatu zuten. Gaur egun 24 kide dira.