"Bultzi-leiotik": Lizardiren estiloa, gaiak eta metrika

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,15 KB

Xabier Lizardiren "Bultzi-leiotik" olerkiaren azterketa

Aurrean daukagun testua Xabier Lizardirena dela argi ikusten da, besteak beste, poema delako eta idazkeran elipsien erabilera ugaria delako.

Egilea: Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Bultzi-leiotik Jose Maria Agirrek, Xabier Lizardik, idatzi zuen. Lizardi (1896-1933) Zarauztarra zen, nahiz eta Tolosan bizi. Gerraurreko hamarkadako idazle nabarmenetariko bat izan zen.

  • Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilen ikasketak egin ostean.
  • Enpresa bateko gerente izan zen.
  • Idazlan gutxi egin zituen. Liburu bakarra argitaratu zuen bizirik zegoela (Biotz-begietan).
  • Bigarren bat, Umezurtz olerkiak, Aitzolek argitaratu zuen geroago.

Testuingurua eta gai nagusiak

Aurrean dugun testua Biotz-begietan poema-liburuko pasarte bat da. Lizardik hizkuntza poetiko sakona landu zuen, euskal lirikari balio berriak ekarriz.

Gai nagusia: Izadia eta Aberria

Poesia honen gai nagusia izadia da, euskal paisaia adierazteko sentikortasuna azpimarratuz. Izadia euskal herriaren metafora gisa erabiltzen du, gogo-barruko sentimenduak (falta, nostalgia) metafora bidez adieraziz.

Adibidez, trenetik (berrikuntza) ikusten duen paisaia (euskal herri zaharra) miresten du, nostalgia adieraziz (galtzear dagoen euskal aberriarena): “Arto musker, mendi, baserri zaarrak”.

Estiloa eta baliabideak

Estilo zehatza eta trinkoa

Lizardik estilo zehatz eta trinkoa erabiltzen du, elipsiz beterikoa, eta horrek olerkiaren ulermena zailtzen du batzuetan. Adibidez, lehenengo ahapaldietan ez da aditzik agertzen:

Oi, lur, oi, lur!
Oi, ene lur nerea...
Oi, goiz eme,
parre gozoz ernea... !
Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
aje gorriz
abailduta sagarrak;

Izadiaren pertsonifikazioa

Izadiaren pertsonifikazioa antzeman dezakegu, bizitza propioa duela dirudielarik. Naturaren elementuei pertsonen ezaugarriak ematen dizkie, edo naturarekin hitz egiten du:

  • “eguzkiak yantzia…”
  • “goiz eme”
  • “ene lur nerea”, “zure bazter” (naturarekin hitz egitea)

Metrika eta errima

Lizardik ez zion jarraitu Aranak proposatutako herri tradizioko bertso-egiturari. Horren ordez, poesia-egitura landuak idatzi zituen, metrika eta errima (hoskidetasuna) zainduz.

Ikusgai daukagun poemak 4/7/4/7-ko metrikako ahapaldiak ditu, eta errima bikoitietan agertzen da.

Sinboloen erabilera

  • “Gurazko aberria”: Baserriko bizitza eta euskara.
  • “Beeko behar goriak”: Hiri kulturaren sinboloa.

Neologismoak

Neologismoak erabiltzen ditu, Sabino Aranaren eraginez: adibidez, bultzi (trena).

Estilo zehatz eta trinkoa zela eta, Lizardiren poesia ez zen denon gustukoa, eta elipsi ugariek ulermena zailtzen zuten irakurle askorentzat.

Ondorioa: Euskal Pizkundea

XX. mende hasieran Euskal Olerkigintzaren Pizkundea bultzatu zuen idazleetariko bat izan zen, Lauaxetarekin batera.