Euskararen tipologia eta bilakaera historikoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,64 KB

Hizkuntzen hurbilketa tipologikoa

Munduko hizkuntzak era askotakoak izan daitezke eta hauek ikertzeko hurbilketak ere desberdinak dira; haietako bat hurbilketa tipologikoa da. Tipologiak egiturazko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertu eta hizkuntzak haien gramatika-egituren arabera sailkatzen ditu. Eremu berean murgiltzen diren hizkuntzek antzeko tasun tipologikoak izateko joera dute, eta ez zertan lotura genetikoa. Ezaugarrien arabera, sailkapen tipologiko desberdinak egin daitezke; izan ere, sailkapen hutsek eta hedadura handiko hizkuntzen azterketak ez dute balio handirik, etekin gutxi utzirik.

Tipologia diakronikoa eta deriba

Tipologia diakronikoak hizkuntzaren bilakabidea azaltzerako orduan eta hizkuntzaren historiaurreko garai ezberdinak berreraikitzerakoan laguntza handia eman diezaguke. Gutxi ezagutzen dugun denbora luze batean zehar, euskarak aldaketa sakon mordo bat jasan ditu arlo guztietan. Aldaketa hauek sakoneko egitura berari jarraitzen diote; beraz, hizkuntzak norabide jakin batean aldatzen direla ikus dezakegu. Hauek banaka azal ditzakegu, baina historia luzeko hizkuntzetan oso ondo suma daiteke denek norabide berbera daramatela. Tipologia-orokortze honi deriba deitzen diogu; hizkuntzak norabide zehatz batean aldatzen direla erakusten diguna, eta ez noraezean.

Hori horrela, tipologia holistiko diakronikoa izango da denboran zehar hizkuntzek pairatzen dituzten aldaketak osotasun gisa azaltzen saiatuko dena. Baina dakigunez, hizkuntzak ez dira beti orokortasunek dioten bezalakoak, ezta hitz-ordenari dagokionez ere; beraz, arazo hau konpondu ahal izateko harmonia tipologikoaren ideia sortu zen. Honek azaltzen du hizkuntzak euren oinarrizko hitz-ordena aldatzean bestelako aldaketak ere pairatzen dituela, horrela hizkuntzak garbiki tipo batekoak ez izatea azalduz. Beraz, hizkuntzen helburua harmonia tipologikoa izanik, deriba izango da hori lortzeko bidea.

Euskara modernoaren ezaugarri tipologikoak

Euskarari dagokionez, euskara modernoak ezaugarri tipologiko hauek ditu:

  • Eranskaria
  • Morfologia ergatiboa
  • SOV (Subjektua-Objektua-Aditza)
  • Aditz-joko aberatsa

Hala ere, tipologia-irregulartasun bat ere badu: Izen + Adjektibo ordena, SOV bati ez dagokiona. Greenbergek (1963) ez zion garrantzi handirik eman, ingeles modernoaren adibidea zuelako (Adjektibo + Izen), SVO ordena izanik. Konparazio eta berreraiketan, aitzineuskarari ere SOV ordena esleitu izan zaio.

Hitz-ordenari buruzko hipotesiak

Bestalde, bi hipotesi aurki ditzakegu eredu kanonikoaz beste ezer esaten dutenak: Trask (1977) eta Gomez (1994) - Gomez & Sanz (1995). Bi hipotesi hauetan aditzaren osagaiak eta posizioa izan ziren eztabaidagai:

  • Trask: SVO > SOV aldaketa proposatu zuen aditz-aurrizkien formak azaltzeko.
  • Gomez eta Sanz: VSO hitz-ordena proposatu zuten; noizbait aditzek ezin zuten hasierako posizio absolutua hartu, baina denborarekin (hizkuntza semitikoetan eta zeltan bezala) zatikiak, aditz-aurrekoak eta pertsona-klitikoak hartzen joan ziren.

Adjektiboaren kategoria eta atzizkien bilakaera

Aurretiaz aipatutako adjektiboa ere aipagarria da euskararen tipologiari dagokionez. Berez, antzina, euskara ez zen adjektibodun hizkuntza; gerora sortu du kategoria hori. Dixonek (1977) adjektibo gabeko edo sail mugatuko hizkuntzek adjektiboak sortzeko erabilitako bideak adierazi zituen:

  • Eratorriak
  • Partizipioak
  • Erlatiboak
  • Maileguak

Hori horrela izanda, normala baino ez da adjektiboak izenaren eskuinetara agertzea, hortxe agertzen baitira sorburuetako hiru, eta VSO hizkuntzetan hurrenkera posible bakarra da.

Euskara VSO hizkuntza zela proposatu zutenek, galdera hau erantzun behar dute: non ditu aurrizkiak eta atzizkiak? Atzizkiak gardenegiak dira zaharrak izateko (Trasken arabera) eta, beraz, modernoagoak direla proposatu beharko litzateke. Formari dagokionez, hiru talde desberdintzen ditugu: gardenak, kamusten hasiak eta ilunak. Bestalde, semantika aldetik, -buru, -begi, etab. izen gisa oso arruntak dira gaur egun, eta beraz modu apalean gramatikaldu direla ikusi dezakegu. XVI. mende arte ez zen gaur egungo atzizki-sistema sortu; beraz, aurrizkiak zaharragoak direla ondoriozta dezakegu. Gainera, aurrizki > atzizki bilakatu zela esan beharrean, gaur egun X aurrizki > X atzizki bilakatu dela esan dezakegu.