Mendeko perpausak: osagarriak eta adjunktuak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,51 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek mendeko perpausen bi motak aztertzen ditu: osagarriak (argumentuak) eta adjunktuak. Azaltzen du nola eraikitzen diren -(E)LA atzizkiarekin, zein galderari erantzuten dioten eta zein predikatuek eskatzen dituzten. Modu eta denbora adierazten duten adjunktuen ezaugarriak ere jorratzen dira.
Puntos clave
- Mendeko perpaus osagarriak predikatu baten sare tematikoko paper bat betetzen dute.
- -(E)LA perpausak aditz jokatuari atzizki hau erantsiz osatzen dira; EZEN indartuz edo aditz subjunktiboarekin ere eman daitezke.
- Osagarri gehienek ZER? galderari erantzuten diote, baina badira ZERTAZ? galderari erantzuten diotenak.
- Komunikaziozko, adimenezko eta baieztapena markatzen duten predikatuek -(E)LA perpausak eskatzen dituzte.
- Adjunktu modu perpausek aditz jokatua, aspektu ez-burutua eta aldiberekotasuna eskatzen dituzte.
- Denbora perpausek NOIZ? galderari erantzuten diote eta hasiera eta bukaera duten gertakariak adierazi behar dituzte.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Mendeko Perpausak: Osagarriak eta Adjunktuak
Mendeko perpausek beste goragoko sintagma baten osagai izango badira, aditza itxura jakin batean agertu behar du. Adizkia jokatua bada, atzizki edo aurrizkiren bat izan behar du, aditzari atxikia doana baina perpaus osarena dena. Perpausean DS eta PS dagokien zeregina beteko badute, ezinbestekoak dira KM edo P. -(E)LA perpausak bi sailetan banatzen dira:
- Osagarri direnak: Lotsagabea zela bota zion bat-batean.
- Adjunktuak direnak: Txori bat eskuetan zuela sartu da mutila sukaldean.
Funtsean denek itxura bera dute, baina kokagunea eta esanahia oso desberdina dela ikusiko dugu.
Perpaus Osagarriak: Argumentuak
Argumentu direla esaten dugunean, predikatu baten sare tematikoan dagoen paper tematiko bat betetzen duela esaten dugu: Bi eta bi lau direla egia da. Perpaus osagarri hauek modu desberdinetan eman daitezke: aditza jokatuari -(E)LA erantsiz, EZEN indarturik, aditz subjunktiboarekin batera.
-(E)LA soila dutenak, adierazpen perpaus gisa ere interpretatzen ditugu. Hori aditza subjunktiboan ez denean, bestela beste balio bat izango du. Gehienetan ZER? galderari erantzuten diote, baina badira zenbait aditz -(E)LA onartzen dutela ZERTAZ? erantzun arren: Berehala ohartu naiz zu zinelaz. Hauek ere, osagarriak edo konpletiboak dira, nahitaezkoa baita era horretako osagarri bat izatea. Aditzak onar ditzaketen osagarrien arabera sailka daitezke. Batzuek ez dute inolako perpausik onartzen, eta beste aditz batzuek soilik perpausak.
-(E)LA eskatzen duten predikatuen artean: komunikaziozko aditzak, adimenezko predikatuak, hauen aditz arazleak, baieztapena markatzeko erabiltzen diren predikatuak, osagarria gobernatzen duten beste predikatu batzuk eta eskerrak, damurik... bezalakoak ditugu.
Aditz nagusia isilpean egon daiteke eta ulertutzat eman. Baiezko eta ezezko perpausen ordainak izan daitezke perpaus hauek osorik eman nahi ez direnean: Baietz, etorriko dela. Maiz perpaus osagarri bat erakusle bategatik ordezkatu daiteke edota esaldi hanpatuak erabili egiazkotasuna adierazteko.
-(E)LA Adjunktuak: Modua eta Denbora
Bestalde, -(E)LA adjunktu izan daiteke, bereziki modua eta denbora adierazten duten perpausak. Modu perpausetan agertu daiteke: Txori bat eskuetan zuela sartu zen sukaldean. Atzizki hau adotzonduetan ikusten dugun bera izango da; dena den perpaus hauetan agertzen den -(E)LA KONPtzat hartuko dugu. Hala ere kontuan izan behar da: aditza jokatua izan behar dela eta ez subjunktiboa; aditzaren aspektua ez-burutua eta puntukaria behar du izan. Bestalde, aldiberekotasuna eman behar da gertakarien artean eta egoera aditz bat izan behar du. Zenbaitetan adizki perifrastikoekin ere erabili ahal dugu beti ere aspektua ez burutua bada.
Hauek denak modu perpaustzat hartzen dira baina normalean aditzaren ekintzaren modua adierazi beharrean, beste zerbait adierazten dute: subj. edo obj. buruzko predikazio bat. Zenbaitetan aditza ezabatuta dagoela pentsa daiteke: Txori bat eskuetan sartu da sukaldean.
-(E)LA denbora perpaus bezala ere aurkitu dezakegu. Alegia NOIZ? galdera izango genuke perpaus hauen azpian. Hala ere, murriztapen batzuk dituzte: aditzera ematen diren gertakariak aldiberekotasuna adierazi behar dute: Agirre alkate zela eraiki zen merkatua. eta denbora interpretazioa izateko predikatuek ere mota jakin batekoak izan behar dute; alegia hasiera eta bukaera duten gertakariak: Ikaslea nintzela ezagutu nuen Mattin.
Preguntas frecuentes
Zein galderari erantzuten diote gehienetan perpaus osagarriek?
Gehienetan ZER? galderari erantzuten diote. Badira ere ZERTAZ? galderari erantzuten diotenak, adibidez 'Berehala ohartu naiz zu zinelaz' esaldian.
Zer baldintza behar dituzte modu perpausek?
Aditza jokatua izan behar da eta ez subjunktiboa, aspektua ez-burutua eta puntukaria, eta gertakarien artean aldiberekotasuna eman behar da. Egoera aditz bat izan behar da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.