-(E)LAKO atzizkia euskaraz: erabilera eta funtzioak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,62 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak -(E)LAKO atzizkia aztertzen du, -(E)LA konplementatzailea eta -KO izenlaguna batuz sortutakoa. Hiru perpaus mota bereizten ditu: izenaren osagarria, erlatibo subjektiboa eta kausa perpausa. Ikasleak egitura bakoitza nola identifikatu eta zein esanahi duen ikasiko du.

Puntos clave

  • -(E)LAKO -(E)LA + -KO eratorria da, eta hiru perpaus mota ematen ditu.
  • Izenaren osagarri gisa: uste, susmo edo zurrumurru bezalako izenekin erabiltzen da (adib.: uste dela).
  • Erlatibo subjektiboa: ekialdeko euskalkietan agertzen da, eta esaten dena beste norbaiten esana dela adierazten du.
  • Kausa perpausa: ZERGATIK? galderari erantzuten dio eta adjunktu baten funtzioa betetzen du.
  • Kausal bat ez da EZ A-gatik B-gatik bezala erabiltzen, azalpen bat emateko egokia ez delako.
  • -(E)LAKOAN atzizki konplexua ere badago, USTEAN parafrasea daitekeena.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Badaude beste atzizki batzuk oinarrian -(E)LA bere dutenak, horietako bat -(E)LAKO izango litzateke: -(E)LA konplementatzaileari -KO izenlagun atzizkia gehituz eratzen dena. Hiru perpaus mota desberdinei ematen die bidea.

Lehena, -(E)LAKO izenaren osagarri izango da. Honek osagarri bat izenarekin lotzen laguntzen du; izena ere izan daiteke perpaus osagarria gobernatzen duena (1) [Kaiola gainera eroriko zitzaiolako] beldurrez, ez zen hurbildu. Izenaren osagarri horrek hartzen duen forma, beraz, ez da -(E)LA izango, baizik eta -(E)LAKO, hurrengo egitura hau eskainiz: [[KONPS ad. jokatua -(E)LA+KO] izena: uste...]. Izen batzuk dira soilik holakoak onartzen dituztenak, osagarria azken batean, izenaren edukia du: ustea baldin bada, hau uste izenaren osagarri gisa eman daiteke. (2) [Norbait adarra jotzen dabilelako] ustea. *Sakoneko egitura atzean. DS hau beste edozein DS agertzen den posizioa hartu dezake, (3) Norbait adarra jotzen dabilelako ustea zabaldu da. Gainera, ez digu guk nahi dugun hitz hurrenkera ematen eta, beraz, buruz-buruko mugimendu batez azal dezakegu; azaleko egituran zenbait mugimendu gauzatuz: INFL>KONP>POST. Izen hauek ere aditz multzo gisa eman daitezke, hauek aditz gisa lan egiten dute eta -(E)LA eramango dute (4) Susmoa dut Jon dirurik gabe dabilela. Susmoa izan, zurrumurrua zabaldu... predikatu bakartzat har litezke, osagarri bana dugu eta susmoa zein den esaten diguna; _(E)LAKO erabili dezakegu osagarria eta izena elkarrekin badaude.

Bigarrenik, -(E)LAKO perpaus erlatiboa dugu. Bada ekialdeko zenbait euskalkitan erlatibo subjektibo deitzen den erlatibo mota bat, -(e)lako atzizkiaren bidez sortzen dena. Adibide hauek erlatibo arrunta eta honen arteko ezberdintasuna ulertzen lagunduko digute: (6) Hilik antzeman zutelako gizona (7) Hilik antzeman zuten gizona; -(E)LAKO hau ez da gorago aztertutakoa bezalakoa. "Gizon" izenak ez du "uste"k bezala osagarririk hartzen, baizik eta erlatibo berezi baten funtzioa betetzen du. Horregatik esango dugu bien arteko aldea subjektibotasuna dela, hemen esaten dena beste norbaiten esana delako (7) adibidekoa baieztapen bat den bitartean. Hala ere, hauen egitura ez dago argi.

Hirugarren mota, -(E)LAKO kausa perpausa da. Erabilera nagusiena dugu, dagoeneko ez gaude izen baten osagarriaren aurrean, perpausaren osagarri baten aurrean baizik, hau da, adjunktu baten aurrean. ZERGATIK? galderari erantzuten dio. Konplexua bada ere, guk KONPStzat hartuko dugu, hala ere, ez dugu ahaztu behar PS bat dela baita ere. Euskalkiaren arabera forma bat baino gehiago ditu.

Bestalde, ZERGATIK? galderari erantzuten diola esan ohi da eta normalean galdegaia izan ohi da. Beste batzuetan, galdegai izan gabe ere kontrastea markatzeko baliatzen dugu. (9) Gaizki utzi duzu autoa, eta horrexegatik, gaizki aparkatu duzulako, izuna jarri dizute. -(E)LAKO kausalak beste ezaugarri bat erakusten dute baita: EZ A-gatik B-gatik baizik (10) Edan egarria duzulako, ez penak ito nahi dituzulako. Honek agerian jartzen du ez dela egokia azalpenak emateko. Hala ere, azalpen bat etor daiteke, baina -(E)LAKOz baliatzen bagara esanahia desberdina suertatuko da. Mintzagai modura ere agertu daiteke (TopS) ezkerrean kokaturik (11) Bazkalondoan euskaraz aritu ginelako etorri zen polizia.

Azkenik, -(E)LAKOAN atzizki konplexua ere aurkitu dezakegu, hurrengo barne egitura duena: [PS[DS[IS perpaus osag.... -(e)lako][I?]A]N]// -(E)LAKO USTEAN bezala parafrasea daiteke inolako arazorik gabe; berez pentsatu beharko genuke galde markarekin utzitakoa uste dela (12) Bostal direlakoan > Bostak direlako ustean

Preguntas frecuentes

Zer da -(E)LAKO atzizkia?

-(E)LA konplementatzailea eta -KO izenlagun atzizkia batuz eratzen den atzizki konplexua da. Hiru perpaus mota desberdin eskaintzen ditu.

Zer esan nahi du -(E)LAKO kausa perpausak?

ZERGATIK? galderari erantzuten dion kausa perpausa da. Adjunktu baten funtzioa betetzen du, eta askotan galdegaia izaten da.

Zein da -(E)LAKO erlatibo subjektiboaren ezaugarria?

Ekialdeko zenbait euskalkitan agertzen da, eta esaten dena beste norbaiten esana dela adierazten du. Bere egitura ez dago argi, dokumentuaren arabera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein hiru perpaus mota ematen ditu -(E)LAKO atzizkiak?
2. Zein izen onartzen du -(E)LAKO osagarri gisa?
3. Zer galdera erantzuten dio kausa perpausak?
4. Zein euskalkitan agertzen da erlatibo subjektiboa?
5. Zer parafrasea daiteke -(E)LAKOAN atzizki konplexua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.