Maileguen egokitzapen morfologikoa eta bilakaera euskaraz

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,72 KB

Egokitzapen morfologikoak

Hizkuntza hartzailearen morfologiara egokitu behar dira maileguak. Gure hizkuntzan, izenek deklinabidea jaso behar dute, eta aditzek partizipioaz gain aditzoina eta aditz-izena sortu behar dituzte.

Mailegu "mozorrotuak"

Batzuetan, ondare zaharreko hitzak bailiran agertzen diren maileguak ditugu. Adibide esanguratsuak:

  • Pertz: Jatorrizko forma zehatza ezagutu ez arren, mailegua dela ziurra da, *per errorik ez dagoelako. CVCC erroaren eredua jarraitu du (hartz, hortz bezala).
  • Negar: Latineko lacrima hitzetik eratorria. *la crima berranalizatu ondoren, metatesia eta dardarkari aurreko irekitzearen bidez negar formara iritsi da. Hitz honen mailegutasuna hasierako kontsonantearen bakantasunak agerian uzten du.

Maileguak eta aitzin-euskara

Maileguetan gordetako aztarnek hizkuntzaren garai zaharragoez informazio baliotsua ematen dute. Mitxelenarentzat, latinetik hartutako maileguak aitzin-euskararen sistema fonologikoa berreraikitzeko oinarrizko lekukotasunak izan ziren.

Latin-erromantze maileguen sailkapena

Hiru talde nagusi bereizi behar dira:

  1. Latin garaikoak: Bake bezalakoak; latin arrunteko aldaketak baino lehenagoko ahoskera islatzen dute.
  2. Aitzin-erromantzekoak: Zeru bezalakoak. /k/ > /ts/ aldaketa gertatu zen (lat. coelu > *tzelu > *zelu > zeru).
  3. Erromantzekoak: Klase bezalakoak, oso berriak direnak, muta cum liquida taldeagatik.